Berriak
2025(e)ko abenduaren 16(a) 14:00
Bizkaiak iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko jardunbide egokiak aintzatesten ditu
Gizarte Ekintzako Saila
Sari hauen laugarren edizioan Bizkaiko Foru Aldundiak Colisée Barrika, Aspaldiko, Joxe Miel Barandiaran eta Urizartorre egoitzak eta Nafarroa eguneko zentroa aintzatesten ditu, eta aipamen bereziak eman dizkie Bizigura eguneko zentroaren eta Leioa laguntza-zentroaren proiektuei
Saritutako erakundeen familia-argazkia
Bizkaiko Foru Aldundiak iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko jardunbide egokien aintzatespenak banatu ditu gaur; aurten sari hauen laugarren edizioa bete da. Gizarte Ekintzako Foru Sailak bultzatzen dituen sari hauen helburua etxean, eguneko zentroetan edo lurraldeko egoitza-baliabideetan arreta eskaintzen duten erakundeen artean esperientzia berritzaileak sustatzea, zabaltzea eta partekatzea da. Edizio honetan 17 erakundetan garatutako 24 praktika aurkeztu dira guztira. Sei aipamen berezi eman dira, hain zuzen ere Colisée Barrika (La Saleta Care S.L.), Joxe Miel Barandiaran (Azpiegiturak S.A. - Servicios Sociales Aita Menni S.L.) eta Urizartorre (Asociación de Esclerosis Múltiple de Bizkaia - ADEMBI) egoitzei. Era berean aipamena merezi izan dute Amorebieta-Etxanoko udalaren Nafarroako Eguneko Zentroak (Urgatzi S.L.) eta aintzatespena bi kategoriatan jaso duen Fundación Aspaldiko-Residencia egoitzak (Fundación Aspaldiko). Gainera, foru erakundeak aipamen bereziak egin dizkie Bizigura Eguneko Zentroan (Azpiegiturak S.A. - Servicios Sociales Aita Menni S.L.) eta Leioako Laguntza Zentroan (GUFE) garatutako ekimenei, pertsona bakoitzaren beharretara zentratutako eta egokitutako arreta-ereduekin duten konpromisoagatik.
Amaia Antxustegik, Gizarte Ekintzako diputatuak, eskerrak eman dizkie aintzatetsitako erakunde eta entitateei eta Bizkaia osoaren txaloa eta eskerrak helarazi dizkie. "Bizkaiak aurrera egiten du arreta-eredu gizatiarrago, berritzaileago eta konprometituago baterantz; aurrera egiten du eskutik helduta goazelako erakunde publiko eta pribatuok, pertsonengan oinarritutako zaintza-sistema elkarrekin eraikitzeko, non premia eta bizi-proiektu bakoitza kontuan hartzen den. Baina Bizkaia, aurrera egiteaz gain, aitzindaria da bidea markatzen duten ekimenetan", nabarmendu du. Ildo horretatik Antxustegik eskertu egin du erakunde guztien konpromisoa eta inplikazioa, "zuen lanak, ahaleginek eta zuen jardunbide onek bultzatzen gaituztelako eta jada sustatzen ari garen iraupen luzeko zainketen eremuan arreta pertsonalizatuago baterantz aurrera egiten jarraitzera bideratzen gaituztelako. Izan ere horrelakorik ez litzateke posible izango zuen lanik, ideiarik eta eguneroko konpromisorik gabe", azpimarratu du.
