Berriak
2025(e)ko apirilaren 15(a) 11:29
Ogasunak Errenta24 kanpainaren lehen egunean egindako aitorpenei dagozkien 41 milioi euro itzuliko dizkie gaur 33.000 zergaduni
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Joan den ostegunetik (apirilak 10), ia 91.000 errenta-aitorpen aurkeztu dira, Errenta23 kanpainan baino % 10,1 gehiago, orduan 81.500 aurkeztu baitziren. Kanal digitala izan da gehien erabili dena, 81.500 aitorpen aurkeztu baitira haren bidez, iazko lehen bost egunetan baino % 11,1 gehiago.
Bizkaiko Foru Ogasunak 41,2 milioi euro itzuliko dizkie aitorpena joan den asteko ostegunean, Errenta24 kanpainaren lehen egunean, aurkeztu zuten 33.079 zergadunei -aitorpenaren emaitza haien aldeko izan da-, aurkeztutako aitorpenak berrikusteko prozesuak egin ondoren. Hala, Errenta kanpainaren lehen aitorpenetan 1.245 euro itzuliko dira batez beste. Gaur, 10:00ak arte, 90.767 aitorpen aurkeztu dira.
Azpimarratu behar da Errenta23 kanpainan 45,6 milioi euro itzuli zirela itzulpena egiteko lehenengo egunean, eta kopuru hori kanpainaren lehen bi egunetan aurkeztutako aitorpenei zegokiela. Aurten, berriz, 41,2 milioi euro itzuliko dira kanpainako egun bakar batean. Horrek esan nahi du kanpainaren lehen 24 orduetan aurkeztutako aitorpenen kopurua % 21 igo dela.
Aurkeztutako aitorpenak, kanalaren arabera
Zergadunek beren aitorpena aurkezteko gehien erabili duten kanala digitala izan da: guztira, 81.077 aitorpen, % 89,3. Ondoren, telefono bidezkoa dago, 7.951 aitorpenekin (% 8,8), eta aurrez aurrekoa, 1.7398 aitorpenekin (%1,9).
Telefono bidezko arreta-zerbitzuak zergadunen 40.461 dei jaso ditu kanpainaren lehen hiru lanegunetan, haien aitorpena kontsultatu, aldatu edo aurkezteko, bai eta zalantzak argitzeko ere. Dei gehien astelehenean, hilak 14, egin dira: 14.206 dei jaso dira, hau da, 10 dei minutuko, batez beste.
Errenta24 kanpainaren zenbaki garrantzitsuenak
858.102 zergadunek eskura dute aitorpenaren zirriborroa, eta modu digitalean, telefonoz edo aurrez aurre kontsultatu eta berrikusi ahal izango dute. Bizkaiko Foru Ogasunaren aurreikuspenen arabera, 678.000 errenta-aitorpen inguru aurkeztuko dira, eta hamarretik zazpitan dirua itzuli beharko da, hau da, emaitza zergadunen aldekoa izango da. Batez beste, 1.228 euro itzuliko zaie. 2024ko errenta-kanpainan 778,7 milioi euroko kenkari sozialak aplikatuko dira.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...