2025(e)ko azaroaren 17(a) 11:28

Aldundiak Herritarren eta Gizartearen Partaidetzari buruzko III. Topaketa egin du Bizkaiko udalerri eta mankomunitateekin

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Bizkaiko hogeita hamar bat udalek jardunbide egokiak eta lankidetza-esparruak bateratu dituzte partaidetzaren arloan hobetzen jarraitzeko. Topaketa honetan Bilbok, Tolosak, Kantabriako Gobernuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak euren udalerri eta lurraldeetan eztabaidarako garatu dituzten partaidetza-prozesuak azaldu dituzte. Foru Erakundeak herritarren partaidetzaren arloko 56 prozesu finantzatu ditu aurten Bizkaiko hainbat udalerritan.

Euskalduna Jauregia, gaur

Gaur goizean Euskalduna Jauregian Herritarren eta Gizartearen Partaidetzari buruzko III. Topaketa egin da Bizkaiko udalerri eta mankomunitateekin. Hitzorduaren helburua partaidetzaren arloko esperientziak partekatzea izan da, gure Lurralde Historikoan herritarren parte-hartzea sustatzeko lan-ildo komunak identifikatuz.

Ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du eta, oraingoan, "eztabaida sustatzen duen partaidetza" izan du ardatz, politika publikoen diseinuan eta elkarlaneko gobernantzaren ereduan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den joera. Topaketari esker Bilboko eta Tolosako udalen, Kantabriako Gobernuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren beraren eztabaida-partaidetzako esperientziak ezagutu ahal izan dira. Gainera parte hartu duten udalek aukera izan dute partaidetzaren arloko proiektuak eta arlo horretan dituzten beharrak bateratzeko.

Hirugarren topaketa hau Herritarren eta Gizartearen Partaidetzari buruzko III. Foru Planaren, 2024-2027,  barruan kokatzen da, 1.600 pertsona eta gizarte-eragile baino gehiagoren ekarpenak biltzen dituen proiektua. Bizkaiko toki-erakundeetan partaidetza sustatzeko dirulaguntzen ildoari eusteaz gain, urteroko hitzordu hau erreferente gisa finkatu da lankidetzari eta ikaskuntza partekatuari dagokienez, lurraldeko toki-erakundeen arteko partaidetzaren esparruan.

Ager Izagirrek, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak,  zuzendu du ekitaldia eta nabarmendu du "gobernu ona gauzatzea metodoz entzutea eta erantzukizunez erabakitzea" dela. Era berean, azpimarratu du eztabaida-partaidetzarekin beste urrats bat ematen dela kalitatea irabazteko eta herritarrei aukera emateko deliberatzeko eta proposamen helduak egiteko, oso erabilgarriak baitira erakundeen kudeaketan erantzukizunak dituztenentzat.

Beste alde batetik, Josu Llanok, Gobernamendu Onaren, Herritarrenganako Laguntzaren eta Zerbitzu Digitalen foru-zuzendariak, eztabaida-partaidetzari buruzko testuinguru interesgarria garatu du, eta Imanol Landak, Udal Harremanen foru-zuzendariak, Aldundiak Bizkaiko udalerrietan Gobernu Irekia garatzen laguntzeko duen konpromisoa azpimarratu du.

Ekitaldian bertaratutako hogeita hamar udalei jakinarazi zaie berriz ere 400.000 euro bideratuko direla Bizkaiko udalerri eta mankomunitateentzako dirulaguntzetara 2026an herritarren eta gizartearen partaidetza sustatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak herritarren partaidetzarako 56 prozesu finantzatu ditu aurten Bizkaiko hainbat udalerri eta mankomunitatetan.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...