2025(e)ko ekainaren 12(a) 12:05

Aldundiak 440.000 euro jarriko ditu, Cecobi, Bizkaidendak eta bilbaoDendak entitateen bitartez tokiko merkataritza sustatzeko

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaian, 2025ean zehar, hurbileko merkataritzaren digitalizazioa, prestakuntza eta berrikuntza bultzatzeko dira Cecobi, Bizkaidendak eta bilbaoDendak entitateekin sinatutako hiru hitzarmenak.

Bizkaiko Foru Aldundiak 440.000 euro bideratuko ditu aurten tokiko saltoki txikien lehiakortasuna sustatzen duten proiektuak garatzeko, sektoreko hiru elkarte nagusi hauekiko lankidetzan: CECOBI, Bizkaidendak eta bilbaoDendak. Hitzarmen horiei esker lurraldeko ahalik eta saltoki gehienetara iritsi nahi du, hurbileko merkataritza dinamizatzeko foru-estrategiarekin bat datozen jarduketen bidez. Estrategia hori eredu profesionalizatuago, berritzaileago, digitalago eta jasangarriago baten aldeko apustua da, genero-ikuspegia barnean hartuta.

bilbaoDendak: berrikuntza, adimen artifiziala eta posizionamendua

Aurten, bilbaoDendak plataformak asmo handiko prestakuntza-programa bat abiarazi du. negozio-ereduen berrikuntzaren erabileran oinarrituta, eta, bide horretan, gai hauen gaineko eduki praktikoak eskainiko ditu: marka eta posizionamendua; bezeroen fidelizazioa; balio erantsia duten produktuak, eta merkataritza eralda dezaketen adimen artifizialeko tresnak.

Bizkaidendak: prestakuntza praktikoa eta mentoretza pertsonalizatua

Bizkaidendak federazioak -sektoreko 43 elkarte bildurik-, 2025ean, digitalizaziora, merkataritza-kudeaketara eta sektoreko legedi espezifikora bideratuko du bere prestakuntza-plana. Elementu berritzaile gisa, neurrira egindako mentoretza-programa bat jarriko du abian, eta, haren bidez, saltokiei eskaini ahal izango die saltokietan bertan tutoretzapeko prestakuntza izatea. Horrela, saltoki bakoitzaren benetako beharretara egokituko dira saio praktikoak: zalantzak argitu, tresna berriak aplikatu edo ataza aurreratuetan lagundu. Planak 600 pertsona baino gehiagorengana heldu nahi du, eta, horretaz gain, emakumeen parte-hartzea ere sustatu nahi du.

Cecobi: lurraldea diagnostikatzea eta kontsumo berrira egokitzea

Cecobik, bestalde, «Merkataritza Irekia Bizkaian» deritzon programa ezaguna daukanez, horretan jarraituko du. Hau da, tailerrak, hitzaldiak eta aholkularitza pertsonalizatua emango ditu transformazio digitalari, adimen artifizialari, berrikuntzari, merkataritza-desberdintzeari eta komunikazioari buruz. Berrikuntza gisa, 2025ean, ekimen pilotu berritzaile berri bat txertatuko du, sektoreari berari transformaziorako benetan irtenbideak emateko, eta protagonistekin zuzenean egingo du lan. Gainera, Bizkaiko Merkataritzaren Behatokia garatzen jarraituko du, eta, aurten, merkataritza-buru gisa jarduten duten funtsezko udalerrien informazio ekonomikoa eguneratuko du, sektorearen diagnostiko zehatza lortzeko xedez.

Bizkaiko Foru Aldundiaren konpromisoaren parte dira jarduketa horiek guztiak; izan ere, irmoki konprometituta dago tokiko merkataritza lehiakorrago, erakargarriago eta berritzaileago bat lortzearekin. Gainera, bat egiten dute tokiko saltoki txikien aldeko kanpaina honen bigarren olatuarekin: «Bizkaiko Merkataritza, OSO PRO: PROaktiboa, PROfesionala eta oso hurbila». Kanpaina horren helburu nagusia Bizkaiko merkataritzaren irudia berritzea da eta, horretarako, garai berrietara egokitzeko gaitasuna eta tokiko ekonomiaren garrantzia nabarmendu behar dira.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...