Berriak
2025(e)ko azaroaren 04(a) 20:42
Bizkaiko 1.345 ikasle eta irakasle bildu ditu «Nancy Grace Roman» antzezlanak, zientzia, berdintasuna eta artea uztarturik
Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren proiektuak zientzia eta berdintasuna ikasgelara dakartza antzerkiaren bidez. Ekimenak, NASAko emakume astronomo aitzindaria inspirazio hartuta, bokazio zientifikoak sustatu eta emakumezko erreferenteak ikusgai egiten ditu belaunaldi berrientzat.
Teresa Laespada antzerkiaren banaketarekin eta Nexoteatroko taldearekin.
Laespada: «Hezkuntza inklusiboa sustatu behar dugu, eta neska txiki eta gazteak inspiratzen dituzten erreferenteak erakutsi»
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak «Nancy Grace Roman» hezkuntza- eta kultura-proiektua burutuko du aste honetan. Ekimenak lurralde guztiko 1.345 ikasle eta irakasle bildu ditu. Horrez gain, Emakumeak estrategiaren barruan, herritar guztiei irekitako saio bi egin dira, zeinetara 320 lagun bertaratu diren. Hala, 1.665 parte-hartzaile izan dira guztira.
Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatuak, proiektuaren xedea azpimarratu du: «Aldaketa-eragileak izateko erantzukizuna eta aukera dugu. Hezkuntza inklusiboa sustatu behar dugu, eta erreferente inspiratzaileak erakutsi neska txiki eta gazteei, bete-betean sinets dezaten zientzian, teknologian edo ingeniaritzan aritzeko duten gaitasunean».
Ildo horretan, gaineratu du antzezlanari izena ematen dion emakume astronomoaren adibidea funtsezkoa dela inertziak desegiteko: «Nancy Grace Roman bezalako emakumeen historia ezagutzeak aukera ematen digu erreferenteak sortzeko eta estereotipoak eraisteko, zeren estereotipo horiek, ikusezinak izan arren, oraindik mugatzen baitituzte neska askoren aspirazioak».
Eta aurrerabiderako ideia nagusi bati helduta amaitu du: «Lantaldeetako dibertsitateak berrikuntza eta sormena aberasten ditu».
Bilboko Campos Elíseos antzokian egindako hamar emanaldietan, ikasleak, irakasleak eta publiko orokorra bildu dira. Bizkaiko Nexoteatro konpainiaren proposamen horretan, Sol Maguna eta Sara Padilla aritu dira antzezlari, Ricardo Padilla arduratu da zuzendari-lanez eta dramaturgiaz eta Alicia Sevillak ondu du jatorrizko musika. John Luhman izan da argiztatzailea.
Emakume aitzindari bat erreferente
Nancy Grace Roman da inspirazio-iturria, astrofisika modernoaren aitzindaria eta eragile giltzarria Hubble espazio-teleskopioa garatzeko lanetan. Hala, antzezlanak funtsezko zientzialari horren ibilbidea berreskuratzen du, urteetan ez ikusia egin baitzaio. Roman izan zen NASAn kargu exekutibo bat bete zuen lehen emakumea, eta bidea ireki zien emakumezko ikertzaile eta astronomoen belaunaldiei.
«Nancy Grace Roman» antzerki-lanak emozio eszenikoa, dibulgazioa eta genero-ikuspegia konbinatzen ditu funtsezko adinetan bokazio zientifikoak piztu eta estereotipoak hausteko. Aldundiak hezkuntza eta kulturaren bidez berdintasuna sustatzeko gauzatzen dituen ekintzen parte da ekimena, eta bereziki DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ditu arretagune, ikastetxeekin koordinatuta diharduela. Izan ere, ikastetxeek emanaldiak txertatu dituzte euren sentsibilizazio- eta orientazio-jardueretan.
Egutegia eta sarbidea
Emankizunek 60 eta 75 minutuko iraupena dute eta Campos Elíseos antzokiko kupula-aretoan egin dira, goizez, urriaren 28an, 29an, 30ean eta 31n eta aste honetan, azaroak 4, 5, 6a, 7 eta 8. Sarrera doakoa da parte hartzen duten ikastetxeentzat.
Antzezkizunak begirada kritiko eta itxaropentsua ezartzen du emakumeek zientzian duten zereginaren gainean, eta azpimarratzen du garrantzi handia duela erreferente erreal eta ikusgarriak eskaintzea belaunaldi berriei. «Aparteko zientzialari bati egindako omenaldia ez ezik, jakintzaren historia nola kontatzen dugun birpentsatzeko gonbita ere bada», dio Ricardo Padilla zuzendariak.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...