2025(e)ko ekainaren 09(a) 12:15

BideON ARRATIAN zerbitzuak bere lehen urtea bete du: 10.000 bidaia baino gehiago, eta 5etik, 4,9 puntuko balorazioa lortu du

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Herri Txiki, Aukera Handi parte hartzeko prozesuan sartuta dagoen eskariaren araberako garraio jasangarriko zerbitzuaren esperientzia pilotu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren 900.000 euroko dirulaguntza izan du. Herriguneetatik eta ohiko garraio publikoaren konektibitate-nodoetatik urrun dauden landa-eremuetan bizi diren 65 urtetik gorako pertsonentzako eta unibertsitateko ikasle gazteentzako zerbitzua da. BideON ARRATIAN zerbitzuak ekainaren 30ean amaituko du probaldia, eta Arratiako Mankomunitatean eta eskualde hori osatzen duten bederatzi udalerrietan ematen jarraituko da. Izan ere, udalerri horiek kudeatu dute zerbitzua, eta hala egiten jarraituko dute, bere eskumenen barruan.

2024ko otsailean abian jarri zenetik, BideON ARRATIAN zerbitzuak 10.000 bidaia baino gehiago egiteko aukera eman du -egunean 20 bidaia-, modu jasangarrian eta eskaeraren arabera. Bidaia horietatik, % 87, gutxi gorabehera, 65 urtetik gorakoek egin dituzte; % 7, desgaitasuna duten edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonek, eta % 6, unibertsitateko, goi-mailako LHko edo HHIko ikasleek.

BideON ARRATIAN mugikortasun jasangarriko ekimen bat da eta ibilgailu pribatuaren ordezko garraiobideak eskaintzen dizkie biztanle gutxiko gune sakabanatuetan bizi diren pertsonei, funtsezko zerbitzuetara edo ikasketa-zentroetara joateko.

Gehien eskatzen diren destinoak

Eskualde barruan gehien eskatu diren lekuak Igorre, Dima eta Lemoa izan dira; azken herri horretan, Euskotrenen geltokiak ematen duen zerbitzuarekin konektatu ahal da. Gutxiagotan eskatu dira Artea, Zeanuri eta Arratiako Mankomunitatearen Dimako egoitza.

Eskualdetik kanpoko joan-etorriei dagokienez, Galdakao-Usansolo ospitalea izan da eskari handiena izan duena, eta, ondoren, Galdakaoko eta Amorebieta-Etxanoko anbulatorioak eta Leioako campusera doan Bizkaibusen autobusaren geralekua.

Azpimarratu behar da, halaber, ibilgailua beste pertsona batzuekin batera erabiltzeak atmosferara isuritako berotegi-efektuko gasen kopurua murrizten lagundu duela, eta, horri esker, 5 tona CO2 inguru aurreztu direla, gutxi gorabehera.

Erabiltzaileen balorazioa

BideON ARRATIAN proiektuak bikain kalifikazioa lortu du erabiltzaileen aldetik, bikaintzat jo baitute eskaeraren araberako garraio-zerbitzu hau. 5 puntuko gehieneko notaren gainean, eskatzaileek 4,9 puntu eman dizkiote zerbitzuari, oro har; 5 puntu, jasotako arretari; 4,8 puntu, gidariari, eta, azkenik, 4,9 puntu, erabilitako ibilgailuari.

Bizkaiko Foru Aldundiak proiektu pilotu aitzindari hau babestu du

BideON ARRATIAN proiektu pilotu bat da, zeinean Bizkaiko Foru Aldundiak 900.000 euro inbertitu baititu; Foru Erakundeak udalerriekin lankidetzan abian jarritako Herri Txiki, Aukera Handi parte hartzeko prozesuaren bidez eskualdean identifikatutako erronka nagusietako bat gauzatzen du proiektuak.

Parte hartzeko prozesu horren helburua da Bizkaiko udalerrietako bizi-kalitatea hobetzea, zerbitzu publikoen eskaintza ekitatiboa eskainiz. Prozesu horren ondorioz, gainera, beste jarduketa garrantzitsu batzuk inplementatu dira Arratian, eskualdeko bide nagusiko zirkulazioa arintzeko. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, N-240 errepideko bazterguneak edo bidesaria kobratzeko "free flow" arkuak.

Zerbitzuaren jarraitutasuna

Arratiako Mankomunitateak eta eskualdeko udalek (Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubidea eta Zeanuri) erabaki dute beren eskumenen esparruan ematen ari ziren zerbitzu hori ematen jarraitzea. Hala ere, erabiltzaileei jakinarazten diete zerbitzua eten egin beharko dela denbora batez, zerbitzua ematen jarraitzeko behar diren administrazio-izapide eta legezko izapide guztiak egin arte.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...