Aintzatespenen zerrenda
Aintzatespen hauetan parte hartu duten 17 erakundeek iraupen luzeko zaintzetan arreta pertsonalizatzeko jardunbide egoki bat edo batzuk egiaztatu dituzte (24 guztira) eta, horri esker, erakunde bakoitzak aurrera egin ahal izan du bere zerbitzuen eraldaketan, bai eta bere arreta- eta kudeaketa-ereduan ere. Horietatik epaimahaiak sei aintzatespen eta bi aipamen berezi eman dizkie 2025ean zehar iraupen luzeko zainketen arreta pertsonalizatzearen arloko jardunbide egokiei. Honako hauek izan dira sariak:
1. 'Arreta eta Bizitza Plan Pertsonalizatua' kategorian, aintzatespena ex aequo eman zaie honako hauei:
- Colisée Barrika Egoitza (Entitatea: La Saleta Care S.L.): Aurretiazko borondateak eta borondate etikoa: Bizitzaren amaiera duin eta humano baterantz praktika onaren aintzatespena
- Joxe Miel Barandiaran Egoitza (Azpiegiturak SArena. Entitate kudeatzailea: Servicios Sociales Aita Menni S.L): Erabakiak eta zainketak aldez aurretik planifikatzea jardunbide egokiaren aintzatespena
2. 'Eguneroko bizitza jarduerekin eta errutinekin' kategorian:
- Fundación Aspaldiko-Residencia (Entitatea: Fundación Aspaldiko): Narriadura kognitiboa duten pertsonen eta haien familia eta/edo hurbileko pertsonen arteko harreman berriak aurkituz, arreta pertsonalizatuaren bidez jardunbide onaren aintzatespena
3. 'Zaintzaren ikuspegi erlazionala eta erreferentziazko profesionala' kategorian:
- Amorebieta-Etxanoko udalaren Nafarroa eguneko zentroa (Entitate kudeatzailea: Urgatzi S.L.): Priscilla: Reinas de Nafarroa jardunbide egokiaren aitorpena
- Bizigura eguneko zentroa (Azpiegiturak S.A.rena. Entitate kudeatzailea: Servicios Sociales Aita Menni S.L.): Aipamen berezia Zurekin batera, construyendo redes de apoyo en Meatzaldea praktikari
4. 'Antolaketa eta kudeaketa" kategorian:
- Fundación Aspaldiko-Residencia (Entitatea: Fundación Aspaldiko): Agenda irekia bizikidetza-unitateetan: protagonismoa eta pertsonalizazio eraginkorra Arreta eta Bizitza Planetan jardunbide onaren aintzatespena.
- Leioa laguntza zentroa (Entitatea: GUFE): Aipamen berezia Artatza eta Mendibile bizikidetza-unitateen auzo-bilera praktikari
5. 'Zaintzaren zerbitzura dauden teknologiak' kategorian: ez da hautagairik aurkeztu
6. Espazioen arkitektura eta giroa kategorian:
- Urizartorre egoitza (Entitatea: Asociación de Esclerosis Múltiple de Bizkaia ADENBI de Bilbao): Urizartorreko terrazak: espazio partekatua, zaintza komuna jardunbidea
Ebaluazio-batzordea
Sarituen hautaketa ebaluazio-batzorde batek egin du, Bizkaiko Iraupen Luzeko Zainketetarako Trantsizio Planaren koordinatzailea buru dela. Batzorde horretan ordezkatuta egon dira Bizkaiko Adinekoen Kontseilua, Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eta Adinekoen Zentroen Batzorde Iraunkorra. Halaber, kideak izan dira lurraldeko Gizarte-Lan, Erizaintza, Psikologia eta Medikuen elkargo profesionalak, Zahartzaroa - Euskal Geriatria eta Gerontologia Elkartea, Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko (GUFE) zuzeneko arretako profesional bat, iraupen luzeko zainketen arloan ospe handia duten bi aditu eta mendekotasun edo/eta desgaitasunen bat duen pertsona baten zaintzaile bat.
Iraupen Luzeko Zainketen arloko Pertsonalizazio-Jardunbide Egokien Aintzatespenerako IV. Jardunaldia 2025
Jardunbide egokien sariak gaur goizean banatu dira, Iraupen Luzeko Zainketen arloko Pertsonalizazio-Jardunbide Egokien Aintzatespenerako IV. Jardunaldiaren ekitaldian. Topaketan gizarte ekintzaren eta zainketen arloarekin lotutako 200 pertsona baino gehiago bildu dira. Bertaratutakoen artean mendekotasun-egoeran edo desgaitasunen bat duten pertsonei arreta zuzena ematen dieten profesionalak, elkargo profesionalen ordezkariak eta pertsona ardatz duten arreta-ereduetan adituak direnak egon dira, eta etorkizuneko erronkei buruzko esperientziak eta gogoetak partekatu dituzte.
Sariak banatu aurretik jardunaldian Raquel Martínez Buján andrearen esku-hartzea izan da, Soziologian doktorea eta A Coruñako Unibertsitateko Soziologia Fakultateko irakaslea. Bere hitzaldian zaintza-politikak eta gizarte-zerbitzuak eredu komunitario baterantz bideratzearen esanahiari heldu dio, baita komunitatea administrazio publikoekin antolatzeko moduari ere. Era berean, gai horri buruz zuzentzen duen ikerketa-proiektuaren emaitza nagusiak partekatu ditu. Proiektu horren izenburua El modelo de cuidados de larga duración en transformación: la articulación de programas comunitarios en el sistema público de bienestar tras la Covid-19 da.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...