2025(e)ko abenduaren 03(a) 10:05

Bizkaian Bagara egitasmoak euskararen erabilera aktibatzeko bidea egiten jarraitzen du lurraldean

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak sustatutako Bizkaian Bagara egitasmoa lurraldeko hainbat herritan martxan da dagoeneko. Hiru urteko epean 10.000 bizkaitar ingururekin lan egitea da helburua, eskualde guztietara iritsiz eta errealitate soziolinguistiko ezberdinetara egokituz.

Bizkaian Bagara

Egitasmoaren lehen urtean, diagnosiaren gainean oinarrituta hainbat ekintza zehaztu eta abian jarri dira. Honako hauek dira gaur egun martxan dauden jarduera nagusietako batzuk:

Euskararen Kriseiluak, familia transmisioan eta etxeko erabileran arreta jartzen du. Eremu intimoan euskararekiko gogoeta eta konpromisoak sustatuz. Dagoeneko 298 familiarekin egin da lan, 12 ikastetxeren bitartez Balmasedan, Zallan, Sopuertan, Alonsotegin eta inguruko herrietan.

Elkarrizketa Musikatuak, gazteentzako topaguneak dira, kulturgile erreferenteek euren bizipenak partekatzen dituztenak. Musika aitzakiatzat hartuta, Mungia, Ondarroa, Ermua, Gernika-Lumo, Amorebieta-Etxano eta Arrigorriagako DBH1 eta DBH2 mailako ikasleekin egin da lan.

Bi programa hauek —Euskararen Kriseilua eta Elkarrizketa Musikatuak— Tauparen ibilbide luzeko egitasmo sendoak dira, eta Bizkaian Bagara-ren ardatz nagusi bihurtu dira.

Bestalde, Auzoko Elkarrizketak herritarren arteko harremanak eta auzoko bizitza euskaraz bizitzeko espazioak sortzea dute helburu. Sentsibilizazio eta aktibazio dinamika berriak garatzen dira bertan, eta orain arte Erandio, Sestao eta Galdakaon antolatu dira saioak.

Era berean, tokiko euskaltzaleen sareak indartzeko gogoeta eta parte-hartze saioak ere abian daude Urdulizen eta Abanto-Zierbenan. Euskaltzaleei aktibazio eta ahalduntze aukerak eskaintzen zaizkie, euskararen aldeko mugimendu zabala sendotzeko.

Etorkizunera begira, Bizkaian Bagara egitasmoak norabide berean jarraituko du, herritar gehiagorengana hurbilduz eta lurralde osoko eskualdeetan euskararen erabilera aktibatzeko lan eginez.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...