2025(e)ko azaroaren 27(a) 12:15

Gizarte Ekintzak 18,5 milioi euro bideratuko ditu mendekotasuna duten adinekoak eguneko zentroetan sartzeko laguntzetara

Gizarte Ekintzako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak foru-dekretuaren proiektua onetsi du, zeinaren bidez 2026. urterako aurrekontu-izendapena eta kreditu-erreserba ezartzen baitira, mendekotasun-egoeran dauden adinekoak eguneko zentroetan sartzeko banakako laguntza ekonomikoei dagokienez.

Leixuri Arrizabalaga

Laguntza ekonomiko horiei erantzuteko, foru-dekretuaren xedea da datorren urterako guztira 18.500.000,00 euroren aurrekontua finkatzea, hau da, aurreko ekitaldiko aurrekontuan jasotakoa baino milioi bat gehiago. Horrela, batez beste 1.20 lagunentzako dirulaguntzei erantzun ahal izango zaie egunean 2026an.

Gizarte-zerbitzuen foru-politikak etengabeko arreta ematera eta zerbitzu osagarriak erabiltzera bideraturik daude, horrela mendekotasun-egoeran dauden adinekoek, ahal den neurrian, komunitatean integraturik jarrai dezaten. Testuinguru horretan, funtsezkoa da eguneko zentroen eginkizuna, zeren zerbitzu profesional bat ematen baitute, komunitatean heda litezkeen beste laguntza formal zein informal batzuen osagarri.

Zerbitzu horretara jotzen duten pertsonak ez dira etxez aldatzen; euren etxean bizitzen jarraitzen dute eta egunez lekualdatzen dira. Euren autonomia sustatzen da, ohiko ingurunea uztera behartu gabe. Horrela, ez dute guztiz galtzen euren erreferentzia-giroarekin eta ingurunearekin duten lotura, ez baitaude erabateko mendekotasun-egoeran.

Zentroak hiru taldetan sailkatzen dira:

  • 23 zentro publiko, Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasunekoak, 943 plaza publiko dituztenak.

 

  • 16 zentro pribatu, itunpeko plazak dituztenak.

 

  • 12 udal-zentro, Aldundiaren erantzukizunpean dauden edo Aldundiak finantzatzen dituen plazak dituztenak.

Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...