2025(e)ko abenduaren 07(a) 10:00

Aldundiak lortu du GSINk 128.000 mutualistari pentsioen atxikipenak doitzea, eta 95 milioi euroren etekina ekarriko die

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak ekimena hartu du 128.000 pentsiodun baino gehiagoren pentsioen atxikipenek indarrean dagoen araudia eta Auzitegi Gorenaren epaiak zuzenki betetzen dituztela bermatzeko. Horregatik, 2026ko urtarriletik aurrera, mutualistek hileko zenbateko garbi handiagoa jasoko dute euren pentsioetan, errenta-aitorpenaren zain egon beharrik gabe. Neurriak 95,2 milioi euroren etekina ekarriko die.

Bizkaiko Foru Aldundiak buru jardun du 128.000 mutualista baino gehiagoren pentsioen atxikipenak egokitzen, Gizarte Segurantzarekiko bitartekaritzan, helburua izanik bermatzea atxikipen horiek zorrotz betetzen dituztela indarreko araudia eta 1979 baino lehen lan-mutualitateei egindako kotizazioetatik eratorritako pentsioei buruz Auzitegi Gorenak emandako epaiak.

2025ean, Gizarte Segurantzak pentsioaren zenbateko osoaren gaineko atxikipenak kalkulatu zituen, gehiegizko zenbatekoak atxikiz; nolanahi ere, zenbateko horiek berreskuratu ahal izango dituzte errenta-aitorpena aurkezten dutenean 2026an. Hala ere, Foru Ogasunaren esku-hartzeari esker, 2026ko urtarriletik aurrera atxikipena PFEZn zergapetzen den pentsioaren zatiari egokituko zaio, Auzitegi Gorenak adierazitakoaren arabera. Horren ondorioz, atxikipena bat etorriko da ondorengo errenta-aitorpenean ateratzen den zenbatekoarekin, eta ez da itzulketa garrantzitsurik egongo aitorpenean, gaur egun gertatzen den bezala.

Neurri hori etorkizunean behar bezala aplikatuko dela bermatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak ukituen zerrenda eta dagozkien tributazio-ehunekoak bidaliko dizkio Gizarte Segurantzari. Horri esker, atxikipenak zuzenki kalkulatu ahal izango dira 2026ko urtarriletik aurrera, hala bermaturik mutualistek berehalako gehikuntza jasoko dutela hileko pentsioaren zenbateko garbian, urtebete itxaron beharrik gabe ondoren itzulketak jasotzeko.

Jarduketa horren inpaktu ekonomikoa 95,2 milioi euro izango da, eta zenbateko horrek zuzenean eragingo die ukituei, euren ahalmen ekonomikoa indartuz eta zerga-araudia behar bezala aplikatzen delako ziurtasuna emanez.

Mutualistentzako itzulketa historikoak

Auzitegi Gorenak, hainbat epaitan, irizpena eman zuen 1979 baino lehen lan-mutualitateei egindako kotizazioetatik eratorritako pentsioen tributazioari buruz. Epai horiek aplikatuz:

  • Tributatzetik salbuetsita dago 1966ko abenduaren 31 baino lehenagoko kotizazioei dagokien pentsio-zatia.
  • 1967tik 1978ra bitarteko kotizazioen zatiari dagokionez, ez da zergapetzen pentsio-zati horren % 25.

Horren ondorioz, Bizkaiko Foru Ogasunak epai horiek aplikatu zituen 2023ko errenta-aitorpenean, 2024ko kanpainan. Orduko hartan, guztira 106,7 milioi itzuli zitzaizkien 128.000 mutualistari baino gehiagori.

Kopuru horiek preskribatu gabeko aurreko urteetako itzulketei gehitu zaizkie:

  • 2019: 55,8 milioi
  • 2020: 56,6 milioi
  • 2021: 60,2 milioi
  • 2022: 68,3 milioi

Guztira, prozesuaren hasieratik: 456,8 milioi euro itzuli zaizkie mutualistei.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...