2025(e)ko azaroaren 04(a) 13:05

Bizkaiak 9 herrialditik datozen nekazaritzako elikagaien 10 startupen talentua erakarri du, azaroan izango den programari esker

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bilbao Campus Experience-ren bigarren edizioak, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin EIT Food-ek antolatutakoak, berrikuntzaren aldeko apustua egiten du berriro eta ekintzailetzaren euskal ekosistemarako sarrera ate gisa balio du

Bilbao Campus Experienceko hasiera Bizkaian

Elikadura sektorea teknologiaren sarrera bizitzen ari da, askotan sortuberri diren enpresek gidatua. Bizkaiak eklosio honen parte izan nahi du ere, horretarako Bilbao Campus Experience proiektuaren bitartez talentua erakarriz. Hau EIT Food partzuergo europarrak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren (Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren (Ekonimia Sustamen Sailaren) laguntzarekin.

Aurten, bigarren edizioan, bederatzi herrialdeetatik etorritako 10 startup aukeratu dira, eta azaroan murgiltze-esperientzia enpresarial batean sartuko dira. Ekintzailetzaren euskal ekosisteman sartzeko atea da proiektu hau. Bilbao Campus Experienceren hasiera Bizkaia Dorreko B Accelerator Tower (BAT) -ean izan da.

Programak post-azeleratzaile gisa balio du, dagoeneko irtenbideak inplementatuak dituzten startupentzat eta "bidaia eraldatzailea eta indibidualizatua eskaintzen du, parte-hartzaile bakoitzaren behar espezifikoetan zentratuz, eta interakzio zuzena ahalbidetzen du hornitzaile potentzialekin, bezeroekin, inbertitzaileekin eta industriako liderrekin", azaldu du Begoña Pérez Villareal Europako Hegoaldeko EIT Food-eko zuzendari nagusiak. Gainera, enpresek laguntza pertsonalizatua eta mentore adituen partaidetza izan ahalko dute, eta komunitate bat eraiki elkarri laguntza emateko eta esperientziak partekatzeko.

Iker Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Politika eta Industriako zuzendaria, Bilbao Campus Experience-ren hasierako jardunaldian egon da gaur, eta berrikuntzaren euskal ekosistema aurkeztu du. Era honetako ekimenek "inkorporazio berriei ateak irekitzen dizkiete eta hazkunde azkar eta jasangarri baterako agertoki bikaina eskaintzen dute. Hemen planteatzen ditugun irtenbide horiek euskal gizartearen parte bihurtuko dira, dagoeneko eskatzen ari diren konponbideekin. Aurkezten den programa erreferentzia bikaina da lan honetarako".

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentua eta Enpresen Lehiakortasuna Bultzatzeko zuzendari den Joseba Mariezkurrenak sartup horiek lurraldean dituzten aukerak azaldu ditu. "Aldundiak garapen etapa guztietan laguntzen duen ekosistema bakar bat jartzen du ekintzaileen eskura. Hasierako faseetatik hasi eta finkatu eta hazi arte. Startupek beren potentzial guztia hedatzeko behar dituzten ingurunea, babesa eta aukerak hemen aurkitzea da gure helburua. Horregatik guztiagatik, Bizkaia gaur egun Europako lurralde onenetakoa da startup bat sustatzeko eta hazteko".

Hautatutako 10 startupen elementu komuna teknologiaren aldeko apustua da. Bederatzi herrialde hauetatik datoz: Polonia, Serbia, Frantzia, Argentina, Suedia, Herbehereak, Zipre, Turkia eta Bulgaria. Aukeratzeko irizpideen artean, sektorearen erronkei ematen zaizkien konponbideak, horien eragina, heldutasun-fasea eta lantaldeen sendotasuna balioztatu dira.

Poloniatik, MiFoodek elikagaien alferrik galtzea eta laboreen galerak % 30 murrizten laguntzen duten robotak eraikitzen ditu, eskulan eskasiaren alternatiba dira eta CO2 emisioak murrizten dituzte.

