2025(e)ko urriaren 09(a) 12:20

Bizkaiak hondartza-denboraldirik onenetako bat itxi du: eguzki-egun gehiago, jende gehiago eta 8,45eko nota

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Egun eguzkitsu gehiago izan direnez (47 eguzki-egun, hau da, 2024an baino 15 gehiago), nabarmen igo da hondartzetara joan direnen kopurua; guztira, 2,6 milioi bisitari bertaratu dira. Segurtasuna da, berriro ere, erabiltzaileek ondoen baloratzen duten alderdia, 9,25eko puntuazioarekin; garraiobide jasangarrien erabilerak ere gora egin du, batez ere bizikletaren erabilerak; izan ere, bikoiztu egin da aurreko udaren aldean. Gainera, lagundutako bainuaren zerbitzuak parte-hartzaileen kopuruaren errekorra izan du, % 23ko igoera izan baitu 2024arekin alderatuta.

Arantza Atutxa

Bizkaiko hondartzen denboraldia datu onekin itxi da, Foru Aldundiaren urteko inkestaren arabera. Inkesta horrek 10en gaineko 8,45eko batez besteko balorazioa ematen die hareatzei. Nota horrek zertxobait gainditzen du aurreko urtekoa (8,36), eta goranzko joera erakusten du zerbitzuaren kalitatearen nahiz erabiltzaileen esperientziaren pertzepzioari dagokionez.

Eguzki-egun gehiago eta bisitari gehiago

Aurtengo udan, Bizkaian 47 egun eguzkitsu izan dira, hau da, 2024an baino 15 egun gehiago (32 egun eguzkitsu).

Klima hobeak lurraldeko hondartzetara jende gehiago hurbiltzea eragin du, zehazki, 2.598.016 pertsonak bisitatu dituzte hondartzak; beraz, % 41eko igoera izan da, 2024an, berriz, 1.839.101 izan ziren (urte horretan % 2,83ko jaitsiera txiki bat izan zen). Bestalde, denboraldi honetan jende gehien erakarri duten hareatzak Arriatera-Atxabiribil eta Ereaga izan dira, 2024an ere erregistratutako joerari jarraikiz.

Uraren baldintzak eta banderen erabilera

Uraren batez besteko tenperatura 21,46 ° C izan da, hau da, 0,8 gradu igo da iazko batez bestekoarekin alderatuta (20,6 ° C). Banderen kudeaketari dagokionez, Arriatera-Atxabiribil hondartza izan da bandera gorri gehien erakutsi dituena (84 egunetan); Areetako hondartza, berriz, segurtasunagatik nabarmendu da, bandera berde gehien izan baititu denboraldiko 122 egunetan.

Ondoen baloratutako hondartzak eta zerbitzuak

Erabiltzaileek ondoen baloratutako hondartza Karraspio izan da (9,86ko nota bikaina), ondoren Arrigorri (9,78) eta Isuntza (9,51). Erabiltzaileek, orobat, puntuazio altua eman diote hareatzen garbiketa- eta ingurumen-kontserbazioko zerbitzuari, 8,82 punturekin, azken 5 urteetako nota onena. Zerbitzu hori gehien baloratu den hondartzak Karraspio eta Areeta (9,78), Arrigorri (9,53) eta Isuntza (9,49) dira.

Azkenik, Bizkaiko hondartzetako zerbitzu eta ekipamenduek azken urteetako baloraziorik onena lortu dute, 8,54ko notarekin. Zifra horrek 2023ko (8,09) eta 2024ko (8,53) emaitzak hobetzen ditu, eta bereziki nabarmentzen da dutxa-zerbitzua, erabiltzaileek ondoen baloratu dutena baita.

Segurtasuna: ondoen baloratutako alderdia

Segurtasuna da, oraindik ere, erabiltzaileek gehien azpimarratzen duten alderdietako bat. 2025ean, puntuazioa 9,25 izan da, eta hala berretsi da Bizkaiko hareatzak espazio segurutzat hartzen direla. Aurten ere, Istripuen Prebentzio, Sorospen eta Laguntzarako Zerbitzuak jaso du nota altuena: 9,94.

Garraio-azturen aldaketa

Hondartzetara joateko garraiobide gisa autoa gero eta gutxiago erabiltzen dela da azterlanetik ondorioztatzen den beste datu garrantzitsu bat. 2025ean, inkesta egin zaien pertsonen % 44,9k aukeratu dute bitarteko hori; 2024an eta 2023an, berriz,, % 45,4k, eta, % 48,4k, hurrenez hurren. Joera horrekin batera, garraiobide jasangarriagoen erabilerak gora egin du. Pertsonen % 13,9 oinez joaten izan da, baina deigarria da bizikletaz joaten izan diren pertsonen kopuruaren gorakada handia, 2024an bizikleta erabili dutenak % 5 izan dira; aurtengoak, berriz, % 10,1.

