Berriak
2025(e)ko maiatzaren 08(a) 12:00
Bizkaiko suhiltzaileak lankidetzan arituko dira udaltzaingoekin, egiturazko suteak itzaltzeko koordinazioa hobetzeko
Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila
Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuak udaltzainentzako prestakuntza-programa aitzindaria bultzatuko du, egiturazko suteen kudeaketan koordinazioa eta segurtasuna indartzeko. Lehen fasean, prestakuntza-zikloan aurreikusten da milatik gora udaltzainek parte hartzea lau hilabetean.
Heziketa Uriosten
Larrialdi-egoeretan, segundo bakoitza erabakigarria da bizitzak salbatzeko, kalte materialak minimizatzeko eta esku-hartzaileen segurtasuna bermatzeko. Eszenatokia arin ebaluatzea, larrialdian esku hartzen duten zerbitzuen arteko lankidetza estua eta baliabideak modu eraginkorrean zabaltzea, faktore horiek guztiak kritikoak dira egiturazko sute batek arrisku handiagoko egoera baterantz eboluzionatu dezan saihesteko.
Ildo horretan, Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuak (PSSZ) prestakuntza-ziklo aitzindari bat jarri du abian egiturazko suteen kudeaketan koordinazioa eta segurtasuna indartzeko, lurraldeko 112 udaletako udaltzaingoen laguntzarekin (Bilbo ez dago sartuta, PSSZ propioa baitu). Prestakuntza segurtasuna eta halako larrialdiei erantzuteko eraginkortasuna hobetzearen aldeko apustua da, eta Bizkaiko suhiltzaileen zerbitzuko ofizialek eta instruktoreek antolatu dute eta eurek emango dute.
Protokolo bat oinarri gisa
Prestakuntza-programaren oinarria "Egiturazko suteetarako koordinatzeko protokoloa" da. Protokolo hori Bizkaiko SPEISek eta Euskadiko gainerako suhiltzaile-zerbitzuek, foruetakoek zein udaletakoek, elkarrekin egin dute.
Rolen eta arduren banaketa argia ezartzen du protokoloak, eta udaltzaingoen, Ertzaintzaren eta PSSZen zerbitzuen arteko koordinazioa lehenesten du, lehen jarduketen eraginkortasuna optimizatzeko, jarduketa horiek erabakigarriak baitira segurtasunerako eta larrialdiei aurre egiteko. Funtsezko jarraibide operatibo batzuk jasotzen ditu dokumentuak, hala nola arriskuen hasierako azterketa, larrialdietako ibilgailuetarako sarbideen kudeaketa, egoeraren ebaluazioa eta konfinamendu- edo ebakuazio-estrategien ezarpena. Gainera, lehentasuna emango zaio erabakiak azkar eta eta modu arrazoituan hartzea ahalbidetuko duten eta arin egingo diren txostenak.
Parte-hartzea eta prestakuntza-egutegia
Prestakuntza-zikloa fase pilotu batean gauzatuko da, bi hilabetez ,orain, eta beste bi hilabetez, udaren ostean. Saioak astean behin egingo dira, hiru ordukoak izango dira, eta batez ere ikuspegi praktiko eta teorikoa izango dute; zeinak zortzi suhiltzaile-etxe foraletan emango baitira: Urioste (Ortuella), Basauri, Artaza (Leioa), Iurreta, Arratzu, Zalla, Markina-Xemein eta Derio. Saio bakoitza 25 suhiltzaileko talde batentzat diseinatuta dago, eta gutxienez 12k parte hartu behar dute.
Lehen fasean, mila udaltzainek baino gehiagok parte hartuko dutela aurreikusten da. Prestakuntza hasi da, Uriosteko suhiltzaile-etxean, eta Portuko Polizian diharduten hainbat ertzainek ere parte hartu dute.
Koordinaziorako prestakuntza
Bizkaiko suhiltzaileen zerbitzuak ekimen hau abian jarrita, berretsi egiten da Foru Aldundiak prestakuntzarekin eta profesionalizazioarekin duen konpromisoa, prestakuntza-profesionalizazioak funtsezkoak baitira larrialdiei aurre egiteko eta herritarrak babesteko.
Erakundeen arteko koordinazioa eta esku-hartzaileen prestakuntza teknikoa hobetzeko ahalegin honen bidez, Bizkaian larrialdiei erantzuteko sarea sendotu nahi da.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...