2025(e)ko maiatzaren 19(a) 11:33

Elixabete Etxanobek Jakin-Mina 2024-2025 ziurtagiriak banatu dizkie parte hartu duten ikasleei

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Etxanobek, Jakiundeko idazkari Jakeline Barkerrekin batera, ziurtagiriak banatu dizkie programan parte hartu duten Bizkaiko 14 ikastetxetako 90 ikasleri.

Elixabete Etxanobek Jakin-Mina 2024-2025 ziurtagiriak banatu ditu

Bizkaiko Diputatu Nagusi Elixabete Etxanobek Jakin-Mina 2024-2025 ziurtagiriak banatu ditu gaur goizean Foru Jauregian, prestakuntza-programa entzutetsu honetan parte hartu duten DBHko 4. mailako 90 ikasleri. Jakiundek - Zientzia, Arte eta Letren Akademiak - bultzatutako ekimenak erreferentziazko espezialistek emandako hitzaldi-ziklo bat eskaintzen du, eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza du Bizkaian. Gazteen artean bikaintasun akademikoa sustatzea du helburu.

Etxanobek, Jakeline Barker Jakiundeko idazkaria eta Guillermo Zuaznabar Arte Eder Museoko kidea izan ditu lagun. Bere hitzaldian, Diputatu Nagusiak zoriondu egin ditu ikasleak beren konpromisoagatik eta dedikazioagatik: Aukera bikaina aprobetxatu duzue. Arlo berrietara zabaldu duzue begirada, adituen eta egiten dutenaren zale amorratuen eskutik. Eta horrek asko esaten du zuetaz. Ezagutza gazteen artean zabaltzea funtsezkoa da herritar kritikoak, sortzaileak eta ingurunearekin konprometituak prestatzeko. Horregatik, jakin-mina, ikasteko gogoa, ulertzeko gogoa, jakiteko gogoa inoiz ez galtzeko eskatzen dizuet .

Jakin-Mina Programari buruz

Jakin-Mina Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako DBHko 4. mailako gazteei zuzendutako programa bat da, eta hainbat diziplinatako hitzaldi-zikloetan datza. Hitzaldi horiek aditu handiek ematen dituzte, bakoitzak bere arloan.

Programak 9 ziklo ditu, Bilbon, Durangon, Donostian, Arrasaten, Gasteizen, Iruñean eta Tuteran egiten direnak. Ziklo bakoitzak bost hitzaldi eskaintzen ditu, azarotik martxora bitartean, hilean behin.

Katedra Zientifikoak Bizkaiko ikastetxeetako ikasleei ematen zaizkien hitzaldiak antolatzen eta hizlariak aukeratzen laguntzen du. Hitzaldiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egiten dira, eta diziplina ugari hartzen dituzte beren baitan, baina ez da inolako jakintza-eremurik lehenesten besteen gainetik.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...