2025(e)ko ekainaren 05(a) 12:10

Foru Jauregiak bere txokoak ezagutzeko gonbit egiten die Bizkaiko herritarrei 125. urteurrena dela eta

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko Foru Aldundiak herritarrentzako jarduerekin ospatuko du egun historiko hori, eta lurralderako funtsezkoak diren beste efemeride batzuk iragarri ditu

Leixuri Arrizabalaga

Aurten 125 urte betetzen dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza instituzionala den Foru Jauregia inauguratu zenetik. Aldundiak herritarrekin ospatu nahi du urteurren hori, eta, horretarako, eraikin enblematiko honen ateak irekiko ditu, Bizkaiko herritarrek haren historia, arkitektura eta ondare-balioa ezagutzeko aukera izan ditzaten.

Foru Jauregia 1900. urtean inauguratu zen eta Luis Aladrén arkitektoak diseinatu zuen; Bilboko Kale Nagusian duen eite izugarriagatik nabarmentzen da. Barrualdean, artelan ugari, gela dotoreak eta historiaz beteriko txokoak ditu, eta doan bisitatu ahal izango dituzte nahi duten pertsona guztiek. Horretarako, erreserba egin behar da, www.bizkaia.eus webgunean, 94 608 35 37 / 673 000 238 telefonoetan edota bisitak@bizkaia.eus helbide elektronikoan.

Queremos celebrar este aniversario con la ciudadanía. Las puertas del Palacio están abiertas de forma gratuita para que todo el mundo pueda acercarse y descubrir los secretos que guarda. Cada cuadro, cada sala, cada rincón nos habla de 125 años de historia compartida, adierazi du Leixuri Arrizabalaga Aldundiaren bozeramaileak.

Ospakizun irekia eta parte-hartzailea

Oroitzapenezko kanpainaren barruan, besteak beste, doako bisita gidatuak bultzatuko dira, Foru Jauregiari buruzko argitalpen berezi bat egingo da eta dibulgaziozko podcastak sortuko dira, eraikinaren historian, balio arkitektonikoan eta Bizkaiko bizitza instituzionalean betetzen duen zereginean sakontzeko. Foru-erakundeak 2028ra arte ospatuko dituen beste efemeride batzuen barruan zeharkakoa izan nahi duen ikus-entzunezko produktua da.

Horrez gainera, zenbait publizitate-bideo editatu dira, zeinen bidez dantza, musika, kultura eta kirolaren arloko Bizkaiko pertsona ospetsuek bat egiten baitute Jauregiaren urteurreneko kanpainarekin. Oscar de Marcos (Athletic Club), Hodei Barandalla (Genuine) eta Irene Oguiza (Athletic Club), Fernando Velazquez (konpositorea) eta Paule Mallagarai (abeslaria, aktorea eta dantzaria), eta The Factory Company (Bilboko dantza-konpainia) ikusiko ditugu Foru Jauregian zehar mugitzen, hainbat kanaletan emango den bideo hunkigarri batean.

Gainera, Foru Jauregia 2025eko Ondarearen Europako Jardunaldien programazioan sartuko da. Aurten, haien 25. urteurrenean, ondare arkitektonikoa izango dute ardatz, eta, hala, indartu egingo da lurraldeko ondare arkitektoniko eta instituzionalaren ikono gisa betetzen duten eginkizuna. Jardunaldiotan, Foru Jauregia adierazle nagusia izango da.

Etorkizunari begira: beste efemeride historiko batzuk

Foru Jauregiaren 125. urteurrena Bizkaiko sustraien eta historiaren balioa nabarmentzeko oroitzapen-ekitaldien hasiera baino ez da. Jauregiaren 125 urte horien inguruko ospakizunarekin, erakundeak hasiera emango dio gure historiako beste efemeride garrantzitsu batzuen ospakizunari: Foru Berriaren eraketa, Foru Gobernuaren 500. urteurrena 2026an, eta Ekonomia Itunaren 150. urteurrena, 2028an.

Data garrantzitsuak dira, eta baliagarriak izango dira Bizkaiko erakundeen eta ondarearen historia gizartera hurbiltzen jarraitzeko, eta gure iragan komunaren inguruko ezagutza eta harrotasuna sustatzeko.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...