2025(e)ko uztailaren 16(a) 13:00

Guggenheim Bilbao Museoak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Olafur Eliasson artistak Garapenerako Lankidetza proiektua jarri dute abian

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Urruneko eremuetan eguzki-energiaz elikatutako azpiegitura berritzaile bat erabili ahal izango dute abeltzainek urtean 90.000 litro esne kontserbatu eta merkaturatzeko. Ekimena ‘Bizkaia Koopera’ estrategiaren barruan sartzen da eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Guggenheim Bilbao Museoak eta Olafur Eliasson artista daniar-islandiarrak sortutako Little Sun irabazi-asmorik gabeko erakundeak elkarrekin sustatuko lankidetzaren parte bat da.

Miren Arzalluz y Teresa Laespada.

Laespada: “Gure lankidetza berritu izanak erakusten du proiektuek funtzionatzen dutela. Eragile berriak gehitu nahi ditugu"

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatu Teresa Laespadak eta Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusi Miren Arzalluzek Garapenerako Lankidetza-proiektu berria aurkeztu dute gaur Museoan: "Esnea hozteko estazio satelitea Zambian". Ekimen hau ‘Bizkaia Koopera’ foru-estrategiaren barruan gauzatzen diren ekintzetan sartzen da, aldi berean NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Estrategiaren baitan ezartzen direnak.

Proiektu berriak Museoaren, Aldundiaren eta Olafur Eliasson artistaren ahaleginak batzen ditu, azken honek abian jarritako Little Sun fundazioaren bidez Zambiako Makoke eskualde urruneko 38 abeltzainen bizitza hobetzeko, ez baitute sarbiderik esne-bilketako merkatu ofizialetara.

Little Sun fundazioak "Energia Komunitarioko Zentroak" izenekoak ezarri ditu Zambiako hainbat eremutan, esnea hozteko eguzki-energiaz elikatutako teknologia berritzailea abeltzainei eskaintzeko. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren babesarekin azpiegitura horien irismena handitu ahal izan da, Makoke eskualdean esnea biltzeko estazio satelite bat inauguratuta, urruneko eremuetan bizi direnek esnekiak merkaturatzeko aukera izan dezaten.

Aldi berean, Aldundiaren eta Museoaren lankidetzarekin, Little Sunek abeltzainentzako trebakuntza-tailerrak antolatu ditu, animalien osasunari, haien gaixotasunen prebentzioari, sasoi lehorreko elikadura-estrategiei eta uraren kudeaketa eraginkorrari buruzko ezagutzak sendotu ditzaten, kontuan hartuta horrek produktibitatea hobetzeko eta komunitatearentzat diru-sarrerak sortzeko aukera emango diela. Tailer horiek esnea hozteko estazio satelite berrian eta Little Sunen energia komunitarioko hiru zentrotan emango dira, eta urruneko landa-eremuetako 300 baserritar ingururi zuzenduko zaizkie.

Aurreko proiektuak

Hauxe da Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta Guggenheim Bilbao Museoak elkarrekin sustatu duten ekimen berria, Olafur Eliasson artista daniar-islandiarrak sortutako Little Sun irabazi-asmorik gabeko erakundeari laguntzeko.

2020az geroztik, beti ere lehen aipatutako ‘Bizkaia Koopera’ estrategia horren barruan, hainbat proiektu jarri dira abian Senegalgo eta Zambiako landa-eremuetan, tartean hauek: etxeko eguzki-lanpara eramangarrien banaketa, Olafur Eliassonek batez ere osasun-arlorako diseinatuak; nekazaritzako produktuak kontserbatzeko lehorgailuen instalazioa; eguzki-panelen eta osasun-makineriaren instalazioa, eta osasun-zentroetako instalazioen modernizazioa.

Olafur Eliasson artista daniar-islandiarrak (1967an jaioa) erakusketa handi bat izan zuen Guggenheim Bilbao Museoan duela bost urte. Ikuslea bere artearen erdigunean jarri eta gori-gori dauden gaiez —ingurumen-jasangarritasunaz, besteak beste— ohartarazten zuen erakusketak.

Aurkezpenean, Laespada Foru Diputatuak Garapenerako Lankidetzaren eremuan erakundeen arteko lankidetzak duen garrantzia azpimarratu du, bereziki Guggenheim Bilbao Museoaren eta Olafur Eliasson artistaren kasuan. Gure lankidetza berritu izanak erakusten du proiektuek funtzionatzen dutela. Garapenerako Lankidetzarako eragile berriak gehitu nahi ditugu, gaineratu du.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...