Berriak
2025(e)ko urriaren 13(a) 11:42
Enpleguaren eta kontsumoaren bilakaera onak Bizkaiko zerga-bilketaren gorakada eragin du
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Egin diren aurreikuspenen arabera, aurtengo ekitaldian aurrekoan baino % 10,1 bilduko da eta 2025eko aurrekontuan ezarritako bilketa % 5,1 handiagoa izango da. Diputatu Nagusi Elixabete Etxanobek esan du zifra horiek oso positiboak direla, adierazten dutelako geroz eta gehiago biltzen dela enpleguaren eta kontsumoaren bilakaera onaren eraginez.
Finantzen Euskal Kontseilua
Bizkaiko Foru Aldundiak 2025eko ekitaldirako egindako aurreikuspena eguneratu du eta 2026an bilduko denaren aurrekontua egin du. Aurtengo hazkundeari esker aurreko ekitaldian baino % 10,1 gehiago bilduko da. Beste alde batetik, uste da 2026an 2025ean baino % 5,1 gehiago bilduko dela eta ekitaldi horretako aurrekontuan ezarritakoa baino % 7,0 gehiago.
Elixabete Etxanoberen iritziz, zifra horiek adierazten dute Bizkaiko zerga-bilketaren bilakaera oso ona dela, islatzen baitute "gure zerga-sistemak gaitasun handia daukala eta Bizkaian enplegua eta ehun ekonomikoa sendo daudela, kontuan edukita ñabardurak egin behar direla eta nazioarteko egoerarekin arretaz ibili behar dela".
Diputatu Nagusiak nabarmendu du bilketaren hazkundea bi digitukoa izan dela, eta gaineratu du: "kontuan hartu behar da iaz gutxiago bildu zela mutualistei egindako itzulketen eta hidrokarburoen sektoreko BEZaren iruzurraren ondorioz eta aurten ez dela halakorik gertatu; horrek eragin du hein handi batean hazkundea".
2026rako aurreikuspenetan Eusko Jaurlaritzak prestatutako taula makroekonomiko berria hartu da kontuan, eta horren arabera 2026an BPG izendatua % 4koa izango da.
2025ean bilduko denaren aurreikuspena
2025eko ekitaldiaren amaierarako Bizkaian zerga itunduen bidez 10.357,7 milioi euro biltzea aurreikusten da. 2024ko ekitaldian 9.409,0 milioi euro bildu ziren; beraz, % 10,1eko hazkundea egongo da.
2025eko ekitaldirako egindako bilketa-aurrekontuarekin alderatuta (10.182,3 milioi), igoera horren % 1,7ra iritsiko da..
2025ean hiru foru aldundiek batera biltzeko aurreikuspena 20.092,7 milioi eurokoa izango da, hau da, 2024an lortutakoa baino % 9,7 gehiago eta 2025eko ekitaldiko bilketa-aurrekontua baino % 1,9 handiagoa.
2026an bilduko denaren aurreikuspena
2026ko ekitaldian Bizkaian zerga itunduen bidez 10.891,0 milioi euro biltzea aurreikusten da. 2025erako egindako aurrekontuarekin alderatuta (10.182,3 milioi €), % 7,0ko hazkundea egongo da. 2025erako egindako aurreikuspenarekin alderatuz gero (10.357,7 milioi €), % 5,1eko hazkundea egongo da.
Hiru foru aldundiek zerga itunduen bidez bilduko dutenaren aurrekontua 21.130,5 milioi eurokoa da, hau da, 2025eko aurrekontua baino % 7,2 gehiago eta 2025eko ekitaldiaren amaierako aurreikuspena baino % 5,2 gehiago.
Kopuru horietan kontuan eduki dira duela hilabete batzuk onetsitako zerga-berrikuspenak 2026ko bilketan edukiko dituen ondorioak, bai lanaren etekinen gaineko atxikipenen taula eguneratzearen ondoriozkoak, bai datorren urteko kanpainan PFEZaren eta sozietateen gaineko zergaren kuota diferentzialetan sortuko diren ondorioak. Halaber, PFEZaren kuotan eta elementu pertsonaletan aplikatuko den % 2ko deflazioak izango dituen ondorioak ere kontuan hartu dira.
Eusko Jaurlaritzari egingo zaizkion ekarpenak eta koefiziente horizontalak
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak eguneratu egin ditu 2026o ekitaldian foru aldundiek Eusko Jaurlaritzari egin beharko dizkioten ekarpenen koefiziente horizontalak, eta Bizkaiari % 50,36ko koefizientea esleitu dio, hau da, 2025ekoa baino ehunen bat gutxiago (% 50,37).
Koefiziente hori bi faktoreren araberakoa da: barne-produktu gordinaren bilakaera (3 ehunen igo da, Bizkaiko BPG gainerako lurraldeetakoa baino gehiago hazi baita kopuru erlatiboan) eta ahalegin fiskala zergak biltzeko gaitasunarekin haztatuta (9 ehunen gutxiago). Aurrekoaren emaitza ehunen bateko beherakada, zeren eta ereduak saritu egiten baititu ahalegin handiena egiten duten lurraldeak (Bizkaia).
Hiru foru aldundiek erakunde erkideei 2026an egingo dizkieten ekarpenen guztirako zenbatekoa 14.143,4 milioi euro izango denez, Bizkaiaren ekarpena 7.122,6 milioi eurokoa izango da.
Arabaren 2025eko koefiziente horizontala % 16,12 da eta Gipuzkoarena % 33,52. Arabako Foru Aldundiak 2.279,9 milioiko ekarpena egingo du eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 4.740,9 milioikoa.
Doikuntzarako Funts Orokorra
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak 169,3 milioi euroko Doikuntzarako Funts Orokorraren aurreikuspena onetsi du 2026rako. Kopuru hori honela banatuko da: Arabako Foru Aldundiak 127,5 milioi jasoko ditu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 41,8 milioi. Bizkaiak 24,9 milioi euro sartuko ditu Doikuntzarako Funts Orokorrean.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...