2025(e)ko maiatzaren 30(a) 12:30

Aldundiak Bizkaiko hondartzetako dutxak eta megafonia modernizatu ditu, eta ordubete luzatu du bainatzen laguntzeko programa

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Dutxen oinarriak eta megafoniaren zutoinak berritu dira; horri esker hondartzan urte osoan egon izan diren hormigoizko egitura zaharrak kendu ahal izan dira. Oraingo egiturak altzairuzkoak dira eta udan baino ez dira ipiniko. Aurreko urteetan bezala aurten ere bainatzen laguntzeko zerbitzua hobetu da, urtean baino urtean gehiago eskatzen dela kontuan hartuta: aurtengo udan ordubete luzatuko da zerbitzua, eta arratsaldeko 19:00etan barik 20:00etan amaituko da.

Hondartza denboraldiaren aurkezpena

Bizkaiko Foru Aldundiak hondartzetako ekipamenduak berritu ditu, haietara dozenen egonaldiak hobetzeko. Horretarako, dutxak eta megafonia modernizatu ditu, eta ondorioz natura inguruneari kalte  gutxiago egingo diote hondartzetan udan ipintzen diren ekipamenduek. Gainera, aurten berrikuntza bat egongo da: ordubete luzatu da bainatzen laguntzeko zerbitzua, horren beharra duten pertsonen eskaria asetzeko Aurtengo udako denboraldia datorren domekan hasiko da eta irailaren 30ean amaituko da.

Hondartza-denboraldiaren aurkezpena Ereagan egin da gaur. Honako hauek izan dira bertan: Ahaldun Nagusia, Elixabete Etxanobe eta Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko foru diputatua, Arantza Atutxa. Elixabete Etxanobek iragarri du datorren domekatik aurrera Bizkaiko hondartzetan honako baliabide hauek egongo direla: 85 dutxa, ura edateko eta oinak garbitzeko 76 iturri, desgaitasuna duten pertsonentzako 7 iturri eta 2 eserleku, 367 parrilladun plataforma, 2.000 metro zurezko pasabide eta 300 pasabide malgu.

Horrez gainera, Ahaldun Nagusiak esan du hondartzetako megafoniako 33 zutoin kendu direla eta haien ordez lurrera eraisteko sistema duten berriak ipini direla. Horri esker hemendik aurrera ez da egongo ibilgailu astunik hondartzara sartu beharrik bozgorailuak ipintzeko edo konpontzeko. Ondorioz hondartzara biltzen direnek eragozpen gutxiago jasango dute.

Natura ingurunea eta hondartzak eta bertako ekosistemak babestu nahian, gutxi-gutxika Aldundia dutxen hormigoizko oinarri zaharrak kentzen ari da; izan ere, orain arte, hondarpean egon arren, neguko ekaitzen ondorioz agerian geratzen izan dira. Dutxa berriak altzairu herdoilgaitzezkoak dira, eta oraindik aurrera udan baino ez dira ipiniko, megafonia-sistemak bezala. Joan den neguan hormigoizko 16 oinarri handi kendu dira. Geratzen direnak, 6 baino ez, datorren neguan kenduko dira. Neurri horri esker hondartzetan ez da egongo ekipamendu iraunkorrik eta dutxen instalazioa hondartzek udan duten itxurara moldatu ahal izango da, hondarra mugitu gabe eta zulorik egin gabe, eta horrela naturaren oreka babestuko da.

Bainatzen laguntzeko zerbitzua

Zerbitzu hau askok eskatzen dute, batez ere adinekoentzako egoitzen erabiltzaileek. Aurtengo udan ordubete luzatuko da, eta arratsaldeko 19:00etan barik 20:00etan amaituko da. Hobekuntza garrantzitsu honen aurretik beste batzuk egin dira azken urteetan: zerbitzua ekainera eta irailera zabaldu, beste bi hondartzatan ezarri (Gorliz eta Bakio) eta laguntzarekin bainatzeko eremuen seinaleak eta horri buruzko informazioa hobetu.

Iaz bezala, bainatzen laguntzeko zerbitzua denboraldiko lau hiletan erabili ahal izango da La Arenan, Ereagan, Laidatxun, Plentzian, Gorlizen, Bakion, Isuntzan eta Arrigorrin. Aurtengo ordutegi berria 11:00 - 20:00 izango da. Zerbitzuaren erreserbak online ez ezik bainu-eremuan bertan ere egin ahal izango dira.

