Berriak
2025(e)ko ekainaren 05(a) 11:50
Bizkaiak 2025 laguntza programa abiarazi du nazioarteko prestakuntzarako eta sektore estrategikoetarako, 493.000 eurorekin
Ekonomia Sustatzeko Saila
Bizkaiko Foru Aldundiaren Hobekuntza Profesionalerako Programak dirulaguntzak emango dizkie Bizkaiko unibertsitate-graduetako ikasle gazteei sektore estrategikoetan, hala nola trantsizio energetikoan, teknologia kuantikoan edo aeronautika aurreratuan, nazioarteko prestakuntza eta master presentzialak egiteko.
Bizkaiko Foru Aldundiak aurten berriro ere aktibatu du Hobekuntza Profesionalerako Programa, eta 2025eko deialdi honetan 493.000 euroko aurrekontua izango du. Programaren helburua da graduatu ondoko lurraldeko gazteei prestakuntza bikaina izateko laguntza ematea bi arlo bereizi hauen bidez: nazioartean izen ona duten zentroetan nazioarteko prestakuntza, eta Bizkaiko ekonomiarako estrategikoak diren sektoreetako prestakuntza espezializatua.
Programaren oinarriak arautzen dituen foru-dekretuak potentzial handiko gazteen prestakuntza akademikoa osatzeko laguntzak jaso ditu, sustatu nahi baitu gazte horiek proiekzio teknologiko handia eta hazteko gaitasuna duten eremuetan espezializatzea. Ekimenak erantzun bat eman nahi dio Bizkaiko enpresetan, unibertsitateetan eta ikerketa-zentroetan kualifikazio handiko langileak behar izateari, eta, horrela, lurraldeko ekonomia-sarearen lehiakortasuna indartu.
Izen oneko zentroetako nazioarteko prestakuntza
Programaren lehenengo arlo honen ardatzean dagoen hobekuntza profesionala ospe handiko nazioarteko unibertsitate eta zentroetan egindako ikastaro presentzialen bidez gauzatuko da. Bizkaian jaio edo erroldatutako 30 urtetik beherako ikasleek eska ditzakete laguntzok, baldin eta unibertsitate-karreran gutxienez batez besteko 7ko nota lortu badute, edo Talentia programan parte hartu badute. Gehienbat atzerrian egin beharko da prestakuntza, eta euskal unibertsitateetako prestakuntzarekin konbina daiteke. Irailaren 12an amaituko da eskabideak aurkezteko epea.
Sektore estrategikoetako prestakuntza
Programaren bigarren arloa 2024an hasitako ildoaren jarraipena izango da, gazteen prestakuntza sustatzen segitzeko, Bizkairako estrategikotzat jotzen diren sektoreetan: modernizazio eta trantsizio energetikoa, teknologia kuantikoa, automozioa, sare elektriko adimendunak eta aeronautika aurreratua. 2022-2023ko eta 2023-2024ko ikasturteetan graduko unibertsitate-ikasketak amaitu dituztenentzako edo 2024-2025eko ikasturtean amaitzen dituztenentzako dirulaguntzak dira, baldin eta 30 urtetik beherakoak badira eta Bizkaian jaio edo erroldatuta badaude. Dirulaguntza jaso dezakeen prestakuntza Bizkaian dauden unibertsitateek emandako master presentzialetan eman behar da. Irailaren 30ean amaituko da eskabideak aurkezteko epea.
- Master hauek jaso dezakete dirulaguntza:
- Masterra: Zientzia eta Teknologia Kuantikoak. EHUk emana
- Masterra: Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra EHUk emana
- Masterra: Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika EHUk emana
- Masterra: Sistema Elektroniko Aurreratuak EHUk emana
- Masterra: Automatizazioa, Elektronika eta Industria Kontrola Deustuko Unibertsitateak emana
- Masterra: Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan. EHUk emana
- Masterra: Automozioko Diseinu eta Fabrikazioa. Deustuko Unibertsitateak emana
- Masterra: Aeronautikako Teknologia. EHUk emana
- Masterra: Robotika eta Kontrol Sistemak. Mondragon Unibertsitateak emana
- Masterra: Zientzia eta Teknologia Espaziala. EHUk emana
- Masterra: Material Aurreratuen Ingeniaritza. EHUk emana
- Masterra: Konputazioa eta Sistema Adimendunak. Deustuko Unibertsitateak emana
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...