Berriak
2025(e)ko ekainaren 26(a) 12:30
Uztailaren 1ean, asteartea, Batuzekin bat egingo dute Bizkaiko merkataritza eta ostalaritza sektoreko 10.800 pertsona fisikok
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Kolektibo horrek bat egiten du jarduera nagusia txikizkako merkataritza edo ostalaritza duten eta mikroenpresatzat eta enpresa txiki eta ertaintzat hartzen diren 6.800 pertsona juridiko eta entitatek eratzen duten taldearekin; horiek joan den urtarrilaren 1ean sartu ziren Batuz sisteman. 2024ko urtarrilean abian pixkanaka ezarri zenetik gaur egun dagoeneko 59.000 zergadun (pertsona fisikoak, juridikoak eta erakundeak) sartu dira Batuzen.
Itxaso Berrojalbiz
Datorren asteartetik aurrera Batuzek, jarduera ekonomikoen kontrol integralerako sistemak, laugarren leihoari ekiten dio, kasu honetan 10.800 zergadun integratuz, zehatzago esanda merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu pertsonaletan, zerbitzu horiek autonomoek egiten dituztenean, aritzen direnak. Horrela mikroenpresa, enpresa txiki eta ertain gisa hartzen ziren pertsona juridikoak biltzen zituzten eta joan den urtarrilaren 1ean behin betiko integratutako 6.800ei gehitzen zaizkie; urte hasiera horretan integratu zirenen jarduera nagusia handizkako eta txikizkako merkataritza, ostalaritza, altzarien konponketa edo ile-apaindegiak izan ziren.
Horrela, Foru Ogasunak garatutako sistemak, iruzur fiskalaren aurkako borroka eta zergadunen laguntza indartzeko jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak borondatez lanean hastearekin batera 2022an hasi zenak, bere mugarririk nabarmenena lortzen du herritarrekin harreman zuzenena duten sektore ekonomikoak gehitzean.
Gogoratu behar dugu Batuz sistema berritzailea dela, langile autonomoen eta enpresen negozioen kudeaketan bi elementu sartzen dituena. Alde batetik, eragiketa ekonomiko guztiak Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren erregistro-liburuan jasotzea eta, bestetik, fakturak "TicketBai" softwarearekin jaulkitzea, salmentak B kutxa baten bidez ezkutatzea eragozten duena. Software honek QR kode bat inprimatzen du tiket edo faktura bakoitzean eta, kode horri esker, kontsumitzaileek faktura Ogasunean aitortu den ala ez jakin dezakete.
Batuzen bidez lortutako informazioarekin Foru Aldundiak kontrol handiagoa egiten du iruzur fiskala prebenitzeko eta antzemateko, eta, aldi berean, Bizkaiko zergadunentzako asistentzia hobetzen du, BEZaren eta PFEZaren aitorpenen zirriborroak ematen dizkielako autonomoei, eta BEZarenak eta sozietateen gaineko zergarenak enpresei.
Gaur egun Batuzen sartutako pertsona fisikoak eta erakundeak
Jarraian Batuzen gaur egun leihoen arabera sartutako pertsona fisikoen eta erakundeen guztizko kopurua jasotzen da:
Leihoak | Borondatezkoak | Behin betiko txertatzea | Betetzea, guztira |
---|---|---|---|
2024ko urtarrilaren 1a | 1.147 | 5.003 | 6.150 |
2024ko uztailaren 1a | 15.137 | 23.826 | 38.963 |
2025eko urtarrilaren 1a | 2.968 | 3.864 | 6.832 |
2025eko uztailaren 1a | 3.744 | - | 3.744 |
2026ko urtarrilaren 1a | 3.459 | - | 3.459 |
GUZTIRA | 26.455 | 59.148 |
Kontsumitzaileentzako publizitate-kanpaina
Batuzen laugarren leiho hau indarrean sartzearekin batera Bizkaiko Foru Aldundiak publizitate-kanpaina garrantzitsua jarriko du abian datorren asteartean, uztailak 1, kontsumitzaile bizkaitarrei fakturetan eta herritarrek jasotzen dituzten tiketetan agertzen den QR kodeak duen garrantziaren berri emateko.
Faktura eskatzeari esker salmenta hori Ogasunean aitortzen den ala ez egiaztatu ahal izango da, eta kontsumitzaileak berak egiaztatu ahal izango du hori, fakturan edo tiketean agertzen den QRa irakurriz.
Batuz, hazkunde esponentziala duen sistema
Batuz abian jartzeak Bizkaiko Foru Aldundiak bildutako datuen hazkunde esponentziala ekarri du, eta inguruabar hori erantsitako hiru tauletan islatzen da. Taula horietan "TicketBai" baldintzak betez "Egin zure faktura" aplikazioaren bidez jaulkitako fakturak, hartzaileek QRa irakurriz "TicketBai" softwarearekin igorritako fakturak edo tiketak egiaztatzea, eta azkenik, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburuan idatzitako eragiketen kopurua agertzen dira.
1.- "TicketBai" baldintzak betez "Egin zure faktura" aplikazioaren bidez jaulkitako fakturen kopurua. Bi urtean bakarrik (2022tik 2024ra), kopurua hasierakoaren ia halako 5ekoa da. Une honetan (urte honen erdian) jaulkitako fakturen kopurua 900.000 ingurukoa da, eta, beraz, 2025erako 2024ko zifrak bikoiztu egingo dira ia.
2025/06/26 | 2024 | 2023 | 2022 |
---|---|---|---|
873.343 faktura | 1.112.585 faktura | 366.962 faktura | 238.658 faktura |
2.- Hartzaileek "TicketBai" softwarearekin egindako fakturak edo tiketak egiaztatzea, QRa irakurriz. 2025eko hilabete hauetan 2023an baino hiru aldiz faktura gehiago eskaneatu dira. Aurtengo urtea 2024 osoko datuak bikoiztuz amaitzea espero da.
2025/06/26 | 2024 | 2023 |
198.801 faktura | 274.291 faktura | 63.171 faktura |
3.- Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburuan idatzitako eragiketen kopurua. Batuz sistema martxan jarri zenetik zifra bikoiztu egin da urtero 2022tik 2024ra bitartean. 2025ean 600 milioi fakturara iristea espero da.
2025/06/26 | 2024 | 2023 | 2022 |
---|---|---|---|
290 milioi | 450 milioi | 219 milioi | 144 milioi |
2026ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean bosgarren eta azken leihoa
Datorren asteartean laugarren leihoa martxan jarri ondoren, Batuz sistema 2026ko urtarrilaren 1ean ezarriko da behin betiko, bosgarren eta azken leihoa indarrean sartzearekin batera. Data horretan Batuzen sartuko dira Sozietateen gaineko Zergatik guztiz eta partzialki salbuetsita dauden erakundeak, 4/2019 Foru Arauari atxikitako irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza, hezkuntza edo kultura-zerbitzuak ematen dituzten mikroenpresak, enpresa txiki edo ertainak diren pertsona fisikoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta pertsona juridikoak.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...