2025(e)ko maiatzaren 06(a) 10:35

Aldundiak, enpresek eta zerga-sistemako eragile sozial eta profesionalek osatzen dute harreman iraunkorreko baterako foroa

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Foro horrek modu aktiboan inplikatu nahi ditu zergadunak eta haien ordezkari fiskalak tributuak betetzeko betebeharrean, haien eta zerga-administrazioaren arteko komunikazio-bide malguak eta arinak sortuta. Horrela, Foru Aldundiak bere agintaldiko Bizkaia Denontzat planean hartutako konpromisoetako bat betetzen da; konpromiso horiek guztiak Zerga Iruzurraren aurka Borrokatzeko Planaren barruan daude.

Bat dorrea, gaur

Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun eta Finantzen diputatua harreman iraunkorreko baterako foroa eratzeko gaurko ekitaldiaren buru da. Ekitaldi horretan, Zerga Administrazioaren eta zergadunen arteko harremanak planteatzen dituen beharrei eta erronkei heldu nahi zaie, egituraren ikuspegitik. Halaber, arreta emateko kanal espezifikoak gaitzea landuko da, beti aintzat hartuta lankidetza sozialerako zeregin garrantzitsua dutela.

Jardunaldia goizeko 09:30ean hasi da, Ogasunaren egoitzan. Lehenengo foroan Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa (Cebek), Merkataritza Ganbera eta beste elkarteak izan dira, Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresa txiki eta ertainen ordezkari gisa. Ondoren, bigarren foroa eratu da, eta bertan, aholkularitza fiskalaren ordezkariek hartu dute parte. Hirugarren foroa, BAT dorrean, eta bertan gure lurraldeko enpresa handiak egon dira.

Lehenengo topaketa horretan, hiru foroetako bakoitzaren jarduera- eta antolaketa-ildo nagusiak finkatu dira alderdi guztien artean. Foroen lehen bilera formala ekaineko bigarren astean egitea aurreikusi da. 

Foro bateratuaren helburuak

Foro bateratuaren helburu nagusia da topagune gisa balio izatea zergadunak eta haien arduradun fiskalak zergak betetzean inplikatzera bideratutako jarduerak garatzeko, alde guztien arteko lankidetza areagotzea bilatuz zergak betetzeari dagokionez. Segurtasun juridikoa areagotzeko, gardentasun eta zorroztasun esparru baten barruan elkar ezagutza hobetzeko eta Bizkaiko Foru Ogasunaren berrikuntzak eta jarduteko irizpideak zabaltzeko tresna berri bat da. Azken batean, erakunde honen jarduna Bizkaiko zergadunen beharretara egokitzea, eskura dituen bitartekoak jarriz eta lankidetza indartuz.

Horrela, bilera-esparru bat sortu nahi da, zerga-sistemaren aplikazioan sor daitezkeen arazoak ezagutu eta bateratzeko. Horrek, zalantzarik gabe, betetze-kostu txikiagoak ekarriko ditu, eta gatazkak murrizten lagunduko du.

Bizkaiko Foru Aldundia ziur dago zergadunekiko harremana indartu egingo dela, haien proiektuei, araudiei eta zergen aplikazioari buruzko informazioa gardentasunez emango baita. Era berean, foroa osatzen duten pertsonen ekarpenen zain dago, betiere kritika konstruktiboaren ikuspegitik. Horrela, bi aldeen artean hobekuntzak identifikatu ahal izango dira erakundearen funtzioetan, bai zergen aplikazioan, bai aurkezten diren erronkei fiskalitateak eman diezaiekeen erantzunean.

Foro bateratua: Aldundia aurrera doa gertutasun-prozesuan

Foro bateratu hori eratuta, Bizkaiko Foru Aldundiak beste urrats bat egin du zergadunekin duen harremanean. Zerrenda horrek, azken 20 urteetan, hainbat jarduera ekarri ditu, hala nola aurretiazko tributazio-proposamenak, ikuskapen-prozeduretan ordaintzeko konpromisoarekiko adostasun-aktak, aldez aurreko balorazio-akordioak edo Foru Ogasunaren jardueran jardunbide egokiak sartzea, besteak beste, auziak saihesten dituzten zerga-kontsultak edo hainbat arlotako jarraibideak.

Hobekuntza-prozesu eta hurbiltasun horretan sartzen dira, halaber, antolamendu-aldaketak, Ogasunaren eta zergadunen arteko harremanei arintasun handiagoa emateko alderdi bereziki konplexuetan, eta unitate espezifikoak sortzen dira egungo erronka handiei erantzuteko, besteak beste, nazioarteko fiskalitateari, transferentzia-prezioei, BATUZi, enpresa handiei edo, berriki, 2. zutabeari. Urrats horiek guztiak gero eta hurbilagoa eta gardenagoa izango den Aldundia lortzera bideratuta daude.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...