2025(e)ko azaroaren 04(a) 12:09

Foru-ogasunek bat egin dute InBlock-ekin, ETEek finantzaketa azkarragoa eta seguruagoa izateko plataformarekin

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Euskalduna jauregia, gaur

Gaur goizean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Espainiako Factoring Elkarteak bultzatutako InBlock plataforma aurkeztu da. Plataforma horrek, Blockchain teknologiaren bidez, fakturak egiaztatu eta baliozkotzen ditu, eta, horrela, enpresa txiki eta ertainentzako (ETE) merkataritza-kredituak finantzatzen lagunduko du. Erakunde erabiltzaileen prozesu operatiboak erraztu eta bizkortu nahi dira; horretarako, bezeroek (ETEak eta konpainia handiak) bidaltzen dizkieten fakturen datuak benetakoak direla egiaztatu ahal dituzte eta iruzurra prebenitzen laguntzen da.

Plataforma azken bi urtean garatu dute hamar finantza-erakundek, besteak beste, Kutxabank, Laboral Kutxa eta BBVA. Gainera, EAEko foru-ogasunek eta ZAEAk (Zerga Administrazioko Estatu Agentzia) lagundu dute lan horretan. Foru-aldundien kasuan, Batuz (Bizkaian) eta TicketBAI! (Gipuzkoan eta Araban) sistemekin lagunduko dute InBlock garatzen. Sistema horiek zerga-kontrola hobetzen dute, enpresa eta profesionalei zerga-betebeharrak betetzea errazten baitzaie. Gainera, fakturazioaren egiazkotasuna bermatu eta iruzurra murrizten dute, kontabilitate- eta zerga-prozesuak digitalizatuz eta automatizatuz.

InBlock Euskadin aurkezteko jardunaldiari hasiera emateko, AEFko presidente Carlos Dalmau jaunak hitz egin du. Ondoren, EYko bazkide Enrique Fernández Albarracínek (proiektuaren aholkulari eta hornitzaile nagusia) hartu du hitza, eta plataformaren funtzionamendua deskribatu du. Jarraian, mahai-inguru bi egin dira: lehenengoan, hiru foru-aldundiek hartu dute parte, eta bigarrenean, Kutxabank, Laboral Kutxa eta BBVA erakundeek. Ekitaldia amaitzeko, labur-labur, Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun eta Finantzetako diputatuak hitz egin du.

InBlock-en funtzionamendua

Egiaztapen bikoitzeko sistema bat da; erregistratutako faktura bakoitza merkatuaren gainerakoarekin baliozkotu eta zerga-administrazioetan egiaztatzen da. Horrela, finantza-erakundeek faktura benetakoa dela egiaztatu dezakete, eta aldez aurretik beste erakunde bati laga zaion berretsi, lagapen-prozesua bizkortu eta ziurtatzeko.

Aipatzekoa da factoring eragiketa batean bezero diren enpresa bezeroek ez dutela bestelako izapiderik egin behar fakturak lagatzeko prozesuan, hau da, beren erakundearekin lehenago zuten prozesuaren izapide berdinak dira. Nahikoa da enpresa bezeroak, zerga-egoitzan, InBlock-i ahalordea ematea, InBlockek lagatako fakturak kontsultatu eta egiaztatu ditzan.

Plataforma blockchain teknologia erabiliz garatu da, aholkulari nagusietako baten eskutik (EY España), enpresa horrek finantza-sektorerako dituen erregulazio eta aholkularitza teknologikoko taldeen laguntzarekin. Izan ere, merkatuko segurtasun-estandar handienak ezarri ditu, gurutzatzen diren datuen konfidentzialtasuna eta anonimotasuna bermatzeko.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...