2025(e)ko ekainaren 20(a) 11:00

Bizkaiak trebetasunak bultzatzeko eta unibertsitateko eta nazioarteko talentua errotzeko programen diplomak banatu ditu

Ekonomia Sustatzeko Saila

75 ikaslek arrakastaz bete dituzte Talentia Skills eta Be Basque Ambassadors programak, zeinak Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailari atxikitako Bizkaia Talent elkarteak bultzatzen baititu, unibertsitatea, enpresa eta nazioarteko proiekzioa konektatzeko.

Talentia eta Be Basque Ambassadors diplomen banaketa

Bilboko EHUko Ingeniaritza Eskolan izan da Talentia Skills eta Be Basque Ambassadors programetako diplomak emateko ekitaldia. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailari atxikitako Bizkaia Talent elkarteak sustatzen ditu bi ekimen horiek, unibertsitateko ikasleen trebetasunak indartzeko eta ikasle horiek lurraldearekin duten lotura sendotzeko. Guztira, 75 ikaslek jaso dute diploma, programa horien 2024/2025eko edizioa arrakastaz osatu ondoren.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatu Ainara Basurko buru izan da ekitaldian, eta halako ekimenek gazteen talentua tokiko sare ekonomikoarekin konektatzeko funtsezko tresna gisa duten garrantzia nabarmendu du. Esan duenez, hemen prestatzen direnek beren proiektu profesionala eta bizi-proiektua garatzeko lekua Bizkaian izatea lortu nahi da.

Bertan izan dira hauek ere: Iván Jiménez Bizkaia Talenteko zuzendari kudeatzailea, Idoia Postigo Bilbao Metropoli-30eko zuzendari nagusia, hiru euskal unibertsitateetako ordezkariak: Estitxu Garai, Bizkaiko Campuseko eta EHUko Komunikazio errektoreordea; Víctor Urcelay, Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetzako errektoreordea eta Nekane Errasti, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko zuzendari akademikoa; eta elkargo profesionaletako ordezkariek.

11 urte trebetasunak bultzatzen Talentia Skills programaren bidez

Hamaikagarren ediziora iritsita, Talentia Skills programak 1.748 ikasleri lagundu die lan-mundurako funtsezkoak diren zeharkako trebetasunak garatzen. Ikasturte honetan, 373 gaztek hartu dute parte, eta haietako 52k programaren laugarren eta azken maila egin dute. Izan ere, lau urteko programa da.

Programak graduatu berri diren ikasleengan duen eraginari dela-eta duela gutxi egin den azterlan batek erakutsi du aurrerapen esanguratsuak daudela hainbat arlotan, hala nola talde-lanean, emaitzetara bideratutako orientazioan, enpatian edo erakunde-kontzientzian. Bereziki nabarmentzen dira inspirazio-lidergoan, pentsamendu sistemikoan eta ikuspegi positiboan izandako hobekuntzak.

Be Basque Ambassadors: nazioarteko integrazioa Bizkaitik

Bestalde, Be Basque Ambassadors programaren zazpigarren edizioak Amerikako zortzi herrialdetatik etorritako graduondoko eta doktoregoko 23 ikasle bildu ditu. Bederatzi hilabetez, garapen profesionalerako tailerretan, administrazio-izapideei buruzko informazio-saioetan, lurraldeko erreferentziazko enpresetara egindako bisitetan eta Bizkaian gizarteratzea eta laneratzea errazten duten jarduera soziokulturaletan parte hartu dute.

Programa honek indartu egiten du lurraldeak duen posizionamendua: espazio irekia, askotarikoa eta talentu globalarekin konprometituta dagoena.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...