Berriak
2025(e)ko uztailaren 02(a) 14:09
Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak koordinazio ona erakutsi dute Bizkaiko hondartzetako urteko larrialdi-simulakroan
Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila
Hondartzetako larrialdi edo gertakarietan (itsas erreskateak, isurketa kutsagarriak...) jarduteko protokoloak Karraspio hondartzan (Mendexa) probatu dira, Bizkaiko hareatzen etengabeko hobekuntza sustatzen duen hondartzak kudeatzeko sistema integratuaren esparruan.
Arantza Atutxa gaurko simulakroan.
Aurten, berriro ere, Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arteko lankidetza probatu da larrialdi-simulakroa. Aurten Mendexako Karraspio hondartzan egin da eta emaitza oso ona izan da.
Simulakro horretan, kostaldeko larrialdiei aurre egiteko zerbitzuen arteko koordinazio-mekanismoak eraginkorrak direla erakutsi da, Foru Aldundiak Bizkaiko hondartzetarako daukan kudeaketa-sistema integratuaren bitartez. Oraingo honetan, simulakroan bi jarduketa egin dira: bi pertsonaren itsas erreskatea eta isurketa kutsagarri bat.
Larrialdi bikoitzeko simulakroa
Jarduketa 11:00etan hasi da, hondartzako sorosle-zerbitzuak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari (SOS Deiak) jakinarazi dionean itsasontzi txiki bat hondoratzen ari zela, bertan gutxienez bi pertsona zeudela. Kostalde-salbamenduko protokoloa aktibatu eta Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren baliabideak berehala heldu dira inguru horretara.
Minutu batzuk geroago, Ertzaintzak eta sorosleek jakinarazi dute orban kutsatzaileak agertu direla hondartzan, eta, horregatik, Foru Aldundiko hondartzetako garbiketa-zerbitzuek, Istripuen Prebentzio, Sorospen eta Laguntzarako Zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zerbitzuak koordinatuta esku hartu behar izan dute.
Aginte-postu aurreratua udako sorospen-postuaren ondoan jarri da, eta mobilizatutako zerbitzu guztietako arduradunek parte hartu dute. Ertzaintzaren helikopteroak, zaintza-itsasontziaren eta azterketa-drone baten laguntzarekin, tripulatzaileetako bat erreskatatu eta Lekeitioko portuko heliportura eraman dute, arreta medikoa jasotzeko. Beste pertsona Gurutze Gorriko langileek erreskatatu eta itsasertzera eraman dute, bertan bizkortze-maniobrak egiteko. Izan ere, Gurutze Gorria Aldundiaren sorospen-zerbitzuaz arduratzen da.
Aldi berean, sorosleek eta hondartzainek isurketaren eraginpeko eremua mugatu, SOS Deiaki informazioa eman eta lekua kontrolatu eta garbitzeko prozedura aktibatu dute. Bestalde, Osasun Publikoko Zerbitzuko teknikariek bainuan eta hondartzako jolas-erabileretan izan dezakeen eragina baloratu dute. Bestalde, Aldundiko garbiketa-taldeek kutsadura-gunea kontrolpean eduki eta desagerrarazteko jardun dute.
Inguruko segurtasun- eta normaltasun-egoera berrezarri ondoren, Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak amaitutzat eman du simulakroa.
Horrelako jarduketek benetako larrialdien aurrean prestatzeko eta erantzuteko gaitasuna indartzen dute, eta azkar, koordinatuta eta eraginkortasunez jarduten dela bermatzen dute. Bizkaiko Foru Aldundiak, hondartzak kudeatzeko sistema integratuaren bidez, bere konpromisoa mantentzen du hondartzen kalitatearekin, segurtasunarekin eta ingurumen-jasangarritasunarekin.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...