2025(e)ko ekainaren 23(a) 08:00

Ekainaren 26an eta 27an B Acceleration Week-en bigarren edizioa egingo da BATen, nazioarteko 100 startup eta inbertitzailerekin

Ekonomia Sustatzeko Saila

B Acceleration Week erreferentziazko topaketa da ekintzailetzaren eta berrikuntza teknologikoaren arloan, eta Startup World Cup txapelketako Estatu eta Portugaleko finala hartuko du

B Acceleration Week, erreferentziazko topaketa ekintzailetzan

Bizkaiko Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroa -BAT B Accelerator Tower- ekintzailetza berritzailearen erdigunea izango da ekainaren 26an eta 27an, bertan ospatuko baita B Acceleration Week ekitaldiaren bigarren edizioa. Tokiko zein nazioarteko ehun bat startup edo enpresa emergentek aurkeztuko dizkiete beren irtenbide teknologikoak enpresa-korporazioei, liderrei, inbertsio-funtsei eta ekosistema globaleko eragileei.

Topaketaren egitura berrikuntza irekiko hiru erronka handi hauen inguruan eratu da: energia garbia, industria jasangarria, eta enpresa-eremuari aplikatutako adimen artifiziala eta zibersegurtasuna. Finaleko enpresa emergenteek aukera izango dute 50 trakzio-korporazioren aurrean beren proposamenak erakusteko.

Bestalde, adituek eta tokiko eta nazioarteko inbertsoreek osatutako epaimahai batek aukeratuko du zer enpresa emergentek ordezkatuko duen Estatua Startup World Cupen munduko finalean, hau da, Pegasus Tech Venturesek Silicon Valleyn antolatutako Enpresa Emergenteen Munduko Kopako finalean (Kalifornia, Estatu Batuak).

Topaketako programazioan, hitzaldi inspiratzaileak, mahai-inguru sektorialak, eta harremanetarako guneak izango dira, itunak sustatzeko eta negozio-aukera berriak sortzeko. Gainera, BAT dorreko seigarren solairuan, Startup Village edo enpresa emergenteen herri bat egongo da, eta hor enpresa emergenteek beren proiektuak azalduko dituzte, eta inbertsore, mentore eta enpresa laguntzaileekin harremanetan jarri.

Topaketaren aurreko edizioan 500 parte-hartzaile baino gehiago bildu ziren, eta horrek bide eman zion enpresa emergenteen eta enpresa handien arteko 30 lankidetza-proiektu berri baino gehiago sortzeari. Ekitaldiak nazioarteko proiekzio argia du; izan ere, 20 herrialde baino gehiagotako enpresa emergenteek parte hartzen dute. Horri esker, Bizkaia talentura eta berrikuntzara irekitako lurralde gisa sendotu da.

BAT B Accelerator Tower dela eta

BAT B Accelerator Towerrek 2022an ireki zituen ateak, eta hiru urte baino gutxiago behar izan ditu Europako hegoaldeko berrikuntza-zentro logistiko nagusietako bat izateko. Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Udalarekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko lankidetzan sustatuta eta PwC-k kudeatuta, BATek berrikuntza irekiko eredu baten hartzen du oinarri, enpresa emergenteak, korporazioak, unibertsitateak, I+G zentroak eta enpresa-klusterrak hartzen ditu barnean. Ekintzailetzaren eta teknologiaren bidez hazteko, nazioarte mailan konektatzeko eta ekonomia-sarea eraldatzeko gune bat da.

Informazio gehiago: https://bacceleratortower.com/en/b-acceleration-week-2025/

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...