Berriak
2025(e)ko abenduaren 08(a) 10:30
2024ko errenta-kanpainan herritarren arretarako zerbitzuaren balorazioa berriz ere bikaina izan da: 9 puntu 10etik
Ogasuna eta Finantzetako Saila
2023ko errenta-kanpainaren kalifikazio ia berdina (9,03). Arreta pertsonala, bai aurrez aurrekoa bai telefono bidezkoa (9,3 eta 9,1 puntu, hurrenez hurren), Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailaren zerbitzuari zergadunek emandako batez besteko notaren gainetik mantentzen da. Bestalde, arreta telematikoak 10etik 8,6ko balorazioa jaso du; beraz, bikaintasunetik oso hurbil dago.
Itxaso Berrojalbiz, Ogasun eta Finantzen foru diputatua
Horixe da Bizkaiko Foru Aldundiak egindako inkesten ondorio nagusia. Izan ere, BFAk 10.097 inkesta egin zituen, 2024ko errentaren kanpainako zerbitzuen kalitateari buruz erabiltzaileen iritzia jasotzeko. Inkesta horietan argi geratu da zergadunak pozik daudela PFEZaren aitorpena egiten laguntzeko zerbitzuekin, eta gogobetetze-maila handia mantentzen dela.
Izan ere, Foru Ogasunak emandako arreta-zerbitzuak 10etik 9 puntu lortu ditu guztira, eta, historian, bigarren urtez, bikain kalifikazioa lortu du.
|
Errentaren kanpaina |
Inkesta-kopurua |
Balorazio globala |
|
2024 |
10.097 |
9,00 |
|
2023 |
9.517 |
9,03 |
|
2022 |
8.984 |
8,87 |
|
2021 |
11.583 |
8,55 |
|
2020 |
1.961 |
6,10 |
|
2018 |
7.536 |
8,47 |
|
2016 |
9.513 |
8,36 |
Zergadunek jasotako arretari buruzko iritzia emateko erabili duten modua kontuan hartzen bada, laguntza telefonoz jaso duten erabiltzaileen batez besteko nota 9,11 izan da (2023ko kanpainan, 9,25), aurrez aurreko laguntza jaso duten erabiltzaileena 9,27 (iazko kanpainan bezalaxe), eta, azkenik, bide digitalen bat erabili duten pertsonena 8,62 izan da (iaz, 8,51).
Telefono bidezko arreta: erabiltzaileen % 95 pozik edo oso-oso pozik daude jasotako zerbitzuarekin
2023ko kanpainan lortutako datu bikainak mantentzen dira. Erantsitako grafikoan ikusten denez, Foru Ogasunarekin harremanetan jarri ziren pertsonen % 77 oso-oso pozik geratu ziren zerbitzuarekin, eta % 18 nahiko pozik. Izan ere, 100 pertsonatik 5 baino ez ziren geratu apur bat pozik edo ez ziren batere pozik geratu, eta horrek erakusten du 2024ko errenta-kanpainan telefono bidezko arreta-zerbitzuak bikaintasuna lortu duela.
|
Telefono bidezko arreta |
2024 |
2023 |
Aldea |
|
|
|
|
|
|
Erabat pozik (9-10) |
% 77 |
% 80 |
-% 3 |
|
Nahiko pozik |
% 18 |
% 17 |
+% 1 |
|
Apur bat pozik |
% 4 |
% 2 |
% 2 |
|
Batere/apur bat pozik |
+% 1 |
+% 1 |
% 0 |
|
|
|
|
|
|
Batez besteko nota |
9,1 |
9,3 |
-0,2 |
Oro har, inkestari erantzun dioten pertsonek (% 95) esan dute erraz aurkitu dutela errentaren kanpainako telefono bidezko arretarako zenbakia. Egindako deien % 67 errentari buruzko informazioa eskatzeko edo galdera bat egiteko izan dira; gainerako kasuetan (% 32), herritarrek PFEZaren aitorpena telefonoz aurkezteko deitu dute. Horri dagokionez, 10 kasutik 8tan, kontsulta edo kudeaketa behar bezala konpondu zen dei horretan bertan. Elkarrizketatutako ia pertsona guztiek (% 94) gomendatuko lukete errentaren kanpainako telefono bidezko arreta-zerbitzua.
Datu horiek biltzeko, 1.500 elkarrizketa egin dira telefonoz.
Aurrez aurreko arreta pertsonala: erabiltzaileen % 98 pozik edo erabat pozik daude jasotako arretarekin
Ondoko taulak erakusten duenez, Bizkaiko Foru Ogasunaren bulegoetara joan diren ia 10 erabiltzailetik 8 erabat pozik geratu ziren jasotako laguntzarekin. Gainera, % 11 nahiko pozik geratu zen arreta-zerbitzuaren, eta % 2k bakarrik esan du ez daudela batere pozik edo apur bat pozik. Gogobetetze-maila hori (% 98) eta 2023ko errentaren kanpainan jasotako datuen ehunekoa berdina da. Halaber, Foru Ogasunaren bulegoetara joan diren erabiltzaileen batez besteko balorazioa 9,3 izan da; beraz, aurreko kanpainako balorazio altua mantentzen da.