Zerbitzu honetan 24 pertsona ariko dira, 3 laguntzarekin bainatzeko eremu bakoitzean. Behar bezala prestatuta daude, bai mugitzeko arazoak dituzten pertsonei bainatzen laguntzeko, bai salbamenduan eta sorospenetan jarduteko.

Proba pilotua: eskuz garbitzea

Joan den neguan, azarotik Aste Santura bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiak proba pilotu bat egin du: itsasoak urertzera ekartzen dituen hondakin antropikoak eskuz garbitu dira babestutako naturaguneetan dauden lau hondartzatan: Laida eta Laga, Urdaibain; La Arena, Barbadun itsasadarraren zonan (Natura 2000 Sarearen barnean dago); Astondoko duna-eremua, Gorlizen. Ekimen honen helburua da hondartzak erresilienteagoak izatea klima-aldaketaren aurrean, egiaztatuta baitago itsasoak ekartzen dituen hondakin naturalak onuragarriak direla hondartzetako ekosistemak garatzeko eta espezieen biodibertsitatea sustatzeko. Gainera, itsasoak hondartzetara eramaten dituen hondakin naturalek dunak eraberritzen dituzte, eta dunak babes naturalak dira olatuen narriaduren aurka eta, beraz, klima-aldaketaren ondoriozko itsas-mailaren gorakadaren aurka.

Joan den neguan lau hondartza horietan bildu diren hondakinak aurreko neguetan bildutakoekin alderatuta, proba pilotuari esker naturagune horietan 56 tona material organiko inguru mantendu ahal izan dira; hain zuzen ere, Laidan, Lagan eta La Arenan aurreko neguetan baino % 80 materia organiko gutxiago bildu da eta Gorlizen % 40 gutxiago. Hobekuntza hori mesedegarria izango da hondartzetako ekosistementzat eta klima-aldaketaren ondorioetatik babesteko.

Hondartzak garbitzea eta hornitzea

Guztira 101 pertsona ariko Bizkaiko hondartzak garbitzen zenbait ordutegitan. Halaber, 481 paperontzi eta hondakinak biltzeko 144 bidoi ipiniko dira (baliteke kopuruak aldatzea udan sortzen diren beharrizanen arabera). Paperontziak eta bidoiak, 2022an erabiltzen hasi ziren paperontzi adimendunak barne, hondartzetako sarreretan ipiniko dira, hondartzatik kanpo, iazko denboraldian legez. Garbiketa-taldeek honako baliabide hauek edukiko dituzte: hondartzak garbitzeko 11 makina handi, 3 kamioi, 2 furgoneta, 12 traktore, ekortzeko 3 makina, mantentze-lanetarako materiala garraiatzeko ontzi irekia duen kamioi bat, lur orotako 9 pick-up (bat plataforma jasotzailearekin) eta eskuzko 5 makina bereizle.

Sorospen eta istripuak prebenitzeko zerbitzua

Aurtengo denboraldian, Istripuak prebenitzeko, sorospen eta laguntza zerbitzua emango duen lantaldean uretako 154 sorosle eta koordinazio-lanetan ariko diren 16 pertsona egongo dira. Egunero zonako 7 koordinatzaile eta 88 sorosle izango dira lanean, modu honetara banatuta: 7 pertsona, La Arenan; 2 Areetan; 5 Ereagan; 4 Arrigunagan; 3 Gorrondatxen; 5 Barinatxen; 7 Arriatera-Atxabiribilen; 2 Muriolan; 4 Plentzian; 6 Gorlizen; 2 Armintzan; 7 Bakion; 2 Aritzatxun; 2 Laidatxun; 2 Toñan; 4 San Antonion; 6 Laidan; 4 Lagan; 2 Ean; 2 Ogellan; 3 Isuntzan; 5 Karraspion;  eta 2 Arrigorrin.

Zerbitzu honetako langileek baliabide hauek edukiko dituzte: 13 ontzi; uretako 8 motor; 13 buggy (8 elektriko); 3 quad; lur orotako 4 ibilgailu, GLPzkoak (petrolio-gas likidotu), 11 turismo (1 elektrikoa, 8 hibridoak eta 2 gasezkoak); desfibriladore erdiautomatikoak; glukometroak; pultsioximetroak; ohatilak; hondartzetara doazenei laguntza emateko behar diren elementu guztiak. Hondartza bakoitzean bertan behar diren ekipamenduak erabiliko dira.

Sorosleen taldearekin batera, hondartzetan 14 hondartzain egongo dira segurtasuna zaintzen (8 lanaldi bakoitzean).


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...