Berriak
2025(e)ko urriaren 09(a) 12:10
Bizkaiak suhiltzaile-zerbitzuaren tasak eguneratu ditu, haren erregulazioa egungo errealitate operatibo eta sozialera egokitzeko
Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila
Bizkaiko Foru Aldundiak Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuaren (PSSZ) tasei buruzko foru-arau berri bat sustatu du; haren bidez, salbuespena bermatuko da bizi-arrisku larria edo sentsibilitate sozial bereziko kasuak gertatzen direnean, hala nola pertsonen edo animalien erreskateak, etxebizitzetako suteak, jokabide autolitikoak, hildakoak dauden esku-hartzeak edo biktimak dauden larrialdi kolektiboak.
Leixuri Arrizabalaga
Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak, ostegun honetan, foru-arau berri baterako proposamena onetsi du, Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuak (PSSZ) egiten dituen zerbitzuei aplikatu beharreko tasak arautzeko, arau-esparrua egungo beharrizan operatibo, ekonomiko eta sozialetara egokitzeari begira. Gaur arte indarrean zegoen araudia 1990ekoa da, eta azken berrikuspena 2013an egin zen; beraz, ez zegoen inondik inora eguneratuta orain egiten diren esku-hartzeen testuinguruari eta tipologiari dagokienez. Harrezkero, bilakaera nabarmena izan da, bai esku-hartze motei (neurri txikiagoan), bai erabilitako teknologiei eta eragindako kostuei dagokienez. Gaur egun jarduketa gehiago egiten dira, gertaleku desberdinagoetan eta baliabide sofistikatuagoak erabilita.
Testu berriak irizpide tekniko homogeneoetan oinarritutako tarifa-esparru bat ezartzen du, kontuan hartzen ditu mobilizatutako baliabide humano eta materialen benetako kostuak eta erantzun argia eta proportzionatua ematen dio esku-hartze mota bakoitzari. Arauak zehatz-mehatz mugatzen du zein jarduerak sor dezaketen tasa, nork hartu behar duen tasa hori bere gain eta zer kasutan ezartzen diren salbuespenak.
Araudi berri horrek zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzen du eta egungo testuingurura egokitzen, inor ez dadin egoera kritiko batean arretarik gabe geratu.
Bizitza eta interes publikoa babesteko salbuespenak
Araudi berriaren funtsezko elementuetako bat da tasa ordaintzeko salbuespena egingo dela bizi-arrisku larriko edo sentsibilitate sozial bereziko kasuetan. Ez da inolako kobrurik aplikatuko kasu hauetan: pertsonak edo animaliak erreskatatzea, bizitegi-etxebizitzetan suteak itzaltzea, saiakera autolitikoen aurrean jardutea, animaliak urgentziaz kentzea eta hildakoak dauden intzidenteetan esku hartzea. Ezta biktimak dauden larrialdi kolektiboen kasuan ere.
PSSZk urtero egiten dituen 7.000 irtenaldien parte handi bat dira jarduketa horiek, eta ez dute tasarik izango, salbu eta zabarkeria larria edo dolo frogatua egon bada. Egoera kritikoen aurrean lehentasunezko arreta publikoa ematearen printzipioa islatzen du doakotasunak. Helburua da herritarrentzat berez traumatikoak diren egoerei karga ekonomikorik ez gehitzea.
Premiazkoak ez diren edo onura ekonomikoa dakarten esku-hartzeetako tasak
Tasen aplikazioa esku-hartze hauei eragingo die nagusiki: bizi-arriskurik ez dakartenak eta beren izaeragatik onuragarri zaizkienak arriskuok estalita eduki behar dituzten enpresei eta aseguru-etxeei. Hauek sartzen dira kasu horien artean: industria-instalazioetako suteak, trafiko-istripuak, nahierako zerbitzu teknikoak, mota guztietako instalazioetako ihesak, substantzia arriskutsuen isurketak eta enpresek antolatutako segurtasun-simulakroak.
Ikuspegi horrek aukera ematen du sistemaren jasangarritasuna indartzeko, herritarrak zigortu gabe, prebentzioa sustatzeko eta larrialdi-zerbitzu publikoaren bidegabeko erabilerak saihesteko. Erantzukidetasun handiagoa sustatzen du, halaber, esku-hartze jakin batzuk eragiten dituztenen edo inplikatutako ondasunekin edo jarduerekin lotutako aseguru-estaldurak dituztenen artean.
Kalkulu-sistema argi eta homogeneoa
Arau berriak kalkulu-metodo sinplifikatu eta objektibo bat ezartzen du, benetako interbentzio-denborak eta erabilitako baliabide motak oinarri hartzen dituena, intzidentea gertatzen den lekua edozein dela ere. Horrek landa-eremuen eta hiri-eremuen arteko bereizkeria posibleak ezabatzen ditu, eta gardenago eta aurreikusgarriago egiten du sistema.
Zenbatekoak zehazteko, formula tekniko bat aplikatuko da zeinaren koefizienteek objektiboki islatuko baitituzte emandako zerbitzuaren iraupena eta mota. Gainera, ordu-tarteak eta erreferentzia-balioak zehaztu dira esku-hartze mota bakoitzeko, sistemari gardentasuna eta aurreikusgarritasuna emateko.
Efizientzia eta jasangarritasuna helburu dituen neurria
Tasa horien bidez biltzen den dirua PSSZren kostu osoaren oso ehuneko txikia da. 2024an, ez zen izan PSSZren 37,6 milioi euroko aurrekontuaren % 0,5 baino. Araudi berri horrekin, ez da espero diru-sarrerak nabarmen handitzea, baizik eta baliabide publikoen erabilera hobeto arrazionalizatzea eta egungo errealitate ekonomikora egokitzea, arrisku horiek estalita eduki behar dituenak zerbitzua erabiltzen duenetan.
Larrialdi-plan foral edo autonomikoak aktibatzearekin lotutako salbuespen espezifikoak ere jasotzen ditu arauak, hala nola uholdeak, baso-suteak edo denboraleak, zeinak, hondamenezkoak eta biztanleengan inpaktua dutenak direnez, tasaren kobrutik salbuetsita geratzen baitira.
Azken batean, proposamenak ez ditu zigortzen ez herritarrak, ez larrialdiren bat jasaten dutenak. Aitzitik: babesten, laguntzen eta sentsibilitatez jarduten du. Zerbitzuaren kalitatea indartzen du, baita enpatia ere, dagoeneko dramatikoak diren egoeren aurrean.
Zerbitzu publiko egokituago, bidezkoago eta eraginkorragoa
Foru-arau berri hori indarrean jartzearekin, Bizkaiko Foru Aldundiak PSSZren esparru arautzailea indartuko du, eta suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuei buruzko 12/2023 Legearekin lerrokatuko du. Araudi berriak aukera ematen du larrialdi-sistemaren baliabideak optimizatzeko, presazkoak ez diren zerbitzuak ordaintzeko erantzukizuna nork duen argitzeko eta bizi-arrisku larrian dauden pertsona eta animalientzako arreta lehentasun publiko gisa inolako kosturik gabe mantentzen dela bermatzeko.
Proposamena aurrerapausoa da zerbitzu efizienteago, ekitatiboago eta egungo erronketara egokituago bat lortzeko, herritarren babesaren printzipioa betiere zaintzen dela esku-hartze publikoaren ardatz gisa.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...