|
Aurrez aurreko arreta |
2024 |
2023 |
Aldea |
|
|
|
|
|
|
Erabat pozik (9-10) |
% 87 |
% 89 |
-% 2 |
|
Nahiko pozik |
% 11 |
% 9 |
% 2 |
|
Apur bat pozik |
% 1 |
% 1 |
% 0 |
|
Batere/apur bat pozik |
% 1 |
% 1 |
% 0 |
|
|
|
|
|
|
Batez besteko nota |
9,3 |
9,3 |
0,0 |
Telefonoa izan da hitzordua eskatzeko erabili den baliabide nagusia (% 61), batez ere 55 urtetik gorakoen artean. Aldiz, gazteenek internet erabili dute batik bat (% 34, iaz baino 6 puntu gehiago). Hitzordua lortzeko zailtasunari buruz, inkestari erantzun diotenen % 96k esan dute oso erraza izan dela eskaera egiteko prozedura. Nabarmentzekoa da, halaber, 10 pertsonatik 8 lehenago ez zirela inoiz harremanetan jarri Ogasunarekin, eta % 94k bisita bakar batean konpondu zutela kontsulta edo kudeaketa. Bide batez, aurrez aurre egindako 10 arretatik ia 7 erabiltzaileen zalantza fiskalei buruzkoak ziren.
Aipagarria da Ogasunarekin harremanetan jarri ziren pertsonen % 97k bisita bakar batean konpondu zutela kudeaketa; gainera, kasu gehienetan (% 94) aukeratutako bulegorako lortu zen hitzordua. Inkestatutako pertsonen % 98k gomendatuko lieke aurrez aurreko arreta-zerbitzua senide eta lagunei.
Guztira 2.000 elkarrizketa pertsonal egin dira Bizkaiko Foru Aldundiaren bulegoetan.
Laguntza telematikoa: erabiltzaileen % 91 pozik edo erabat pozik arreta-zerbitzuarekin
Inkestatuen ehuneko hori 2023ko kanpainakoa (% 87) baino 4 puntu handiagoa da. Arreta telematikoarekin erabat pozik (9 eta 10 arteko balorazioa) dauden herritarren ehunekoa (% 67) ere hobetu da, zehazki, 3 puntu gehiago. Inkestatuen % 24 nahiko pozik geratu ziren, eta % 4 bakarrik geratu zen apur bat pozik edo ez zen batere pozik geratu; ehuneko hori eta 2023ko kanpainakoa berdinak dira.
2024ko errentaren kanpainan zerbitzu telematikoa erabili dutenen batez besteko balorazioa 8,6 izan da; 2023ko kanpainan, berriz, 8,5 izan zen.
|
Laguntza telematikoa |
2024 |
2023 |
Aldea |
|
|
|
|
|
|
Erabat pozik (9-10) |
% 67 |
% 64 |
+% 3 |
|
Nahiko pozik |
% 24 |
% 23 |
+% 1 |
|
Apur bat pozik |
% 5 |
% 9 |
-% 4 |
|
Batere pozik/apur bat pozik |
% 4 |
% 4 |
% 0 |
|
|
|
|
|
|
Batez besteko nota |
8,6 |
8,5 |
+0,3 |
Mota honetako arreta kritikatu duten pertsonen kopurua (100etik 4) normala da era horretako zerbitzu batean. Iradokizun nagusia da zerbitzu telematikoari buruzko informazio gehiago eta hobea egon beharko litzatekeela (tutorialak, azalpenak...), zerbitzua hobetzeko. Beste alde batetik, erabiltzaileen % 45 ez dira gai izan zer hobetu daitekeen esateko, eta horrek esan nahi du pozik daudela jasotako arretarekin.
Guztira 6.597 elkarrizketa egin dira online.
Hamar pertsonatik zortzik aurkezpen digitala aukeratu dute
Zergadunek hiru bide izan dituzte aitorpena aurkezteko: aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa eta digitala. Gehienek bide digitala aukeratu dute: 10 aitorpenetik ia 8. Aitorpenen % 16,63 telefonoz egin dira, eta % 5,84 bulegoetan.
Datu horiek eta 2023ko errentaren kanpainako ehunekoak antzekoak dira. Beraz, aurten aitorpen gehiago aurkeztu badira ere, agerian geratzen da hiru kanal horien erabileraren maila eta iazkoa antzekoak direla, eta herritarrek, argi eta garbi, bide telematikoa nahiago dutela. Izan ere, herritarrek malgutasunez erabil ditzakete bide telematikoak, kanpainaren aldi osoan zehar. Zergadunek aurkeztutako aitorpenei itzuli beharreko emaitza izan duten beste 27.237 aitorpen gehitu behar zaizkie; Foru Ogasunak automatikoki izapidetu ditu, zergadunak ezer egin beharrik gabe.
|
Aitorpenak |
% |
% (Ogasuna barne) |
|
|
Digitala (weba + app-a) |
502214 |
% 77,53 |
% 74,4 |
|
Telefonoz |
107702 |
% 16,63 |
% 15,96 |
|
Aurrez aurre |
37821 |
% 5,84 |
% 5,60 |
|
Ogasuna |
27237 |
|
% 4,04 |
Errenta 24 kanpainan 674.974 PFEZ aitorpen aurkeztu dira guztira, eta haietatik % 498.431k itzultzeko emaitza izan dute (zergadunen alde); guztira 598,7 milioi euro itzuli dira. Gainerakoetan (176.543), aitorpena ordaintzeko izan da (Ogasunaren alde); guztira, 468,4 milioi euro ordaindu zaio Ogasunari. Kanpainaren azken saldoa negatiboa izan da Bizkaiko Foru Ogasunerako, eta guztira 30,3 milioi euro itzuli zaie zergadunei.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...