2025(e)ko apirilaren 18(a) 10:00

‘Señeak Bizkaia Rock Kanpusa’: 23 gaztek osatutako musika talde erraldoia

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Señeak elkarteak jakinarazi du jada zeintzuk izango diren ‘Señeak Bizkaia Rock Kanpusa’ programan parte hartuko duten gazteak. 14 eta 17 urte arteko 23 gazte hautatu dira, eta datorren astean Zornotzako Lauaxeta Ikastolan ospatuko den musika egonaldian parte hartuko dute.

Señeak Bizkaia Rock kanpusa

Bizkaiko Foru Aldundiak Señeak elkartea eta Lauaxeta ikastolarekin batera martxan jarritako musika egonaldiak baditu partehartzaileen izen abizenak. Guztira 23 gazte bizkaitar izango dira Lauaxeta ikastolan datorren astean esperientzia berezi honetaz gozatzen.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Señeak elkartearekin eta Lauaxeta Ikastolarekin elkarlanean antolatutako ekimen honen helburua da Bizkaiko gazte musikarien talentua sustatzea, musikaren bitartez pentsamendu kritikoa, sormena eta talde-lana bultzatuz. Gainera, partaideek musika-trebetasunak garatzeaz gain, bizitzarako baliagarriak izango diren gaitasun pertsonal eta sozialak ere landuko dituzte.

Euskara, Kultura eta Kirol diputatua Leixuri Arrizabalagak adierazi bezala Bizkaiko gazteen artean talentu musikal handia dago. Horregatik, bide eta aukera berriak irekitzearen aldeko apustua egin dugu, pertsona eta artista gisa hazteko. Espero dugu Señeak Bizkaia Rock Campusa erreferente bihurtzea Bizkaiko hezkuntza- eta kultura-eskaintzan, non gazteek beren musika-trebetasunak garatu ahal izango dituzten eta musikan beren hazkunde pertsonalerako bidea aurkitu ahal izango duten.

Ekimenak 80 gazte baino gehiago erakarri ditu, eta azkenean 23 musikari gazte hautatu dituzte, maila artistiko bikaina erakutsi dutelako. Alex Sardui, Señeak elkarteko kideak adierazi duenez Hasierako aurreikuspena 20 parte-hartzailekoa bazen ere, izandako maila ikusita, talde zabalago bat osatzea erabaki dugu. Bestalde, Ekain Alzolak, honako hau nabarmendu du: Harrobi ederra dugu Bizkaian. Gure ardura da gazte hauen motibazioa piztea eta musika zaletasuna indartzea.

Gazte hauek instrumentu ezberdinak jotzen dituzten musikariak dira: bost gitarra-jole, sei abeslari, lau piano-jole, lau bateria-jole eta lau baxu-jole. Jatorriak ere anitzak dira: Elorrio, Lekeitio, Igorre, Gernika, Zornotza, Erandio, Leioa, Usansolo, Getxo, Santurtzi, Trapaga, Sestao, Dima, Bilbo eta Durango.

Programa eta egonaldia

Kanpusa apirilaren 21etik 26ra ospatuko da, sei egun eta bost gau iraungo dituen egonaldian. Goizez, gazteek instrumentu klase pertsonalizatuak jasoko dituzte euskal musikari ezagunekin; arratsaldeetan, berriz, talde-entseguak, jolasak, arte-sorkuntzako tailerrak eta bestelako aisialdi jarduerak izango dituzte.

Egitaraua bi zatitan banatuta dago:

Goizez: teoria musikala, praktika instrumentala, sorkuntza artistikoa, eta arratsaldez: irteerak, kirol ekintzak eta talde-proiektuak.

Irakasleei dagokionez honakoak izango dira Alex Sardui eta Ekain Alzolarekin batera: Aitor Lacalle eta Garikoitz Ortiz de Villalba (Gitarra eta teklatua, ETS) Onintze Garcia Arana (Gitarra eta Ahotsa, Seiren, Galder Izagirre), Jon Fresco Pelissier (Bateria. Ken Zazpi). Eta monitore lanetan Maialen Ozamiz eta Jon Etxeberria.

Musika-ikaskuntza euskal sortzaile eta musikari ezagunekin egingo dute; eta artistak bisitan etorriko dira gazteekin lan egitera. Aisialdirako jarduerak Lauaxeta Ikastolako begirale esperientziadunek gidatuko dituzte.

Amaierako kontzertua Zornotza Aretoan

Kanpusaren azken egunean, apirilaren 26an, parte-hartzaileek doako kontzertu irekia eskainiko dute Zornotza Aretoan. Bertan, aste osoan zehar ikasitakoa taularatuko dute, euren irakasle eta musika-erreferenteekin batera.

Esperientzia paregabea izango da musika-maite duten nerabeentzat, eta Bizkaian musika hezkuntzak eta sormenak duten indarraren erakusgarri bikaina.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...