2025(e)ko apirilaren 24(a) 10:00

Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa-digitalizazioa sustatuko du ia 4 milioi euroko laguntzekin 2025ean

Ekonomia Sustatzeko Saila

Maiatzaren 5ean irekiko da Trantsizio Digitala programaren 2025eko deialdirako eskabideak aurkezteko epea. Programak industria-arloko eta zerbitzuetako ETEei zuzendutako bi laguntza-lerro ditu, enpresen heldutasun teknologikoaren mailara egokituta.

Ekimen honek Bizkaiko enpresa-sarearen beharrei erantzuten die

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak Trantsizio Digitala dirulaguntza-programaren edizio berri bat abiarazi du 2025ean, 3,97 milioi eurokoa, lurraldeko enpresen digitalizazioa bultzatzeko eta horien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia 2021az geroztik dago indarrean, eta Bizkaiko enpresa-sarearen errealitatera hobeto egokitutako egitura batekin finkatzen da, enpresen heldutasun teknologiko mailaren arabera.

Programak bi laguntza-lerro bereizten ditu: lerro bat onarrizko digitalizazio-proiektuetarako, eta, bestea, ekimen aurreratuagoetarako. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 13an amaituko da oinarrizko digitalizazio-proiektuetarako, eta, ekimen aurreratuagoetarako, berriz, maiatzaren 5ean hasi eta maiatzaren 23an amaituko da. Lerro biak egoitza Bizkaian duten 5 eta 250 langile bitarteko industria- eta zerbitzu-enpresentzat dira.  2025eko edizioak berrikuntza nagusi gisa sartu du langileen gastuak oinarrizko lerroan hautagarri gisa ezabatzea, aurrekontuarekin enpresa gehiagori lagundu ahal izateko.

Ekimen honek Bizkaiko enpresa-sarearen beharrei erantzuten die. Premia horiek «Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitala» txostenean jasota daude. Txosten hori Barrixe - Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiak egin zuen, Bilboko Merkataritza Ganberak eta Bizkaiko Foru Aldundiak parte hartuta, eta bilakaera betean dagoen enpresa-ekosistema erakusten du.

  • Enpresen % 91 digitalizatzen hasi dira: % 25,7 fase aurreratuetan daude, eta % 65 oinarrizko mailetan daude oraindik.
  • Digitalizazio aurreratua duten erakundeen % 73,9k laguntza ekonomiko publiko handiagoa eskatzen dute aurrera egiten jarraitzeko.
  • Adimen artifiziala bikoiztu egin da urtebetean, enpresen % 16,6k erabiltzen baitute dagoeneko.
  • Oraindik ere talentu teknologikorik eta denborarik eza dira digitalizazio-prozesuei ekiteko oztopo nagusiak.

Ildo horretan, Ekonomia Sustatzeko foru-diputatu Ainara Basurkok azpimarratu duenez, ETE asko urrats garrantzitsuak egiten ari dira bide horretan, baina aldaketa digitala sakona eta konplexua da. Horregatik, indartu egin dugu Bizkaiko Foru Aldundian enpresei beren errealitate zehatzean laguntzeko diseinatutako laguntza-programarekiko dugun konpromisoa. Eragiketak, produktuak eta negozio-ereduak zentzuz eta eraginarekin eraldatzen dituzten digitalizazio-proiektuak bultzatzen ditugu. Ez dugu nahi enpresa bakar bat ere eraldaketa horretan atzean geratzea, eta, horretarako, programa hau funtsezko tresna  da, benetako premia bati erantzuten diona: aurrera egin nahi duten baina hori berme osoz egiteko laguntza behar duten ETEei laguntzea, baliabideekin eta orientazioarekin..

Aurreko edizioan, programak oinarrizko 147 proiektu eta 26 proiektu aurreratu lagundu zituen, eta horrek agerian uzten du laguntza horien eskaera gero eta handiagoa dela, gero eta digitalizatuagoa eta lehiakorragoa den ingurune batean. Deialdi honekin, Bizkaiak ezagutzan, berrikuntzan eta talentuan oinarritutako ekonomia sustatzeko estrategian aurrera egiten du.

Esteka honetan duzu Trantsizio Digitaleko Programari buruzko informazio gehiago.


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...