2025(e)ko maiatzaren 16(a) 11:59

EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup txapelketen finalak San Mamesen jokatuko dira 2026ko maiatzaren 22an eta 23an

Ekonomia Sustatzeko Saila

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak berriz ere elkarrekin egin dute lan nazioarteko kirol-ekitaldi batean

EPCR Challenge Cup eta la Investec Champions Cup trofeoak

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, errugbi federazioekin eta Athletic Club taldearekin batera, egindako elkarlanari esker berriro San Mames estadiora erakarri ahal izan dira kluben arteko Europako errugbi txapelketa nagusien finalak: EPCR Challenge Cup 2026ko finala eta Investec Champions Cup 2026ko finala. Partida horiek maiatzaren 22an eta 23an jokatuko dira, hurrenez hurren.

Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuaren esanetan, Bizkaian berriz ere nazioarteko kirol-ekitaldi handi bat izango dugu, eta horrek gure lurraldearen irudia sendotzen du, leku erakargarri, aurreratu eta abegikor gisa. 2018an erakutsi genuen azpiegiturak, zaletasuna eta esperientzia dauzkagula, eta 2026an berriro erakutsiko dugu. Era horretako ekitaldiek indartu egiten dute gure marka, eta gure onena munduarekin partekatzeko aukera ematen digute.

Partiden egutegia

European Professional Club Rugby (EPCR) erakundeak gaur jakitera eman duenez, Investec Champions Cup eta EPCR Challenge Cup 2025/26 txapelketak aurtengo abenduan hasiko dira berriro, multzoen faseko ondoz ondoko bi asteburutan, eta multzoen faseko hurrengo txandak 2026ko urtarrileko ondoz ondoko asteburuetan jokatuko dira.

Kanporaketa faseak apirilaren 3, 4 eta 5eko asteburuan hasiko dira final-zortzirenetako partidekin; ondoren final-laurdenak apirilaren 10, 11 eta 12an izango dira, eta finalerdiak 2026ko maiatzaren 1, 2 eta 3ko asteburuan jokatuko dira.

EPCR Challenge Cupeko finala 2026ko maiatzaren 22an, ostirala, jokatuko da; eta Investec Champions Cupeko finala 2026ko maiatzaren 23an, larunbata, jokatuko da. Berriz ere bi finalak hartuko dituen estadioa San Mames izango da.

2018an egia bihurtu zen ametsa

San Mames egoitza izateko aukeratzea erabaki historikoa izan zen 2018an, EPCRren amaierako asteburua lehenengoz errugbiaren sei nazio tradizionaletatik kanpo antolatu zenean.

2018an Gloucester Rugby talde britainiarrak eta Cardiff Blues talde galestarrak inauguratu zituzten Challenge Cupeko titulua lortzeko Europako finalak. Beste alde batetik, Leinster Rugby talde irlandarrak eta Racing 92 frantziarrak Champions Cupeko finala jokatu zuten. Orduan Leinster Rugby taldeak irabazi zuen Txapeldunen Kopako titulua eta Challenge Cupeko garaikurra Cardiff.


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...