Berriak
2025(e)ko abenduaren 15(a) 09:24
Azarora arte 10.027,3 milioi euro bildu dira zerga itunduen bidez
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Azarora arte zerga itunduen bidez 10.027,3 milioi euro bildu dira, hau da, 2024ko aldi berean baino 985 milioi gehiago (% 10,9ko igoera). Bildutako kopuru hori 2025eko ekitaldi osoko zergen bidezko sarreren aurrekontuaren (10.182,3 milioi euro) % 98,5 da.
Zuzeneko zergen bilketak aurreko hiletako joera ona mantendu du eta zerga horien bidez 5.403,5 milioi euro bildu dira, hau da, aurreko urteko azarora arte baino % 9,6 gehiago (472,9 milioi euro gehiago). Kapitulu honetan, guztira, PFEZaren bidez % 15,4 gehiago bildu da: 3.953,1 milioi euro. Mutualistei egindako preskribatu gabeko ekitaldietako itzulketengatik 2024an baino 262,6 milioi euro gehiago eman dira. Gainera, lanaren etekinen gaineko atxikipenak 229,2 milioi gehiago izan dira (+% 6,6) eta kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak 10,7 milioi euro gehiago (+% 5,6). Aldiz, sozietateen gaineko zergaren bidez gutxiago bildu da (-% 15,8), hain zuzen ere 2024an baino 185,4 milioi euro gutxiago, aurreko hiletako joera mantendu baita. Ostera, ondarearen gaineko zergaren bidez % 22,7 gehiago bildu da (22,2 milioi gehiago), oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren bidez % 64,6 gehiago (47,2 milioi) eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren bidez % 5,6 gehiago (6,9 milioi euro).
Zeharkako zergen bidez 3.639,2 milioi euro bildu dira, 2024ko aldi berean baino % 11,6 gehiago. Kapitulu honetan, kudeaketa propioko BEZaren bidez % 16,8 bildu da (436,8 milioi). Halaber, elektrizitatearen gaineko zergaren bidez % 55,4 gehiago bildu da (11,1 milioi), hidrokarburoen gaineko zergaren bidez % 3,6 gehiago, tabako-laboreen gaineko zergaren bidez % 7,9 gehiago, aseguru-primen gaineko zergaren bidez % 6,8 gehiago eta joko-jardueren gaineko zergaren bidez % 20,0 gehiago. Berriz, behera egin dute berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergak (-% 37,8), alkoholen gaineko zerga bereziak (-% 12,0) eta garagardoaren gaineko zerga bereziak (-% 25,8).
Hil honetan foru ogasunen arteko bilketa-doikuntzarik egin ez denez, aurreko hilean ordaindutako zenbatekoek bere horretan segitzen dute: Bizkaiak 1.038,0 milioi ordaindu ditu, Arabari 188,4 milioi eta Gipuzkoari 849,6 milioi.
Tasak eta beste diru-sarrerak 59,0 milioi euro izan dira, 2024ko aldi berean baino % 8,6 gutxiago. Horrela, kudeaketa propioko zerga itunduen bidez 9.101,7 milioi euro bildu dira guztira, hau da, % 10,3 gehiago.
Kudeaketa propioko zergen bidez bildutakoari BEZarengatik (1.069,8 milioi), zerga bereziengatik (-144,6 milioi) eta berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergarengatik (0,3 milioi) Estatuarekin egindako urteko lehen hiru hiruhilekoetako doikuntzak gehitu behar zaizkio (urrian zenbatu ziren).
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...