Bestalde, Bizkaiko hondartzak aukeratzeko arrazoi nagusien artean, hurbiltasuna (% 34,4) eta lagunen eta/edo senideen presentzia nabarmendu behar dira hareatzetara joateko pizgarri gisa.

Hondakinen bilketa

Denboraldi honetako lau hilabeteetan, hondartzak garbitzeko zerbitzuak 665.780 kilo hondakin bildu ditu, eta haietatik gehienak (495.360 kilo) itsasaldiek itsasertzean utzitako hondakinak izan dira. Beste 118.560 kilo, berriz, erabiltzaileek paperontzi berdeetan utzi dituzten hondakinak izan dira, eta, azkenik  51.860 kilo, hareatzetako sarreretan jarritako paperontzi horietan jaso direnak.

Aurten nabarmendu behar da aurreko urtearekin alderatuta % 10 igo dela bildutako ontzien kopurua; aitzitik, paperontzi berdeetan bildutakoak behera egin du, eta horrek agerian uzten du erabiltzaileek kontzientziazio handiagoa dutela jatorrian bereizteko/sailkatzeko orduan (Horia da/Ez da horia kanpaina). Iazko denboraldiarekin alderatuta, ibaiertzetik eratorritako hondakinen gorakada irailean izandako marea bizien ondorioz gertatu da.

Jostailuak biltzeko proba pilotuaren emaitzak

Denboraldi honetan, Foru Erakundeak jarraipena eman dio Plentzia, Gorliz eta Arriatera-Atxabiribil hondartzetan jostailuak biltzeko 2024an abiarazitako kanpainari; Areeta eta Isuntza hondartzetan, berriz, aurten jarri da martxan kanpaina hori. Erabiltzaileek hondartzan ahaztuta utzitako edo hondarrean galdutako jostailuak jaso dira, bai eta jostailuen hondakinak ere, bahetzeko makinek bilduak. Ondorioz, plastikozko 41,5 kilo jostailu biltegiratu dira; haietatik 35,5 kilo Kooperari eman zaizkio, berrerabil daitezen.

Sorospen-zerbitzuaren laguntza

Denboraldi honetan, Istripuen Prebentzio, Sorospen eta Laguntzarako Zerbitzua eman duen lantaldea 154 ur-soroslek osatu dute, bai eta koordinazio-lanak egin dituzten beste 15 pertsonak ere.

Ohi bezala, Istripuen Prebentzio, Sorospen eta Laguntzarako Zerbitzuko taldeak artatutako kasu gehienak zauriekin lotuta egon dira (1.206), eta, ondoren, erorikoekin (464) eta sabiroi-ziztadekin (225). 2023az geroztik, medusaren ziztaden kopuruak behera egin du, 85etik 36ra. Baina karabela portugesaren ziztadekin lotutako asistentzien kopuruak gora egin du: iaz, 29, aurten, 92.

Gainera, 2024arekin alderatuta, areagotu egin dira sorospeneko langileek itsasoan egindako erreskateak: 172 erreskate egin ziren 2024an, eta 256, berriz, denboraldi honetan. Haietatik, 50 nekeagatik izan dira, 198 ur-korronteengatik eta 8 beste arrazoi batzuengatik.

Aurreko denboraldietako joerari jarraituz, sorospen-postuan artatu dituzten pertsonen proportzioa askoz ere handiagoa da osasun-zentro batera eraman behar izan dituztenena baino (122 kasutan baino ez da egin behar izan; 2024an, berriz, 111 kasutan).

Errekorra lagundutako bainu-zerbitzuaren erabileran

Lagundutako bainu-zerbitzuari dagokionez, denboraldi honetan berriro gainditu da iazko errekorra: 4.436 pertsonak erabili dute; 2024an baino % 23 gehiago. Igoera hori, batez ere, pertsona gehiago modu partikularrean hondartzetara joan direlako gertatu da, iazko denboraldian 1.608 izan ziren eta aurtengo denboraldian 2.363. Are gehiago, egoitzetatik eta elkarteetatik etorritako 2.073 pertsonak baino gehiago dira.

Azken urteetan gertatu den bezala, zerbitzu hori gehien erabili duten hondartzak Areeta (1.143 erabiltzaile), Ereaga (1.075 erabiltzaile) eta Gorliz (879) izan dira.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...