Berriak
2025(e)ko abenduaren 02(a) 11:00
Smart Grids Academyk sare elektriko adimendunei buruzko 4 formazio ibilbide abiarazi ditu, sektoreko enpresek garatuak
Ekonomia Sustatzeko Saila
Smart Grids Academyk (SGA), "Bizkaia with the Talent" estrategiaren barruko ekimen aitzindariak, estatu osoan energia sektorean jardunean diren profesionalak eta sare elektriko adimendunaren hornitzaileenak gaitzea du helburu, espezializazio teknologikora bideratutako etengabeko prestakuntza eskainiz.Bizkaiko Foru Aldundiak, GAIA Klusterrak eta i-DE Redes Eléctricas Inteligentes konpainiak (Iberdrola) sustatuta, SGAk Bizkaia sare adimendunetako berrikuntza eta formazioan erreferentziazko hub gisa sendotu nahi du.
Smart Grids Academyk bere prestakuntza ibilbideak abiarazi ditu
Smart Grids Academyk (SGA) 4 formazio ibilbide aurkeztu ditu gaur, sare elektriko adimendunen erronka teknologikoetan profesionalak trebatzeko, arlo hauetan: Adimen Artifiziala, Zibersegurtasuna, Industria Adimenduna eta Sare Adimendunak. Formazio horiek energia sektoreko profesionalentzat eta sare elektriko adimendunaren hornitzaileentzat dira, eta estatu osorako eskuragarri daude, etorkizunean proiektua nazioartekotzeko aurreikuspenarekin.
Prestakuntza planak energia sektoreari lotutako 20 enpresa eta erakunde baino gehiagoren parte hartzearekin diseinatu dira, zeinek edukien diseinuan eta baliozkotzean duten esperientzia eskaini duten. Ondorioz, ibilbideak -2026ko urtarrilean hasiko dira- esparru profesionalean testatuta daude, eta horrek bermatzen du eskuratutako ezagutzak garrantzitsuak eta aplikagarriak izatea.
Online modalitatean, Iberdrolaren Global Smart Grids Innovation Huben (Bilbo) laborategiko saio presentzialekin, formazioak osorik edo kapsula indibidualen bidez egin daitezke, profesionalei formazioa beren behar espezifikoetara egokitzeko aukera emanez. Ikastaroa amaitutakoan, parte hartzaileek Smart Grids Academyren ziurtagiri ofiziala jasoko dute.
Diseinatutako 4 ibilbideetako bakoitzak 240 orduko iraupena du. SGAko erakunde bultzatzaileez gain, diseinuan lankidetza aktiboa eman dute erakunde hauek: Tecnalia, Ikerlan, Arteche, ZIV, Ingeteam, RDT Axia Learning, All About Data/Innova, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Deustuko Unibertsitatea, Alcalako Unibertsitatea eta Comilaseko Unibertsitatea. informazioa eta izen emateak SGAren webgunean, hemen klik eginez.
Formazio ibilbideen edukiei dagokienez, gai hauei buruzkoak dira:
Adimen Artifiziala (2026ko urtarrila)
- Programazio, datu eta adimen artifizialeko oinarrizko kontzeptuak
- Datuen analisia
- Datuak bistaratzea
- Ikaskuntza automatikoa
Zibersegurtasuna (2026ko otsaila)
- Sare adimendunen zibersegurtasunerako sarrera
- Sare adimendunen zibersegurtasunaren arkitektura
- Softwarearen segurtasuna sare adimendunetako gailu eta sistemetarako
- OT zibersegurtasunaren gobernantza (Teknologia Operatiboak)
Industria adimenduna (2026ko lehen seihilekoa)
- Datuen jatorria industrian
- Industria adimendunerako sistemen arkitektura
- Biki digitalak sare elektrikoetan
- Sare adimendunen azken erabiltzaileentzako analisia eta diseinua
Sare adimendunak (2026ko lehen seihilekoa)
- Banaketa sistema elektrikoak
- Sare adimendunen automatizazioa
- Energiaren banaketa kontrolatzeko sistemak
- Telekomunikazioak sare adimendunetan
Ibilbide horien osagarri, Smart Grids Academyk urtean zortzi masterclass eskainiko ditu, sare elektriko adimendunei lotutako gai espezifikoetan sakondu nahi duten guztientzat zabalik.
Aurkezpen jardunaldia
Ibilbideak aurkezteko jardunaldia Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak inauguratu du, gaur goizean, Blbon, eta Smart Grids Academyren garrantzia nabarmendu du, "Bizkaia with the Talent" estrategiaren parte gisa, eta sare elektriko adimendunen sektorean kualifikazio handiko profesionalen prestakuntzan egiten duen ekarpena. Asis Canales Iberdrolako Pertsonak & Zerbitzuak atalaren zuzendari eta Iberdrolaren EAEko ordezkari instituzionalak ere hitz egin du, eta energia sektorearen erronkei erantzuteko oinarrizko zutabeak teknologia, talentua eta esparru arautzaile pizgarriak direla azpimarratu du. "Smart Grid Academy eta Global Smart Grid Innovation Hub teknologia eta talentu beharrei erantzuteko jaio dira. Erregulazioari ere erantzun egokia eman behar zaio", gaineratu du.
Gainera, SGArekin lankidetzan aritzen diren enpresa eta unibertsitateetako adituek parte hartu dute jardunaldian, hala nola: Tomás Iriondo (GAIA Klusterreko zuzendari nagusia), Laura Merlo (All About Data/Innovako operazio zuzendaria), Pablo Garcia Bringas (Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritzako irakasle titularra), Jose Pablo Chaves (Comillaseko Unibertsitateko Ikerketa Teknologikoko Institutuko (IIT) irakasle eta ikertzailea), eta Imanol Garcia (Ingeteameko I+G proiektuen zuzendaria.
Horrez gain, errekonozimendu bereziak banatu zaizkie zenbait enbaxadore eta enpresari, proiektuari eskainitako lankidetza altruistagatik: Imanol Garcia, Ingeteameko proiektu eta I+G zuzendaria; Javier Lopez, ZIVeko aplikazio ingeniaria; eta Miguel Angel Sanchez, Artecheko ekipo elektronikoen zibersegurtasuneko gerentea.
Informazio gehiago: https://smartgrids.academy/sga-home
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...