2025(e)ko ekainaren 17(a) 11:41

Etxanobek iragarri du Bizkaiak bere zerga gaitasuna erabiliko duela talentua erakartzeko eta fidelizatzeko posizioa indartzeko

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa, erakunde eta profesionalen 300 ordezkari baino gehiago bildu ditu gaur goizean BECen gizarteari "Bizkaia with the talent" foru-estrategia aurkezteko. Estrategia horretan dagoeneko lurraldeak dituen talentu-erronkei heltzen dieten 20 lankidetza-proiektu sustatzen dituzten 42 erakunde sustatzaile daude

Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, gaur iragarri duenez, Foru Aldundiak bere zerga-gaitasuna erabiliko du talentua erakartzeko eta fidelizatzeko lurraldeak duen posizioa indartzeko. Iragarpena BECen egin den "Bizkaia with the talent" ekimenaren aurkezpen-ekitaldi  ofizialaren amaieran egin du eta bertan azpimarratu du Bizkaiaren lehiakortasuna oso lotuta dagoela lurraldeak profesional kualifikatuak garatzeko, erakartzeko eta atxikitzeko duen gaitasunarekin. Ildo horretatik, Foru Gobernua hainbat sektoretako enpresa eta profesionalekin ari da lanean neurri fiskal berriak zehazteko balioko duten proposamenak eta beharrak jasotzeko. Helburua Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Sozietateen gaineko Zergan pizgarriak sustatzea da, profil oso kualifikatu eta bereizgarria duten pertsonen kontratazioa erraztuko dutenak. Etxanobek aurreratu du urtea amaitu baino lehen proposamen hori Batzar Nagusietan aurkeztea espero duela.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta Bizkaia with the talent topaketak enpresetako, erakundeetako eta profesionalen sektoreko 300 ordezkari baino gehiago bildu ditu, STEM talentu-eskasiak Bizkaia bezalako lurralde aurreratuetan planteatzen dituen erronkei aurre egiteko eta irtenbideak bultzatzeko. Ildo horretatik, Ainara Basurkok, Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak, azaldu duenez, bakarrik 2024ko lehen hiruhilekoan lurraldean 1.000 plaza huts baino gehiago identifikatu ziren profil digitaletan. ETEen % 65ek dio benetako arazoak dituela STEM talentua atzemateko. Horri azken hamarkadan Bizkaian izandako jaiotza-tasaren % 31ko beherakada eta STEM titulazioetan emakumeen presentzia txikia gehitu behar zaizkio.

Inpaktu-emaitzak dituen estrategia

Basurkok gogorarazi du Bizkaiak duela bi urte kezkatik ekintzara jauzi egitea erabaki zuela STEM  talentua garatu, erakarri eta fidelizatzeko "Bizkaia with the talent" estrategia diseinatuz. Estrategian parte hartzen duten kideak 42 erakunde dira eta askoz gehiago batzea espero dugu, esan du.  Bizkaiko Foru Aldundiak 10 milioi euroko konpromisoa hartu du gaur egun erronka horren ezagutzari lotuta dauden 20 proiektu ezartzen jarduteko, sentsibilizatzeko eta gaitzeko eta talentu erakartzeko eta fidelizatzeko. Hauek dira Bizkaia with the talent-en orain arteko emaitzak:

  • Prospektibako txosten 2 eta diagnostikoko 4 zerbitzu berri.
  • Talentu-estrategietan trebatuta dauden 57 enpresa (% 74 ETEak) eta 115 pertsona.
  • Pertsonen garapenean eta loturan trebatutako 129 enpresatako 572 pertsona (% 85 ETEak).
  • Erakarritako nazioarteko 29 ikasle eta erakarpen- eta fidelizazio-programetan parte hartzen duten 23 enpresa.

STEM profil profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko desoreka

Topaketa BECen egin da eta talentu-sistemako desoreken irudikapen bisual gisa balio izan duen "glitch" kontzeptuarekin lerrokatutako eszenaratzea izan du: STEM profilen eskaintzaren eta eskariaren arteko arrakala, gaitasun digitalen desfasea, hezkuntzaren eta enpresaren arteko deskonexioa edo belaunaldi berrien motibazioak.

Testuinguru honetan gertutik ezagutarazi da nazioarteko konpainia handien talentua kudeatzeko estrategia. Sergio Ezama, Netflix-eko Giza Baliabideetako zuzendari globala, izan da hitzaldi nagusiaren protagonista eta streaming plataformaren antolaketa-kultura eta profesionalak oso ingurune lehiakorretan erakartzeko eta garatzeko egiten duen lanaren berri eman du. Maila globalean pertsonen zuzendaritzan duen esperientziatik abiatuta lan-espazioak sustatzeko gakoei heldu die, non autonomia, sormena eta bikaintasuna  egunerokotasunaren parte diren.

Andrea Martínez, Mairu-ko Giza Baliabideetako arduraduna, Leire Jordán, Einnek-eko kide eta pertsonen eta sistemen zuzendaria, eta Zuriñe Larrauri, Zunibal-eko pertsonen zuzendariaren eskutik "Ibilbide-orria pertsonen kudeaketan" mahai-inguruak lurraldean izandako arrakasta-kasuak aztertzeko balio izan du; hiru erakunde hauek estrategiaren hainbat programa garatzen eta aplikatzen lagundu dute, hala nola "Labo-tanto para pymes", "Employee Journey & Experience", "Talent Strategy" edo "Ekinbarri". Bizkaia Talent-ek moderatuta, saioak antolakuntzako heldutasun-maila desberdinei buruzko eta konpainia horiek giza baliabideen arloko erronkei erantzuteko dituzten moduei buruzko ikuspegi hurbila eskaini du.

Espazio horren ondoren nazioarteko talentua erakartzean jarri da arreta, kasu honetan Devol enpresa teknologikoaren esperientziaren bidez. Enpresa honek "Study & Work" programaren esparruan praktiken eta prestakuntza espezializatuaren bidez garatzen duen bere integrazio-eredua partekatu du. Gaia xehetasun gehiagorekin aztertzeko, Jesús Sevillanok, Panamatik etorria eta Deustuko Unibertsitateko Konputazio eta Sistema Adimendunen masterreko ikasleak, eta Felipe Rebollok, enpresako zuzendariak, estrategiaren gakoak azaldu dituen solasaldian parte hartu dute.

Elkarrizketan zehar lantaldeen barruan kulturartekotasuna kudeatzearekin, lan-inguruneko lehen urratsetan nazioarteko profilei laguntzearekin eta lurraldeari ematen dioten balioarekin lotutako alderdiak jorratu dira.

Bizkaia with the talent-i buruz

Topaketa "Bizkaia with the talent" foru-estrategiaren barruan kokatu da. Estrategia horretan 43 erakundek parte hartzen dute lankidetzan, eta 20 proiektu aktibatzen ari dira, hala nola Labo-talento para pymes, Batu edo Digital Talent Hub, lurraldean talentuaren ekosistema indartzera bideratuak  ETEentzako pertsonen kudeaketako ibilbide-orri baten diseinuaren bidez, enpresen eta lanbide-heziketako zentroen arteko konexioaren bidez eta jardunean dauden profesionalentzako gaitasun digitalen gaikuntzaren bidez.

Gainera nazioarteko profilak, bereziki Latinoamerikakoak, erakartzeko ekintza espezifikoak garatzen ari dira Bizkaian campusa duten euskal unibertsitateetan (EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea) emandako STEM masterren bidez, gerora horien laneratzea erraztuz.

Informazio gehiago: https://www.bizkaiawiththetalent.eus/


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...