2025(e)ko maiatzaren 08(a) 11:45

Bizkaiak transferentzia teknologikoaren aldeko apustua indartuko du, 2,6 milioi euroko laguntzen deialdi berri baten bidez

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko ezagutza-zentroen eta enpresen arteko lotura sustatzen dihardu, beren berrikuntza- eta lehiakortasun-maila areagotzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak Transferentzia Teknologikoa 2025 dirulaguntza-programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ditu. Programa horrek 2.600.000 euroko ekarpen ekonomikoa izango du. Programaren helburu nagusia teknologia- eta ikerketa-zentroetatik enpresetara aplika daitekeen ezagutza-transmisioa bizkortzea da, enpresei beren industria-erronkei aurre egiten eta nazioarteko merkatuetan duten kokapena hobetzen laguntzeko. Programa Bizkaiko Gobernuak lurralde berritzaile eta lehiakor gisa sendotzeko duen estrategiaren parte da.

Eremu horretan Bizkaiak dituen indargune nagusietako bat da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren ezagutza-zentroen ekosistema askotariko eta dinamiko bat izatea. Zentro horiek erakusten ari dira ezagutza sortzeko zein hura ekoizpen-sarera eraginkortasunez transferitzeko duten gaitasunak eragina duela lurraldearen berrikuntzan nahiz lehiakortasunean.

Laguntza-programak bi lerro ditu:

  • 1. lerroa. Ikerketa- eta garapen-proiektuetarako dirulaguntzak, I+G proiektu aplikatuak sostengatzera bideratuak, ezagutza enpresa-esparrura eraginkortasunez transferitzeko zuzeneko ikuspegiarekin.
  • 2. lerroa. Ikerketa-, proba- eta esperimentazio-azpiegituretarako dirulaguntzak, Bizkaiko zentro zientifiko-teknologikoetako ekipamenduak indartzera bideratuak, funtsezkoak baitira transferentzia teknologikoko proiektuak bultzatzeko.

Bi lerroetarako eskabideak 2025eko maiatzaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira.

2021ean abian jarri zenetik, agerian geratu da programaren eragin positiboa. Harrezkero, 6.223.693 euro inbertitu dira transferentzia teknologikoko proiektuak bultzatzeko eta puntako ekipamendu teknologikoaz hornitzeko Bizkaiko zentro teknologikoak, ikerketa kooperatiboko zentroak (CIC) eta Basque Excellence Research Centres zentroak (BERC). 2024an, 7 proiektu eta 9 azpiegitura finantzatu ziren programari esker. Hala, lurraldearen lehiakortasuna indartzeko funtsezko tresna gisa finkatu zen.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...