2025(e)ko maiatzaren 08(a) 12:10

Elixabete Etxanobek Bizkaiko «Herritarrekiko topaketak» hasiko ditu hilaren amaieran

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia

Topaketa horien helburua elkarrizketarako gune bat sortzea da, herritarrek proposamenak eta hausnarketak egin ditzaten Bizkaia gizarte hobea izateko helburuan aurrera egiteko moduari buruz, hala Foru Aldundiak zerbitzuen prestazioan betetzen duen zeregina indartzeko. 2025erako aurreikusitako sei topaketetako lehenengoa maiatzaren 28an izango da, Foru Jauregian.

Leixuri Arrizabalaga

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak zenbait topaketa egingo ditu hurrengo hiletan Bizkaiko herritarrekin. Ekimen hori herritarrek parte hartzeko Foru Aldundiaren estrategiaren barruan dago, eta, horrenbestez, politika publikoak definitzeko herritarrek egindako ekarpenak bideratu nahi dituzten beste ekimen batzuen osagarria da.

Ahaldun Nagusiarekiko topaketa horiek Bizkaiko eskualdeetan egingo dira, bertan sortzen den elkarrizketari esker Foru Aldundia hurbildu dadin parte-hartzaileen eguneroko errealitatera eta, hortaz, lurraldeko errealitate desberdinetara.

Asmoa da topaketa bakoitzean 25-30 pertsonak parte hartzea, kopuru hori nahikoa baita eskualde bakoitzeko egoera soziodemografikoaren lagin adierazgarri bat eratzeko. Horretarako, besteak beste, aldagai hauek hartuko dira erreferentziatzat: generoa, adina, lan-egoera edo ikasketa-maila.

Bi alderdien arteko elkarrizketa zintzoa eta eraikitzailea izan dadin, topaketak pribatuak izango dira. Metodologia zortzi-hamar laguneko taldeak osatzean datza. Talde horiek, moderatzaile batek dinamizaturik, Elixabete Etxanoberekin eztabaidatu eta partekatu ahal izango dituzte beren gogoetak, proposamenak edo kezkak.

«Herritarrekiko topaketen» egutegia

Lehenengo topaketa Bilboko Foru Jauregian egingo da, datorren maiatzaren 28an, eta, ondoren, topaketa bana egingo da Lurralde Historikoko hamabi eskualdeetan. Asmoa da 2025. urtea amaitu aurretik guztira sei ekitaldi egitea.

Eskualdeko hitzordu bakoitza amaitutakoan, txosten bat argitaratuko da Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean, hitzaldi horietan lortutako ondorio nagusiak jasotzeko.

Lehenengoak Bizkaiko errealitatean sakontzea izango du helburu; hori dela eta, bertan elkartzen diren pertsonek lurraldeko gizartearen isla izango den lagin soziodemografiko bat osatu beharko dute.

Topaketa horietan parte hartu nahi dutenek Aldundiaren webgunean eman dezakete izena (www.bizkaia.eus), horretarako jarritako inprimakia betez.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...