2025(e)ko urriaren 15(a) 10:18

Bizkaiko udalek 1.206,7 milioi euro jasoko dituzte 2026. urtean, beren burua finantzatzeko

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Finantzetako Lurralde Kontseiluak tributu itunduetatik eratorritako udal-finantzaketaren zenbatespena onetsi du 2026. urterako: 1.206,7 milioi euro izango da, hau da, aurten jasotako zenbatekoa baino 6,71 gehiago (75,9 milioi) eta 2025eko ekitaldiko likidazio-aurreikuspenak baino % 4,23 gehiago. Nahiz eta 2025eko ekitaldiaren itxiera zein izango den otsailean jakingo den, aurreikusten da ezen likidazioa udalentzat positiboa izango dela, 26,9 milioi euro, hau da, egindako konturako ekarpenekiko % 2,38.

Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseilua

Gaur goizean egindako bileran, Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluak 2026. urtean zehar lurraldeko udalerriei emango zaizkien funtsen zenbatespena onartu du: 1.206.756.554 milioi euro guztira: 1.195.498.361 milioi euro UDALKUTXAtik eta 11.258.193 milioi Gizarte Zerbitzuen Funtsaren bitartez.

Bi funts horiek % 6,71 gehitu egin dira (75,9 milioi euro), 2025eko ekitaldiko aurrekontuan jasotako zenbatekoen aldean eta % 4,23, 2025eko likidazioaren aurreikuspenaren aldean (2025eko likidazioaren berri datorren urteko otsailean edukiko dugu).

Bileran, funts horietarako (UDALKUTXA eta Gizarte Zerbitzuen Funtsa) 2025eko likidazio-aurreikuspenak ere aztertu dira. Behin betiko datuen berri, Finantzetako Lurralde Kontseiluaren otsaileko bileran izango dugu; hala ere, zenbatetsi da likidazioa positiboa izango dela (26,9 milioi euro) Bizkaiko udalentzat (% 2,38).

Foru Aldundiko eta Bizkaiko udalerrietako ordezkariek adierazi dute, foro honetan, ezen zuhurtzia eta erantzukizuna eskatu behar direla beti aurrekontu-kudeaketan, eta udal-erakundeen finantza-iraunkortasuna bermatzen jarraitu behar dela.

Udalkutxa - Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren zenbatekoa erabakigarria da udalek hurrengo ekitaldiko aurrekontuak egin ahal izateko. Udalerrien arteko banaketa, besteak beste, irizpide hauen arabera egiten da: biztanleria, langabezia-tasa, ahalegin fiskala, ikastetxe publikoetako ikasgela-kopurua edo biztanleriaren sakabanaketa.

Finantzetako Lurralde Kontseilua

Finantzetako Lurralde Kontseilua Bizkaiko udalen eta Foru Aldundiaren arteko partaidetza- eta koordinazio-organoa da, udal finantzaketaren banaketaz arduratzen dena; horrez gainera, Bizkaiko Lurralde Historikoko sektore publikoaren ekonomia-finantza eta aurrekontu arloetako jarduera koordinatzen du. Hamar kidek osatzen dute: bost Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariak dira eta beste bostek EUDEL - Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkari dihardute, eta Bilboko, Amorebieta-Etxanoko, Isparterreko, Abadiñoko eta Trapagarango udalak dira.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...