2025(e)ko azaroaren 14(a) 11:00

Bilboko Bizkaia Plazak ‘Taupada/Latido’ instalazio interaktiboa hartuko du, Bilbao Bizkaia Design Week 2025 astearen aurrerazteko

Ekonomia Sustatzeko Saila

Sormen-ekintza hau Bilbao Bizkaia Design Week 2025 asteko programazioaren aurrerapena da. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak urtero antolatzen dute Diseinuaren Astea, eta azaroaren 20an abiatuko da Zabalgune eraikinean

"Taupada/Latido" Gheadak sortutako obra da

Gaurtik, azaroaren 14tik, azaroaren 28ra, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Bilboko erdiguneko Bizkaia plazan ikusgai egongo da ‘Taupada/Latido’ doako instalazio interaktibo eta parte-hartzailea, zeinak herritarrak esperimentatzera gonbidatzen dituen, larrialdi batean jarduten jakiteko beharraren inguruan kontzientziatzeko eta esku hartzeko beldurra galtzen laguntzeko. 
 
Sormen-ekintza hau Bilbao Bizkaia Design Week 2025 asteko programazioaren aurrerapena da. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak urtero antolatzen dute Diseinuaren Astea, eta azaroaren 20an abiatuko da Zabalgune eraikinean.
 
‘Taupada/Latido’ Bilbao Bizkaia Design Week 2025 asteko leloaren metafora gisa egindako jarduera bat da, "Larrialditik biziberritzera", eta diseinua planteatzen du bizitza errazten eta eusten duen indar modura. Krisi ekosozialeko testuinguru batean, proposamen artistiko horrek herritarrei gogorarazten die larrialdia izan daitekeela konpromiso kolektibo eraldatzaile baterako abiapuntua. Horregatik, instalazio honen bidez bisitariak jarduera batean parte hartzera gonbidatzen dituzte, haien pultsua eraldatuko duena, konexio- eta bizitza-keinu bihurtzeko eta, modu horretan, besteak zaintzeko eta suspertzeko botere kolektiboa sentitu dezaten.
 
Gaur goizean publikoari ateak ireki dizkion 6 metro luze eta 2,5 metro zabaleko kontainer batean kokatua, ‘Taupada/Latido’ instalazioak parte-hartzearen, teknologiaren eta emozioaren bidez erakusten die ikusleei bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) bizitzak salbatzeko gai den premiazko "koreografia" bat dela.
 
Instalazioa eta sormen-proposamena Gheada diziplina anitzeko arte-estudioak diseinatu eta ekoitzi du. Raquel Duránek eta Rut Brionesek sortutako estudioa murgiltze-esperientzietan, esperientzia interaktiboetan eta performatiboetan espezializatuta dago, eta instalazio honen bidez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak planteatutako erronka bati erantzuten dio. 
 
Aurtengo Bilbao Bizkaia Design Week astearen zeharkako ardatza paradigma-aldaketa izango da: azaroaren 20tik aurrera eta astebetez, jarduera ugarik aukera emango dute ideia honen inguruan hausnartu, partekatu eta lan egiteko: larrialdia dugu ekintza eta aldaketa birsortzailea bultzatuko dituen konpromiso kolektiboa lortzeko abiapuntua. ‘Taupada/Latido’ ideia horren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko lehen pausoa da.
 

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...