2025(e)ko urriaren 30(a) 12:15

Neguko Bidezaintza Plana aktibatuko du Aldundiak azaroaren 1ean, elurra kentzeko 90 makina eta 431 pertsona aktibatuz

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Helburua elurrak eta izotzak bide-sarean dituzten eraginak minimizatzea da, zirkulazioaren segurtasuna eta arintasuna bermatuz, bai eta eskura dauden giza baliabide eta bitarteko material guztien koordinazioa ere

Carlos Alzaga

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren larunbatean, azaroaren 1ean, jarriko du abian 2025-2026 Neguko Bidezaintza Plana, apirilaren 30era arte iraungo duena. Plan honen helburua lurraldeko errepide-sarean elurrak eta izotzak duten eragina minimizatzea da, zirkulazioaren segurtasuna eta arintasuna bermatuz eta eskura dauden giza baliabide eta bitarteko material guztiak koordinatuz.

2025-2026 Neguko Bidezaintza Planera bideratutako aurrekontua 1,8 milioi eurokoa da  eta aktibatzen diren 431 pertsonak osatutako profesional-taldea du.

Operatiboak elurra kentzeko 90 makina, 20 silo, 9 bilketa-toki eta 4 gatzun biltegi  izango ditu, baita erreserbako bi biltegi ere, Erletxetan (1.500 tona) eta Basalanek kudeatutako eremuan (900 tona).

Horrez gain, 6 estazio meteorologiko egongo dira bide-sareko puntu estrategikoetatik aurreikuspenen berri emateko: Cadaguako korridorea (Balmaseda), Erletxeta, Bilbo-Mungia errepidea (Zabalondo), Arteaga eta Autzagane eta Barazar gainak -azken horrek nibometro bat du-.

Planak lau mailatan sailkatzen ditu foru bideak, baldintza meteorologikoen arabera. Hala, berdeak zuhurtziaz zirkulatzea gomendatzen du, lehen elurteak agertu direlako eta errepideetan arazoak egon daitezkeelako. Horiak gidariei kontuz ibiltzeko gomendatzen die, 5 zentimetroko lodierako izotza eta elurra agertu direlako. Kolore gorriak gidatzeko zailtasunak daudela adierazten du; izan ere, izotza dago bideetan eta elurrak 10 eta 20 zentimetro arteko lodiera du. Azkenik, beltzak adierazten du zirkulazioa ezinezkoa dela, izotzak eta lodiera handiarekin pilatutako elurrak ibilgailuen zirkulazioa eragozten baitute.

Planak hainbat aurrerapen teknologiko ditu: elurra kentzeko makinek irudiak denbora errealean eskaintzen dituzten kamerak dituzte, eta software zentralizatu batek flota kontrol-zentroetatik kudeatzeko aukera ematen du, ibilbideak diseinatzeko eta zuzenean ibilgailuei bidaltzeko aukerarekin, gidatzea eta eraginkortasuna optimizatuz.

Kanpaina honetako berrikuntzen artean azpimarratzekoa da N-240 errepidean martxan jarri dela  instalazio fotovoltaiko bat (30 k.p. - Barazar), urgarrien estalitako biltegiratze-instalazioen energia-hornidurarako. Instalazio honek 20 eguzki-panel ditu, gehienez 10 kilowatteko potentziarekin, eta hiru bateria-modulu, bakoitza 48 voltekoa eta 3,5 kilowatt/ordukoa.

Gainera, mantentze-lanak eta konponketak egin dira urgarriak biltzeko azpiegituretan, berrikuspenak burutu dira estazio meteorologikoetan eta instalazio fotovoltaiko berri baten azterketa Erletxetako A4 bilketa-tokian.

Erakundeen arteko lankidetza

Aurreikuspena eta koordinazioa funtsezkoak dira neguko eguraldi txarrari eraginkortasunez aurre egiteko. Ildo horretatik Bizkaiko Foru Aldundia erabateko lankidetzan ari da lurraldeko udalekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, erakundeen arteko komunikazioa sendotuz eta sor daitezkeen gorabeherei aurre egiteko erantzuna landuz.

Aldundiaren trafikoa kudeatzeko zentroek -ardatz moduan Malmasingo Kontrol Zentroa (MKZ) hartuta- funtsezko zeregina betetzen dute errepideak ikuskatzeko eta ekipo operatiboak koordinatzeko; operatibo horien artean, besteak beste, Bizkaiko suhiltzaileak, Interbiak eta Aldundiko teknikariak daude.

Gainera foru erakundeak bide-sareko erabiltzaileei dei egiten die, errepideen egoeraren berri izan dezaten eta, baldintza txarretan gidatu behar izanez gero, kontu handiz ibiltzeko gomendatuz.

2024-2025 kanpainaren balantzea

Aurreko kanpainan 29 alerta aktibatu ziren elurragatik eta tenperatura minimoengatik, guztiak maila horikoak. Horietatik 21 muturreko hotzagatiko alertak izan ziren, batez ere urtarrilean eta otsailean.

Guztira, 2.997 lan-ordu egin ziren elurra kentzeko makinekin, eta 1.852 tona gatz erabili ziren, bai prebentzio-lanetan, bai izotz- eta elur-egoeretan.

Baliabideen hedapen honekin Bizkaiko Foru Aldundiak bide-segurtasunarekin eta neguko eguraldi txarraren kudeaketaren eraginkortasunarekin duen konpromisoa berresten du, lurraldeko errepideetan izotzaren eta elurraren eraginak ahalik eta txikienak izan daitezen lan eginez.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...