2025(e)ko maiatzaren 16(a) 11:00

Bizkaia Mexikora joan da STEM talentua eta startup teknologikoak erakartzeko estrategia indartzera

Ekonomia Sustatzeko Saila

Maiatzaren 11tik 15era, Bizkaiko Foru Aldundiko, Mondragon Unibertsitateko eta Bilboko Udaleko ordezkari instituzional eta akademikoen talde batek Mexikoko Querétaro eta Nueva Leóngo estatuak bisitatu ditu, berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta talentua erakartzearen arloko loturak estutzeko.

Bizkaiko ordezkari taldea Mexicon

Bizkaiko Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitatearekin eta Bilboko Udalarekin lankidetzan, Mexikorako misio instituzional eta akademiko batean parte hartu du, maiatzaren 11tik 16ra bitartean, STEM talentua eta startup teknologikoak erakarrita lurraldearen lehiakortasuna indartzeko. Misioak gune estrategikoak bisitatu ditu, hala nola Querétaro eta Nueva León, non agenda trinkoa garatu den, instituzionala, akademikoa zein enpresa-arlokoa.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkarien taldeko burua Ainara Basurko izan da, Ekonomia Sustatzeko Saileko diputatua, eta, harekin batera, Cristina Mugica Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusia ere izan da. Bilboko Udaleko ordezkaria, berriz, Kontxi Claver izan da, Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia. Misioan Mondragon Unibertsitateko ordezkari talde garrantzitsu batek ere parte hartu du, ordezkariok honako hauek izan baitira: Vicente Atxa errektorea eta Mondragoneko presidenteordea, Jon Altuna errektoreorde akademikoa, Carlos García Goi Mailako Eskola Politeknikoko zuzendaria eta Lander Beloki Enpresa Fakultateko dekanoa.

Helburuak: ekintzailetza eta talentuaren erakartzea

Misioak Bizkaiarentzat funtsezko diren helburuei erantzun die. Alde batetik, bertatik bertara ezagutu ahal izan dira Monterreyko Institutu Teknologikoak ekintzailetzaren eta talentua erakartzearen arloan dituen ekimenak; horrez gainera, Bizkaitik erakundeen arteko lankidetzarako bide berriak aztertu dira. Mexikoko Nueva León estatuan kokatua, Monterreyko Institutu Teknologikoa Latinoamerikako erakunde akademiko entzutetsuenetako bat da, nazioartean aitortua goi-mailako hezkuntzan duen ikuspegi berritzaileagatik eta haren ekintzailetza-ekosistemagatik; izan ere, inkugailu, azeleratzaile eta talentu globala erakartzeko programak barne hartzen ditu ekosistema horrek. Beste alde batetik, Mexikoko Querétaron dagoen Mondragon Unibertsitatearekin (UMX) nazioarteko STEM talentua erakartzeko eta garatzeko lankidetza-aukerak aztertzeko ere balio izan du bidaiak. Gainera, xehetasunez ezagutu dira hezkuntzarekin eta hirien etorkizunarekin lotutako berrikuntza institutuak.

Mexikoko Nuevo León eta Querétaroko estatuak nabarmentzen dira zenbait sektoretako enpresak  biltzen dituen erreferentziazko industrialdeen sarearen inguruan duten  enpresa-dinamismoagatik. Bizkaiko enpresen filial batzuk dira enpresa horietako batzuk. Estatuotan, agenda instituzional bat garatu da; besteak beste, bilerak egin dira Nuevo Leongo Garapen Ekonomikorako idazkariarekin eta Querétaroko Garapen Ekonomikorako eta Ekintzailetzarako zuzendariarekin.

Mexikon dagoen Bizkaiko sare akademiko eta enpresa-arlokoarekiko lotura.

Misioak Mexikon ezarritako Bizkaiko enpresekin harremanak estutzeko ere balio izan du. Ildo horretan, ITPren, Walter Packen eta Eikaren instalazioak bisitatu dira, merkatu global lehiakorraren testuinguruan dituzten etorkizuneko erronketan sakontzeko. Halaber, UMXen egoitzan lan-bilera bat egin da Mexikon aipatutako enpresa ordezkariekin eta Cikautxo, Maier, Wolco, Sisteplant, Teknei, Ekin, Maier, Wolco, Sisteplant, Teknei,  Ekin, Ecenarro, Fagor Electrónica, Mondragon Assemby, Danobat eta Errekako arduraduneekin.

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen nazioartekotzeko eta talentua erakartzeko estrategiaren barruan kokatzen da Mexikorako misioa. Izan ere, estrategia horren bidez, lurraldea sendotu nahi da, berrikuntza- eta ezagutza-polo gisa, bai eta talentu teknologiko globalerako aukera-polo gisa ere.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...