2025(e)ko uztailaren 16(a) 13:10

Bizkaia hondakinen gaikako bilketan hazi da 2024an, eta Europako birziklapen-helburuak lortzeko aurrerapausoak sendotzen ari da

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Hiri-hondakinen gaikako bilketak gora egin du edukiontzietan bildutako frakzio gehienetan: papera eta kartoia, biohondakinak, ontziak eta berrerabilgarriak. Errefusaren zatiak handiena izaten jarraitzen du, baina gaikako bilketa etengabe handitzen da. Lurraldeak aurrerapauso sendoak ematen ditu, hondakinen berrerabilpen eta birizklapenerako Europak ezarritako helburuak lortzeko.

Bizkaian hondakinen bilketak apur bat aurrera egin du edukiontzietako hondakinen gaikako bilketan, Hiri Hondakinen Behatokiaren datuen arabera. Masa-bilketaren sistema erabiliena izan arren, gaikako bilketa gero eta gehiago hedatzen ari da. Horrek erakusten du herritarren ohiturak etengabe aldatzen ari direla.

Bildutako kopuru osotik, 305.147 tona gaikako bilketakoak dira; 2023an, berriz, 292.476 tona bildu ziren, eta horrek esan nahi du bilketa ia % 5 igo dela. Aurrerapen horri esker, masa-bilketaren kopuruarekin (329.976 tona; % 51,95) berdintzen ari da.

Frakzio organikoak goranzko joerari eusten dio

Txostenaren datu adierazgarrienetako bat da frakzio organikoaren bilketak etengabe gora egin duela; izan ere, 2024an 11.354 tona bildu ziren, hau da, aurreko ekitaldian baino % 5 gehiago. Igoera horren arrazoiak hauek dira: batetik, edukiontzi marroiaren erabileraren hedapena, eta bestetik, hondakinak bereizteko ohitura sendotzea herritarren artean.

Beste frakzio batzuetan ere joera positiboari eutsi zaio:

  • Ontzi arinak: lehenengo aldiz, 22.000 tonatik gora; guztira, 22.057 tona bildu dira.
  • Papera-kartoia: % 5 igo da aurreko urtearekin alderatuta; bi urtez geldirik egon ondoren, 33.284 tona bildu dira.
  • Beira: apur bat igo da 28.736 tonara iritsi arte, eta hamar urtez izandako gorakada jarraitua finkatzen da.
  • Berrerabilgarrien frakzioa (ehungintza, jostailuak, oinetakoak...): hiru urtez jarraian gora egin ondoren, 4.724 tonara iritsi da.
  • Hondakin handiak: 10.651 tona bildu dira, eta pandemiaren ondoriozko gorakada izan ondoren, 2022an hasitako egonkortze-mailak mantendu dira.

Hondakinen tratamenduari dagokionez, konpostajeak gora egin du, eta inoizko mailarik altuenera iritsi da: 19.710 tona, hau da, guztizkoaren % 3,29. Berrerabiltzeko eta birziklatzeko beste gaikako bilketek ere gora egin dute, zehazki, 11.004 tona bildu dira (gutizkoaren % 48,63). Balorizazio energetikoari dagokionez, 197.218 tona tratatu dira ( % 32,92), eta beraz, egonkor mantendu da.

Balorizatu barik hondakindegira eraman diren hondakinen kopurua (90.000 tona) ez da aldatu aurreko urtearekin alderatuta. Bereziki nabarmentzekoa da hondakin gordinaren murrizketa; izan ere, 9.514 tonara jaitsi da, kudeatutako guztizkoaren % 1,59.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...