Berriak
2025(e)ko abenduaren 18(a) 12:35
Mendiei buruzko foru-arau berriak basoek 2050era begira dituzten ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-erronkei aurre egiteko
Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila
Lege-esparru berriak baso-kudeaketa jasangarria bultzatzen du, biodibertsitatea indartzen du, plangintza modernizatzen du eta mendiek ematen dituzten zerbitzu ekosistemikoak aitortzen ditu
Leixuri Arrizabalaga eta Arantza Atutxa
Bizkaiko Foru Aldundiak mendiei buruzko foru-arau berriaren proiektua onartu du gaur Gobernu Kontseiluan. Arau horrek 1994az geroztik indarrean dagoen araudia ordeztuko du, lurraldeko baso-kudeaketa gaur egungo eta etorkizuneko beharretara eta erronketara egokitzeko.
Azken hamarkadetan gizartean, kulturan eta ingurumenean izandako aldaketa sakonari erantzuten dio arauak, ezaugarri hauek dituen testuingurua sortu baita: mendiak gero eta gehiago erabiltzen dira aisialdirako; abeltzaintza-jarduera murriztu egin da, baina gehiago profesionalizatu da; klima-aldaketarekiko eta biodibertsitatearekiko kezka gero eta handiagoa da. Gainera, aurre egin behar zaio gero eta hedatuago dagoen fenomeno bati: baso-kudeaketa bertan behera uztearen ondorioei, batez ere jabetza pribatua nagusi den lurraldean.
Testu berriak kudeaketa jasangarri eta multifuntzionalerako eredua ezartzen du. Eredu horrek modu orekatuan integratzen ditu mendien funtzioak (ingurumenari, ekonomiari, gizarteari eta paisaiari lotutakoak), eta indartu egiten du karbono-hustuleku, ziklo hidrikoaren erregulatzaile eta biodibertsitatearen gordailu gisa duten eginkizuna. Horrez gainera, herritarrei ematen dizkieten zerbitzu ekosistemiko garrantzitsuak aitortzen ditu.
Epe ertain eta luzera plangintza antolatua eta eraginkorra bermatzeko, arauak hiru mailako plangintza-sistema egituratzen du: Basoak Antolatzeko Jarraibide Orokorrak, zeinek lurralde historikoko estrategia zehaztuko baitute; baso-baliabideak antolatzeko planak (BBAP), mendien erabilera eskualdeka antolatzeko eta helburuak eta lehentasunak zehazteko, eta baso-kudeaketa jasangarrirako proiektu teknikoak (BKJPT), zeinak borondatezko tresnak baitira, mendien eskalan. Azken hauei esker, jabeek kudeaketa ziurtatu eta sinplifikatua egin ahal izango dute, eta, gainera, errazagoa izango da laguntza publikoak eskuratzea.
Kudeaketa bertan behera ez uzteko neurriak
Arauaren berritasun nabarmenetakoa bat da zerbitzu ekosistemikoak aitortzen dituela, mendiaren jasangarritasun ekonomikoari lagunduko dion eta kudeaketa bertan behera uztea eragotziko duen konpentsazioen sistema bat ezartzeko bidean aurrera egiteko. Era berean, indartu egiten du baso-suteen arloko prebentzioa, eta eutsi egiten dio suak kaltetutako lursailetan erabilera aldatzeko debekuari. Horretarako, areagotu egiten du ingurumenaren babesa eta estatuko araudia betetzen du. Halaber, bi urtera luzatzen du baso-mozketa baten ondoren basoberritzea egiteko epea; kudeaketa sinplifikatzen du eta mendia benetan leheneratzen dela bermatzen du.
Testuak aitortzen du Bizkaiko mendi publikoek -bereziki udalen titulartasunekoak- eta jabetza pribatukoek funtsezko zeregina betetzen dutela, eta mekanismoak ezartzen ditu kudeaketa aktiboa indartzeko, belaunaldi-erreleboa sustatzeko eta basoen dibertsifikazioa bultzatzeko. Bide horretan, indartu egin da espezie autoktonoen presentzia ekoizpen- eta ingurumen-funtzioak bateratzen dituen eredu orekatu baten barruan. Arauak, halaber, Aldundiaren leheneratze ekologikorako lan-ildoak finkatzen ditu, hala nola Haritza Proiektua. Haren bidez, 700 hektarea baino gehiago berreskuratu ahal izan dira espezie autoktonoak jarrita, eta, aldi berean, mendiek landa-enpleguaren eta biomaterial jasangarrien (zura, adibidez) iturri gisa betetzen duten ekoizpen-eginkizuna bermatu da.
Gobernu Kontseiluan onartu ondoren, araua izapidetzen jarraituko da, Bizkaiko Batzar Nagusietan eztabaidatu eta bozkatzeko. Arau-esparru berri horrekin, Bizkaiak urrats erabakigarria emango du Europako politikekin bat datorren baso-eredu aurreratua izateko, eta indartu egingo ditu natura-ondarea kontserbatzeko eta mendiek egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat biodibertsitatea, gizarte-ongizatea, jarduera ekonomikoa eta paisaia sortzen jarraitzeko neurriak.
Bizkaiko mendiei buruzko foru-arau berriaren funtsezko berrikuntzak
1. Plangintza argia eta ordenatua: eremu bakoitzean zer egin daitekeen jakiteko eta basoak hobeto zaintzeko
2. Mendia zaintzearen ondoriozko konpentsazioak: kudeaketa bertan behera utz ez dadin eta haren zaintza jasangarria izan dadin
3. Laguntza, kudeaketa bertan behera ez uzteko eta mendiak zainduta eta bizirik mantentzeko (gazteentzako eta belaunaldi-erreleborako laguntzak)
4. Espezie autoktonoen sustapena: biodibertsitate gehiago eta mendi erresistenteagoak (Haritza proiektuaren jarraitutasuna)
5. Prebentzio gehiago suteen aurrean, eta arriskuak murrizteko eta nahita egindako suak eragozteko neurriak
- Zaintza- eta prebentzio-neurri gehiago
6. Moztu ondoren birlandatzeko betebeharra eta mendia beti berritzen dela bermatzeko neurriak
- Nahitaezkoa da 2 urteko epearen barruan berroihantzea
7. Burokrazia gutxiago baso-kudeaketa eta laguntzak errazteko
- Izapide errazagoak
- Digitalizazio gehiago
8. Babes handiagoa naturaguneetarako, natura babesteko eta ondare publikoa handitzeko
- Babes bereziko eremuak
- Aldundiak aukera izango du mendi estrategikoak erosteko
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...