Serbiako Veles Sensek nekazaritzan erabiltzen du adimen artifiziala, mahastietako estresa goiz detektatzeko, irudi termikoen, dronen eta kameren bidez. Sintomak agertu aurretik ere arazoak detektatzen ditu

Happeazek, Frantziatik, produktu begetarianoak eskaintzen ditu (hanburgesak, ‘Nuggets’-ak...) cateringeko txikizkako zein handizkako sektorerako.

Argentinatik, Food 4 You bioteknologia da, eta bakterio-konbinazio paregabeak garatzen ditu landare-hartzidurarako. Bioinformatika metodo tradizionalekin fusionatzen du eta esnekiak sortu ditu, "zaporean zein nutrizioan produktu tradizionalak gainditzen dituztenak".

Food Scales-ek, beste bioteknologia bat, oraingoan Suediatik datorrenak, arrain-ezkaten hondakinak elikadura-osagai bihurtzen ditu, kolagenoa kasu. Itsasoko azpiproduktuak irtenbide berritzaile eta ekologiko bihurtzen saiatzen da.

Herbereetako Apiculture 4.0, alerta goiztiarreko sistema modular bat eskaintzen du erle meliferoen koloniak babesteko izurrite eta gaixotasun posibleen aurrean. Haririk gabeko gailu adimendunak eta arinak, eta datu-plataforma denbora errealean dituenak.

Freyia Labs-ek (Zipre) alkoholik gabeko elikagai eta edari hartzituen ekoizleei laguntzen dien sistema adimenduna eskaintzen du. Emaitzak hobetzea, loteen kalitatea hobetzea eta araudia betetzea ahalbidetzen du.

MycoVibes Poloniako startup bioteknologikoak azken belaunaldiko mikroproteina ekoizten du shitake mikeliotik abiatuta. Osagai horrek animalia-proteina ordezkatzea ahalbidetzen du, "nutrizioa arriskuan jarri gabe, zaporea ezta kostua".

Bulgariatik, Enthelak mikroorganismoetan oinarritutako produktuak garatzen ditu, ale ekoizleentzat input kimikoen beharra murrizten dutenak. Zelulak haziei aplikatutako produktu kimikoetatik eta ingurumen-gorabeheretatik babesten ditu.

Azkenik, Tetis Biotech, Turkiatik, Seanacks izeneko proiektu baten buru da. Proiektu horrek itsas hondakinak birziklatzen ditu, hala nola, arrainaren azala eta arantzak, kolagenoz aberastutako snack-ak egiteko.

EIT Food  

EIT Food munduko elikadura-berrikuntzako komunitaterik handiena eta dinamikoena da. Berrikuntza bizkortzen du, etorkizunerako egokitutako elikadura-sistema bat garatzeko, guztiontzako elikagai osasungarriak eta jasangarriak sortuko dituena.

Berrikuntza eta Teknologiako Europako Institutuaren (EIT) laguntzarekin, Europar Batasuneko erakunde bat, elikadura-sistema osasungarri eta jasangarri bat lortzeko helburua partekatzen duten proiektuetan, erakundeetan eta pertsonetan inbertitzen du. EIT Foodek enpresen eta unibertsitateen berrikuntza-potentziala desblokeatzen du, eta nekazaritzako elikagaien enpresa sortu berrien kopurua garatzen eta handitzen du, teknologia eta produktu berriak merkatura eramateko. EIT Foodek informazioa eskaintzen die ekintzaileei eta profesionalei elikadura-sistema eraldatzeko behar diren alorrei buruz, kontsumitzaileak bere lanaren oinarrian jartzen ditu, haien elikagaien jatorria ezagutzean konfiantza sortzen lagunduz.

EIT Food Berrikuntzaren eta Teknologiaren Europako Institutuak (EIT) sortutako bederatzi berrikuntza-komunitateetako bat da. EBtik independentea den erakunde bat da, 2008an sortua Europa osoan berrikuntza eta espiritu ekintzailea bultzatzeko.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...