2025(e)ko ekainaren 13(a) 10:01

Maiatzera arte, 4095 milioi euro bildu dira tributu itunduak direla-eta

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Bizkaian, apirilera arte, 4.094,7 milioi euro bildu dira guztira tributu itunduetan, hau da, 2024ko bitarte berean baino 356,9 milioi euro gehiago; beraz, % 9,5eko igoera egon da. Era horretan, maiatzaren 31rako, 2025eko aurrekontu osoaren (10.182,3 milioi) % 40,2 bildu da dagoeneko.

Zuzeneko zergapetzea 1.983,0 milioi eurokoa izan da; beraz, iazko maiatzean baino 116,4 milioi gehiago bildu dira (+% 6,2). Ildo horretan, PFEZak, orotara, % 7,8 egin du gora (+113,8 milioi); horrenbestez, 1.566,8 milioi bildu dira kontzeptu horrengatik. Joan den apirilean bezala, nabarmengarria da sarien gaineko karga bereziaren gehikuntza (% 254,9koa), iazko maiatzean bildutako 11,7 milioietatik aurtengo 41,5 milioietara igarota; lan-atxikipenen bilakaera positiboa ere nabarmentzen da, 1.780,8 milioi bildu baitira, hau da, % 6,0ko hazkundea izan du (+101,5 milioi).

Sozietateen gaineko zergari dagokionez, 260,9 milioi bildu dira eta aurreko hilabetera arte izandako beherakada mantentzen da, lurralde erkideko araudiaren mendeko erakundeen konturako lehen ordainketa murriztearen ondorioz; murrizketa metatua % 19,4koa izan da, aurreko urteko maiatzarekin alderatuta (-63,0 milioi).

Kontzeptu esanguratsuen artean, nabarmentzekoak dira oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren 54,6 milioiko diru-bilketa (+% 61,3) eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 69,2 milioiko diru-bilketa (% 36,5eko igoera). Bestalde, energia elektrikoaren ekoizpenaren gaineko zergaren diru-bilketa 26,5 milioi eurokoa izan da. 

Zeharkako zergapetzeari dagokionez, 1.824,6 milioi euro bildu dira maiatzean (% 10,0ko igoera), kudeaketa propioko BEZaren bilketan izandako gehikuntza dela-eta, zeinak 1.421,3 milioi euro bildu baititu maiatzaren amaierarako, 2024ko maiatzean baino 156,4 milioi gehiago (+% 12,4). Bestalde, hidrokarburoen gaineko zerga bereziak, apur bat jaitsiera arintzen badu ere, jaisten jarraitzen du, zehazki, % 3,0 iazko maiatzaren aldean, eta diru-bilketa 374,3 milioi eurokoa izan da.

Gainerako zeharkako zergapetzeari dagokionez, maiatzean, elektrizitatearen gaineko zerga % 138,4 igo da, ondare eskualdaketen gaineko zerga % 33,2 (45,8 milioi euro bildu dira), tabako laboreen gaineko zerga % 5,0, eta finantza transakzioen gaineko zerga % 65,2 (27,9 milioi euro bildu dira).

Behera egin dute, aldiz, garagardoaren gaineko zergak (-% 7,1), plastikozko ontzien gaineko zergak (-% 4,9) eta zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziak (-% 8,0).

Tasak eta bestelako sarrerak direla eta, 30,8 milioi euro bildu dira, hau da, % 3,8 gutxiago, berandutze-interesen (-% 1,4) eta premiamendu-errekarguen (-% 28,8) beherakadaren ondorioz.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...