Berriak
2025(e)ko ekainaren 12(a) 12:35
Bizkaiak harrera-familiak behar ditu kalteberatasun-egoeran dauden adingabeak hartzeko
Gizarte Ekintzako Saila
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko gizartearen parte-hartze aktiboa eskatzen du gizarte-kohesioa eraikitzeko, hain zuzen ere, adingabeak familian harrera-modalitateren batean (premiazkoa, behin-behinekoa, iraunkorra edo espezializatua) hartzeko.
Amaia Antxustegi, Gizarte Ekintzako diputatua

Familia-harrerak bizitzak aldatzen ditu, bai hartzen dituzten pertsonena, bai hartzen dituzten adingabeena"
Bizkaiko Foru Aldundiak harrera-familia izateko deia egin die herritarrei. Gaur egun, 533 haur eta nerabe bizi dira foru-erakundearen tutoretzapeko zentroetan, sarri askotan babesgabetasun-egoeren ondorioz ezin izan direlako familia-ingurunean bizi.
Harrera-familia izateko konpromisoa hartzeak esan nahi du zuzenean parte hartzen dela babesgabetasun-egoeran dagoen adingabe baten etorkizun hobearen eraikuntzan, eta, horrela, Bizkai hobea eraikitzen laguntzen da. Familia-harrera funtsezko neurria da kalteberatasun-egoeran dauden haurrak babesteko; izan ere, adingabeei ingurune afektibo eta segurua eskaintzen die, eta horrek garatzeko eta hazteko aukera ematen die, familia biologikoekin loturak mantentzen dituzten bitartean.
Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako diputatuak azpimarratu duenez, familia-harrera elkartasuna adieraztea baino askoz gehiago da; familia harreragileen bizitza eta adingabeena aldatzeko egin ahal dugun ekarpenik garrantzitsuena da.
Bizkaiak harrera-familia eta harrera-pertsona gehiago behar ditu
Gaur egun, Bizkaiko 290 adingabe bizi dira harrera-familietan: 158 familia zabalean (aitona-amonekin eta osaba-izebekin, batez ere) eta gainerakoak (132) beste familia batekin. Familia horiek adingabeak zaindu, elikatu eta hezten dituzte, eta behar den denboran arreta osoa ematen diete, familiako kide bat gehiago izango balira bezala, nahiz eta jakin berez ez direla, eta ahal denean, jatorrizko familiarekin itzuliko direla.
Hala ere, harrera-familien premia handia dago oraindik, batez ere pandemiaren ondoren, ordutik harrera-familien kopurua murriztu baita. Aldi berean, haurren babesgabetasun-egoerek irauten dute, eta Foru Aldundiak jarraitzen du tutoretza gehiago bere gain hartzen.
Bizkaiak adingabeak harreran hartzeko norbanako edo familiak behar ditu, adin guztietako adingabeentzat eta dauden lau modalitateetarako: premiazkoa, aldi baterakoa, iraunkorra eta espezializatua. Antxustegik adierazi duen bezala, 3 urtetik beherako haurrak hartzeko prest dauden familiak behar dira, haurren bizi-garapenerako berebiziko unean abegi-zentroan sartzea saihesteko, bai eta 3 eta 13 urte bitarteko adingabeak hartzeko familiak ere. Halaber, anai-arrebak eta beharrizan bereziak dituzten umeak hartzeko familiak ere behar dira.
Harrera-familien sarean parte hartzeko interesatuta dauden pertsonek balorazio eta prestakuntzako prozesu bat gainditu behar dute. Gizarte Ekintza Saileko diziplina anitzeko talde baten laguntza integrala jasoko dute, une oro, egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez.
Bizitzak aldatzen dituen konpromisoa
Familia-harrerak afektua, dedikazioa eta laguntza eskainiko dion ingurune batean hazteko aukera ematen dio umeari, behar duen denboran; adingabeari harrera-familia batean garatzen eta integratzen laguntzen dio, familia horretako parte balitz bezala. Halaber, guraso biologikoekiko harremana mantendu eta hobetu ahalko dute, eta, ahal dela, guraso biologikoekin itzultzeko prozesuan lagunduko zaio.
Harrerak familia egonkorra, atsegina, normalizatua eta egokia ematen die adingabeei, hezkuntza-jarraibide argiekin batera. Halaber, adingabeei laguntzen die lotura berriak ezartzen, maila fisikoan zein emozionalean hobetzen, familia-eredu egoki bat ezagutzen eta beren nortasuna eta gurasoekiko harremana mantentzen.
Nola izan harrera-familia?
Harrera-familia izan nahi duten norbanako edo familiek Foru Aldundiaren webgune espezifikoa kontsulta dezakete. Hantxe azaltzen da zer den familia-harrera; zer dakarren harrerako haurrentzat, haien jatorrizko familiarentzat eta harrera-familiarentzat; familia-harreraren zer modalitate dauden; nolakoa den prozesua... Hori guztia hemen kontsulta daiteke:www.bizkaia.eus/eu/familia-harrera.
Era berean, harremanetan jartzeko, mezu elektroniko bat bidali ahal duzu acogimientofamiliar@bizkaia.eus helbide elektronikora. Bestela, informazioa eska dezakezu telefono-zenbaki honetara deituta: 944 470 737.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...