2025(e)ko ekainaren 10(a) 13:00

Bizkaian jardunaldi tekniko bat egin da Industria-establezimenduetako Suteen Aurkako Segurtasun-erregelamendu berriari buruz

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Estatu osotik etorritako sektoreko profesional eta espezialistek aztertu egin dituzte Industria-establezimenduetako Suteen aurkako Segurtasun-erregelamenduaren berrikuntzak eta suteen aurkako babesaren aldaketak, aurten onartutakoak, baita segurtasunean duten eragina ere.800 pertsona baino gehiago bertaratu dira jardunaldi teknikora, aurrez aurre edo online.

Ager Izagirre diputatuak eman dio hasiera jardunaldi teknikoari

Bizkaiko Foru Aldundiko Larrialdien Zuzendaritza Nagusiak, Arriskuen eta Istripuen Prebentziorako Behatokiarekin lankidetzan, jardunaldi tekniko bat antolatu du, Industria-establezimenduetako Suteen Aurkako Segurtasun-erregelamendu berriari buruzkoa. Erregelamendu horrek 2004koa zen aurrekoa ordeztu du. Bilboko Ondare foru-aretoan egin den jardunaldian, suteen aurkako babesean eta bereziki industria-eremuan espezialistak diren adituek zehatz azaldu dituzte araudian egin berri diren aldaketak eta aldaketa horiek eraikuntzaren eremuan, oro har,  eta, bereziki, industria-eremuan, izango duten aplikazio praktikoa.

Industria-establezimenduetako Suteen aurkako Segurtasun-erregelamendu berriak, 2025eko apirilean onartutakoak, hobekuntza garrantzitsuak sartu ditu industriaren segurtasuna indartzeko. Erregelamendu horrek suteen aurkako segurtasunari buruzko arauak koordinatzen, osatzen eta garatzen ditu, hala nola Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legea eta Eraikuntzaren Kode Teknikoa, eta funtsezko alderdiak eguneratzen ditu, hala nola sektorizazioa, ebakuazio-bideak, arrisku bereziko lokalak, etab. Suteen aurkako babes-instalazioen erregelamendua ere berrikusi da, eguneratze horietara egokitzeko. Jardunaldian, hizlariek azaldu dute aldaketa horiek laguntzen dutela prebentzio-plangintza hobetzen, esku hartzeko neurriak optimizatzen eta, lehenik eta behin, pertsonen segurtasuna bermatzen, eta, gero, ondasunena, sute-arriskuaren aurrean.

800 parte-hartzaile aurrez aurre eta online

Jardunaldi teknikoan suteen aurkako segurtasunarekin lotutako profil ugariko 200 profesional baino gehiago bildu dira Ondare aretoan, besteak beste, honako hauek: erakunde arautzaileak, suteen aurkako babesean espezializatutako enpresak eta erakundeak, larrialdien plangintzako arduradun politikoak eta teknikariak, suhiltzaileak, segurtasun industrialeko buruzagiak, suteen prebentzioko profesionalak, larrialdiei aurre egiteko langileak, eraikuntza-proiektuak idazten dituzten teknikariak, ingurumen-teknikariak, aseguru-erakundeak, mutualitateak eta sektoreari lotutako elkargo profesionalak.

Profesional horiek Bizkaitik, Arabatik, Gipuzkoatik, Nafarroatik, Bartzelonatik, Kantabriatik, Tarragonatik, Malagatik, Zaragozatik edo Asturiastik etorri dira. Bertan izan dira, besteak beste, larrialdi-zerbitzuetako ordezkariak; larrialdiei aurre egiteko teknikariak; laneko arrisku eta prebentzioko teknikariak; Bizkaiko, EAEko eta Estatuko PSSZko suhiltzaileak; Eusko Jaurlaritzako teknikariak eta Barne Ministeriokoak; Udalak; EHU edo Mondragon Unibertsitatea Horretaz gain, hauek ere bertaratu dira jardunaldira: ingeniaritza eta arkitektura arloko enpresak; automobilgintza industriako  enpresak; aseguru-etxeak; ikerketa-erakundeak eta suteen aurkako babes arloko erakundeak.

Halaber, 620 pertsonak baino gehiagok jarraitu dute uneren batean online emisioa.

Diziplina anitzeko hitzaldiak

Topaketan sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu da, eraikuntzaren testuinguru konplexuan segurtasuna bermatzeko.

Jorratu diren gai nabarmenen artean, suteen aurkako babesari aplikatutako irtenbide teknologikoen azterketa dago. Ildo horretan, espazio itxietan kargatzen ari diren ibilgailu elektrikoen ondorioz eragin daitezkeen arriskuak aztertu dira, errealitate hori gero eta ohikoagoa baita industria-inguruneetan. Eremu horiek ikuspegi berri bat behar dute, suteak detektatzeko eta itzaltzeko sistema aurreratuak barne hartuko dituena, larrialdi-taldeen esku-hartze eraginkorra ziurtatzeko eta arriskuak minimizatzeko. Era berean, administrazio publikoen, aseguru-etxeen, kontrol-erakundeen eta suteen aurkako babes-sistemak instalatu eta mantentzen dituzten enpresen ikuspegiak azaldu dira.

Hizlari hauek hartu dute parte: Imanol Rodríguez Lorente, Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko Industria Administrazioko arduraduna; Javier García Reina, Gasteizko Suhiltzaileen ikuskatzaileordea; Haizea Barandika, Bilboko Udaleko Prebentzio Azpiarloko burua; Maider Vigo, OKATEKeko arduradun teknikoa; Francisco Javier Martín, ONDOANeko Suteen Aurkako Babeseko arduraduna; Óscar Díez, AVACOIko aholkulari teknikoa; Javier Arias, Zurich Resilient Solutions-eko arrisku-ingeniaria eta Fernando Vigara, JVVA FIRE & RISKeko aditua.

Bizkaiko Foru Aldundiak, jardunaldi honekin, eutsi egin dio eta indartu egin du eraikuntzaren segurtasunaren aldeko konpromisoari, oro har, eta industriaren segurtasunaren aldeko konpromisoari, eta ezagutza zabaldu du, Bizkaia seguruagoa, erresilienteagoa eta berritzaileagoa izan dadin.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...