Berriak
2025(e)ko maiatzaren 15(a) 12:00
Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarriko du teknologia kuantikoa txertatzen duten enpresa-proiektuak bizkortzeko lehen programa
Ekonomia Sustatzeko Saila
2 milioi euroko diru-kopuruarekin, Enpresentzako Bizkortze Kuantikoko Programak laguntza emango die konputazio eta simulazioaren, komunikazioen eta zibersegurtasunaren eta sentsorika eta metrologiaren arloetako negozio-erronka errealei aplikatutako teknologia kuantikoko industria-ikerketako proiektuei.
Enpresentzako Bizkortze Kuantikoko Programa berria
Bizkaiko Foru Aldundiak, Lantik teknologia- eta berrikuntza-sozietatearen bidez, Enpresentzako Bizkortze Kuantikoko Programaren lehen deialdia egin du, gaur, Biqain estrategiaren barruan (Bizkaia Quantum Advanced Industries). Ekimen aitzindari honek negozioaren arazo errealetara aplikatutako irtenbide kuantikoak sustatzen ditu, eta, hala, Bizkaiko enpresa-sarearen lehiakortasuna eta berrikuntza indartzeko helburuari erantzuten dio.
Hasiera batean 2 milioi euroko aurrekontua duela, bizkortze-programak laguntza emango du, doan, talentuko eta ezagutza adituko zerbitzu espezializatuen bidez, eta urtebetean proiektu errealak garatzeko azpiegitura eta plataforma teknologikoetarako sarbidea ere bai. Deialdia gaur, maiatzak 15, hasi eta 2025eko urriaren 31ra arte egongo da irekita; eskaerak, berriz, https://lantik.bizkaia.eus/es/biqain helbidearen bidez aurkeztu beharko dira.
Programa egoitza soziala edo fiskala Bizkaian duten edo proiektua lurraldean kokatutako lantoki batean garatzen duten plantillako gutxienez bost pertsona dituzten edozein sektoretako enpresei zuzenduta dago. Plantilla txikiagoa duten enpresek ere parte har dezakete, baldin eta sortu berriak badira eta bost urte baino gutxiago badituzte.
Produktuetan edo prozesuetan eragin handiko aurrerapenak sortzea epe laburrean
Ekimenaren bidez, Europar Batasunak eta nazioarteko beste erakunde batzuek lehiakortasunaren funtsezko palanka gisa identifikatutako eremu batean kokatu nahi da lurraldea. Teknologia kuantikoek (konputazioa eta simulazioa, komunikazioak eta zibersegurtasuna, eta sentsorika eta metrologia) zeharkako eragina izango dute beste teknologia disruptibo batzuetan (hala nola adimen artifiziala, bioteknologia edo erdieroaleak) eta sektore estrategikoetan (hala nola osasuna, energia, automozioa edo finantza-zerbitzuak).
Deialdi honetara aurkeztu ahal izango diren proiektuek produktuetan edo prozesuetan eragin handiko aurrerapenak sortzea izan beharko dute ardatz, eta horiek urtebeteko epean gauzatu beharko dira. Gutxienez, teknologia hauetako bat erabili beharko dute:
- Konputazioa eta simulazio kuantikoa; algoritmo kuantikoak, emuladoreak eta inspirazio kuantikoko irtenbideak barne.
- Komunikazio eta zibersegurtasun kuantikoak; zenbait teknologia barne, hala nola gakoen banaketa kuantikoa (QKD), kriptografia post-kuantikoa edo ausazko zenbakien sorkuntza kuantikoa.
- Sentsorika eta metrologia kuantikoak, negozioaren erabilera-kasuei aplikatuak, detektatze-gaitasun berriak hobetzeko edo garatzeko.
Enpresek teknologia kuantikoekin proiektuak probatu eta garatzera bideratutako aholkularitza kuantikoko zerbitzua osatzen du laguntzen lerro berri honek, zeinera dagoeneko 26 proiektu-kontsulta aurkeztu baitira, otsailaren amaieran interes-adierazpenak jasotzeko epea ireki zenetik.
Laguntza biak, aholkularitzakoa zein bizkortzekoa, Biqain estrategiaren parte dira. Haren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldean jarduera kuantikoko sektore berri bat sortzeko apustua indartu nahi du, ikerketa industriala, transferentzia teknologikoa eta talentu espezializatuaren garapena uztartzen dituen ikuspegiarekin. Biqain, Bizkaia Quantum Advanced Industries, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen BasQ ekimenaren parte da.
Argibide gehiagotarako eta eskaera-formularioa eskuratzeko: https://lantik.bizkaia.eus/es/biqain
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...