2025(e)ko maiatzaren 26(a) 14:25

Euskal Pilotako Euskal Selekzioak Bizkaian ospatuko den Nazioen Ligan egingo du debut ofiziala

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Euskal pilotako euskal selekzioak ofizialki egingo du debuta Euskadin lehen aldiz jokatuko den Nazioen Ligan. Txapelketa ekainaren 1tik 6ra bitartean ospatuko da Gernikako Jai Alai frontoian. Pasa den abenduan Nazioarteko Federazioak Euskal federazioa kide ofizialtzat onartu ostean emango da Euskal Selekzioaren debuta.

Nazioen Pilota Ligaren aurkezpena

Datorren ekainaren 1ean euskal pilotak mugarri historiko bat biziko du. Euskal Selekzioa nazioartean lehiatuko da, lehen aldiz, ofizialki, eta Euskadin lehen aldiz antolatuko den Nazioen Ligan egingo du, datorren ekainaren 1rtik 6ra, Gernikako Jai Alai frontoian.

Lehiaketaren aurkezpena Bilboko Bizkaia Frontoian egin dute gaur eta bertan hartu dute parte erakunde sustatzaile nagusietako ordezkariek: Elixabete Etxanobek, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak; Ibone Bengoetxeak, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza politikako sailburua; Xavier Cazaubonek, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioko presidenteak; eta Joxe Mari Mitxelenak, Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidenteak.

Zentzu honetan, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, horrelako ekitaldi bat hartzeko Bizkaia baino leku hoberik ez dela adierazi du: Bizkaian, pilota, modalitate guztietan, gure nortasun kolektiboaren funtsezko parte da. Gainera, nazioartean gure koloreekin lehiatu ahal izatea, gure etxean eta herri gisa, benetako ohorea eta harro egoteko arrazoia da. Ziur gaude Nazioen Liga hau benetako oparia izango dela Bizkaiko publikoarentzat.

Lehen lehendakariordeak, Ibone Bengoetxeak, Euskadi mundura zabaltzeko tresna modura pilotako Euskal Selekzioak duen garrantzia azpimarratu du: Euskal Selekzioa gure herriaren sinboloa eta erreferentea izango da nazioarteko lehiaketetan. Gure ordezkariak izango dira munduan, gure identitatea eta nortasuna zabalduko dute nonahi. Euskadi munduko mapan kokatuko dut. Historikoa da bizi dugun une hau eta ilusioz eta harrotasunez biziko dugu.

Xavier Cazaubonek, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioko presidenteak, emozioa adierazi du, FIPV Euskadira itzuliko delako, Gernikako pilotalekura, 34 urte geroago. Era berean, nazioarteko ekitaldi hau antolatzeko euskal erakundeekin eta euskal federazioarekin batera egindako elkarlana nabarmendu du.

Joxe Mari Mitxelenak, Euskal Pilota Federazioko presidenteak, nabarmendu du Nazioen Liga sinbolismoz beteta dagoela: Gure espezialitaterik nazioartekoenean emango da Euskal Selekzioaren debuta: zesta puntaz. Era berean, Busturialdearen bihotzean kokatuta dagoen pilotaleku ederra izan zen modalitateak gaur egun bizi duen loraldiaren epizentroa eta Pilotako Euskal Selekzioa ere Gernikan sortu zen. Olatu eder eta sendo horretara igotzeko prest gaude.

Lehiaketaren zehaztasunak

Euskal Selekzioak ez ezik, nazioarteko beste bost taldek ere hartuko dute parte Euskadin ospatuko den Nazioen Liga honetan: Frantzia, Espainia, Filipinak, Estatu Batuak eta Mexiko. Punta-puntako taldeak dira hauek, gaur egun, kirol honetan. Bertako kirolarientzat eta Bizkaiko eta Euskadiko ikusleentzat pilota gure erkidegoan errotuta dagoela erakusteko aukera paregabea da hauxe.

Lehiaketa ekainaren 1ean hasiko da, igandean, ligaxka partidekin. Ekainaren 5ean final erdiak jokatuko dira eta, ekainaren 6an, final handia. Gizonezkoen ligaxkan bi multzotan banatu dira taldeak: A multzoan España, Mexiko eta Estatu Batuak; B multzoan, Frantzia, Euskadi eta Filipinak. Emakumezkoen ligaxkan multzo bakarra izango da, lau talderekin: Euskadi, Filipinak, Frantzia eta Mexiko.

Lehiaketako tanteoa 15/15 eta berdinketa apurtzeko 10 tantura jokatuko da. Bi txapelketetan kanporaketa oso orekatuak espero dira eta ez dago garaipena lortzeko faborito argirik.

Euskal Selekzioko emakumezkoen eta gizonezkoen debuta ekainaren 2an izango da, 21:15ean eta 22:15ean, hurrenez hurren, Frantziaren aurka. Antolakuntzatik dei egiten zaie zale guztiei gure selekzioa animatzeko, ikurrinarekin  kanporaketetara joan daitezen.

EiTBk eskainiko duen estaldurari esker, lehiaketa hau zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

Nazioen Ligako informazio guztia:


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...