Berriak
2025(e)ko maiatzaren 14(a) 13:00
Etxeko zainketa aringarrietako berrikuntzari buruzko HENKO NET proiektu europarraren Workshop 2025 Bizkaian da
Gizarte Ekintzako Saila
Workshop 2025 Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen du, eta bertan, nazioarte mailako adituak, profesionalak eta gizarte-eragileak bildu dira, etxeko zainketa aringarrietan kalitatea eta irisgarritasuna hobetuko duten tresna teknologikoak eta berritzaileak aztertzeko.
Amaia Antxustegi HENKO NET jardunaldiaren hasieran

Amaia Antxustegi: "harrotzeko modukoa da Bizkaia proiektu honen parte aktiboa izatea da"
Gaur, egun osoko jardunaldi batean, «Berrikuntza eta teknologia digitalak etxeko zainketa aringarri sozial eta sanitarioetarako» HENKO NET proiektu europarraren Workshop 2025 egiten ari da. HENKO NET ikaskuntzako eta berrikuntzako komunitatea Europako erakundeek osatzen dute, eta bertan, Bizkaiak parte hartzen du Frantziako (Akitania Berria), Portugalgo eta Espainiako beste 8 kiderekin batera.
Jardunaldia Bilboko Batzar Nagusien egoitzan egiten ari da, eta helburu nagusia ezagutzak eta esperientziak trukatzea da, etxeko zainketa aringarrien ereduak sendotzeko eta ikuspegi komunitarioa eta teknologia aurreratuen erabilera sustatzeko. Proiektua Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) Interreg Sudoe programak kofinantzatzen du.
Jardunaldiaren inaugurazioan Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako diputatuak nabarmendu duen bezala, HENKO NETek laguntza-ereduak eraldatzeko apustua egiten du, eta horretarako, teknologia pertsonen eta haien beharrizanen zerbitzura erabiltzen da, baina zainketa horien funtsa, hau da, giza osagaia, ahaztu gabe
. Diputatuaren esanetan, harrotzeko modukoa da Bizkaia proiektu honen parte aktiboa izatea da
.
Osasun- eta gizarte-arretaren arloko profesionalak, ikasleak, senideak eta nazioarteko adituak bertaratu dira jardunaldira. Bertan, gai hauek, besteak beste, lantzen ari dira: adimen artifiziala eta teknologia digitala etxeko arretan txertatzea, baliabide soziosanitarioen koordinazioa eta zainketa aringarrien arloko jardunbide egokiak.
Berrikuntza teknologikoa funtsezkoa da zainketa aringarrietan
Programaren puntu nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira: premiak aurreikusteko tresna digitalen aurkezpena; kasu arrakastatsuak teknologien integrazioan, esaterako, telemonitorizazioaren erabilera, eta arretarako eredu komunitarioei buruzko tailer praktikoak. Gainera, erakunde bazkideen esperientzia inspiratzaileak partekatzen dira, hala nola INTRAS Fundazioa, Bordeleko Unibertsitate Ospitalea, Aragoiko Osasun Zerbitzua eta Bizkaiko etxeTIC zentroak.
Workshop honek garrantzi handia dauka, hain zuzen ere, bere ikuspegi integralagatik, pertsonengan eta haien lehentasunetan oinarritutako ikuspegia eta teknologia uztartzen dituelako. Erakunde antolatzaileen arabera, lehentasunekoa da etxeko zainketa aringarri errukiorrak eta kalitatezkoak bermatzea, gizarte gero eta anitzago eta zaharrago baten premiei erantzuteko.
HENKO NET proiektua 2024an abiarazi zuten, zainketa aringarrien sistemak eraldatzeko helburuarekin, berrikuntza eta nazioz gaindiko lankidetza sustatuko dituen ezagutza-komunitate bat sortuz. Ekimena bat dator 2023-2026 aldirako Bizkaiko Plan Operatibo Soziosanitarioarekin eta 2023-2027 aldirako Zainketa Aringarrien Plan Estrategikoaren helburu estrategikoekin, eta sareko arreta eta koordinazio soziosanitarioa sendotu nahi ditu.
Jardunaldi horrekin, Bizkaiak arreta soziosanitarioaren eredu berritzaileak ezartzeko erreferentea izateko konpromisoa indartzen du, eta frogatzen du teknologia aurreratuen erabilera eta sarean lan egitea funtsezkoak direla arreta duina eta eraginkorra bermatzeko, pertsonen lehentasunetara egokituta.
Amaitzeko, Amaia Antxustegik adierazi du zainketa aringarriak, beste edozeren gainetik, giza eskubideen arlokoak direla, eta gure betebeharra dela bermatzea pertsona bakoitzak zainketa horiek ahalik eta baldintza onenetan jasotzen dituela.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...