Berriak
2025(e)ko apirilaren 25(a) 11:20
[Bizkaiko Foru Aldundiak Markina-Xemein eta Etxebarria arteko bidegorria eraikitzeko proiektua onartu du
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila
Foru Gobernuaren Kontseiluak onartu berri du Bizkaiko Lurraldeko Bizikleta Bideen Plan Sektorialeko 1,3 kilometroko bizikleta-errei hori eraikitzea
Bizkaiko Foru Aldundiak, azken gobernu-kontseiluan, beste bidegorri bat eraikitzeko proiektua onartu du, eta Markina-Xemein eta Etxebarria lotuko ditu. Babestutako bizikleta-errei berri hori Bizkaiko Lurraldeko Bizikleta Bideen Plan Sektorialaren Artibai-L6 lineako R 6.2 adarrari dagokio, eta 1,3 kilometro luze izango da.
Bizikleta-bidea BI-2636 errepidearekiko paraleloa izango da; baina ibilgailuen trafikotik erabat bereizita egongo da, segurtasun-hesi fisiko bat izango du eta. Bidegorria guztira 3,5 metro zabal izango da, honela banatuta: bi errei, bakoitza 1,75 metrokoa, eta 0,3 metro gehiago zabalduko da, babes-elementuak instalatzeko eta zoladuraren akabera hobetzeko.
Tarte berri hori aukerabide seguru eta jasangarria izango da Markina-Xemein eta Etxebarria arteko distantzia labur eta ertaineko joan-etorrietarako. Aisialdi- edo kirol-azpiegitura izateaz gain, benetako mugikortasun aktiborako azpiegitura ere izango da herritar guztiontzat, bai eta gaur egungo oinezkoentzako Urko bidearen osagarria ere -bide horretan ezin baitira motordunak ibili-.
Jarduketa horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak aurrera jarraitzen du Europar Batasunak berotegi-efektuko gas-emisioak murrizteko ezarritako helburuetarantz. Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkairako Energia Iraunkorreko Estrategia 2030aren esparruko proiektu bat da hori, gure lurraldean mugikortasun garbiago eta eraginkorrago bat sustatze aldera.
Bidegorri berria Munibe jauregiaren portalean hasiko da, Markina-Xemeingo irteeran; bertatik abiatzen da Urko bidea ere. Handik, BI-2636 errepidearen eskuinaldea hartuta, Etxebarrirantz, Nemak industrialdeko sarbideraino helduko da. Ondorengo beste fase batzuetan, bizikleta-bidea Etxebarriko herrigunetik luzatzea aurreikusten da.
Obrarako 4,8 milioi euroko aurrekontua dago, eta hamabost hilabeteko gauzatze-epea aurreikusi da.
Bizkaiko Lurraldeko Bizikleta Bideen Plan Sektoriala
Bizkaiko Lurraldeko Bizikleta Bideen Plan Sektorialeko (BLBBPS) planaren xede-sarea (PXS) guztira 365,5 kilometro luze da, eta bost linea nagusi eta bigarren mailako hogei linea dauzka.
Linea nagusiak guztira 123,8 kilometro luze dira, eta lurralde historikoko lurralde-ardatz nagusietan daude antolatuta:
- L1 - Nerbioi-Ibaizabal, Arratia, Durangaldea (42,7 km)
- L2 - Txorierri-Mungialdea (18,6 km)
- L3 - Eskuinaldea-Uribe Kosta (18,1 km)
- L4 - Ezkerraldea-Meatzaldea-Enkarterri (24,9 km)
- L7 - Bilbao (19,4 km)
Egitura horri beste bi ardatz estrategiko gehitu zaizkio, eskualde berezi hauek lotzeko:
- L5 - Urdaibai
- L6 - Artibai. Gainera, hau Gipuzkoako Bizikleta Sarearekin lotzen da Ondarroa-Mutriku tartearen bidez.
Bigarren mailako linea horiek guztira 241,7 kilometro luze dira, eta funtsezkoak dira lurraldea konektatzeko. Haien ibilbideak linea nagusiari batzen zaizkio, beste eskualde-eremu batzuetara iristen dira, eta, horrela, sarearen kapilaritatea hobetu eta eragin-eremua handitzen da.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...