Berriak
2025(e)ko ekainaren 13(a) 13:00
25 diseinu-firma eta profesional baino gehiago La Encartada Modaren XI. edizioan, bihar, Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoan
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Bizkaiko Foru Aldundiak, Sinpatronen zuzendaritzapean eta Basque Biodesign Centerren laguntzarekin, La Encartada Modaren XI. edizioa egingo du bihar, La Encartada Fabrika - Museoan (Balmaseda).
LaEncartadaModa
Bihar, ekainaren 14an, La Encartada Modaren XI. edizioa izango da, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta. Moda sektoreko profesionalak batuko dira La Encartada Fabrika-Museoan moda, industria-ondarea, artea eta iraunkortasuna uztartuko dituen jardunaldi baterako.
Oraingo honetan, La Encartada Modan, tokiko eta nazioarteko 25 diseinu-firma eta -profesionalen lanak erakutsiko dituzte. Desfileak, erakustaretoak, tailerrak, eskola magistralak, mahai-inguruak, hitzaldiak eta instalazio artistikoak, horiek guztiak dira askotariko programazio baten ardatza, eta horiek guztioriek bihurtzen dute topagune La Encartada Moda, hau da, diziplinen, belaunaldien eta modaren etorkizuneko ikuspegien topagune.
10:00etatik 22:30era, bertaratuek La Encartada Fabrika - Museoaren inguruneaz gozatu ahal izango dute, egun osoan zeharreko musikaldietan, jaki-autoetan, eta modari lotutako jardueretan.
La Encartada Moda talentu biltzailea da; izan ere, modaren esparruan sortzen den talentua eta talentu kontsolidatua elkartzen ditu. Gainera, moda-ekitaldi paregabea da La Encartada Fabrika - Museoa ospakizunerako leku berezia delako. Ehun-fabrika zahar horrek ia osorik kontserbatzen ditu jatorrizko makinak eta hornidura mekaniko guztia; hori dela eta, Europa osoko eta, seguruenik, mundu osoko industria-ondareko elementurik berezienetako bat da. Museora joatea XIX. mendeko fabrika zahar batean murgiltzea da, garai hartako azken puntako makinak dauzka eta.
Aurtengo edizioan, izen handiko diseinatzaileak daude, adibidez, Maison Mesa, JNORIG, Jaione Anzola, H05, Andoni Beitia, Mistress, Desbocado Studio eta Whos Nia Studio. Egunean zehar, zenbait desfile egingo dituzte euren diseinuak erakusteko. Gainera, Jeremy Sebaounek eta Elie Saadak -Rick Owensekiko lankidetzan aritzeagatik nazioartean ospetsua den Frantziako Paradoxe Paris enpresa ezagunaren sortzaileek- denim artistikoan espezializatutako tailer bat emango dute, bai eta euren ibilbide eta ikuspegi sortzaileari buruzko hitzaldi bat ere. Euskal diseinatzaile ezagun María Clé Lealek ere parte hartuko du, Mercedes Benz Fashion Talent Award eta By Ecoembes Laborategiaren errekonozimendua bezalako sarien irabazlea da bera, eta moda zirkularraren esperientzia partekatuko du eskola magistral batean.
Ekitaldiaren erdigunean, jasangarritasuna eta esperimentazio artistikoa daude berriz ere, suprabirziklatzea, generorik gabeko diseinua, material bioteknologikoak eta artisautza-prozesuak aztertzen dituzten proiektuak, alegia. Erakustaretoetan, Valeria Irisarri, Pink Parma, Abaunza & Co Serigrafia, Ane Takitto, Hostoa Aritz Gainean, H05, Voltaire Lab, Ganboa edo The Goood People markak ikusiko ditugu, eta, instalazio artistikoek, berriz, fabrika zaharra ehun-galeria bizidun bihurtuko dute, Asier Quintanaren, Curious Orangeren eta Paradoxe Paris beraren obrei esker.
Mahai-inguru bat ere egingo da gai honi buruz: Modaren inpaktua murrizteko prozesuak. Moda teknologikoaren etorkizuna. Eta horretan parte hartuko duten hiru adituk beren berrikuntzen berri emango digute: Begoña García (Jeanologia) ingeniaria da, ehun-jasangarritasunean aditua, eta ekoizpenaren ingurumen-inpaktua neurtzeko EIM estandarraren sortzailea. Francisco Kuhar (Innomy): mikelioan espezializatutako ikertzailea da Cordobako Unibertsitate Nazionalean (Argentina), eta BIC Bizkaian mikelio bidezko materialak garatzeko egiten den proiektuetako bat zuzentzen du. GAIKER euskal zentro teknologikoan, ikertzen dute nola erabili polimeroak biooinarritutako ehunetan, eta irtenbide berritzaileak zabaltzen dituzte material aurreratuetan eta ekonomia zirkularrean.
Ekitaldia amaitzeko, Curious Orangeren "Angeli Perduti" performancea izango dugu. Proposamen eszeniko horretan, moda, musika eta mugimenduan dagoen gorputza uztartuko dira, eta burura ekarriko digute janzteko eta existitzeko modu berriak eskatzen dituen aro bateko azken dantza poetiko bat.
Desfileetara, tailerrera, eskola magistralera, hitzaldira eta mahai-ingurura joateko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, www.laencartadamoda.eus webgunean. Jarduerak doakoak dira, bi hauek izan ezik: Paradoxe Parisek emandako tailerra (20 €) eta María Cléren eskola magistrala (10 €).
2025eko La Encartada Modaren programazioa
- 10:00 a 22:30 Instalaciones artísticas y dj-s.
- 10:00-13: 00 Paradoxe Paris tailerra
- 12:00-22:00 Showroom
- 12:00 -13:00 María Cle masterclassa
- 13:00-14: 00 Desfileak (Desbocado Studio, Whos Nia Studio, Mistress, HO5)
- 14:00-14:30 Performance Tripak
- 16:30-17:30 Paradoxe Paris hitzaldia
- 17:30-18:30 Mahai-ingurua (Modan eragina murrizteko prozesuak. Jeanologia Begoña Garcia, Gaiker berrikuntzaren euskal sarea, Francisco Kuhar de Inmomy).
- 19:00-21:00 Desfileak (Jnorig, Andoni Beitia, Jaione Anzola, Maison Mesa)
- 21:00-21:30 Performance Curious Orange
- 21:30-22:30 Cintia Lund abeslari eta konpositorearen eta bere dj setaren emanaldia
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...