2025(e)ko apirilaren 07(a) 12:36

Euskararen Etxeak Europako Kontseiluaren 2025eko Museo Onenaren saria jaso du gaur

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Iurdana Acasuso Euskararen Etxeko zuzendaria Estrasburgon izan dira gaur, Europako Kontseiluko Parlamentu Biltzarreko Kultura Batzordeak emandako saria jasotzeko ekitaldian.

Euskararen Etxeak Europako Kontseiluaren 2025eko Museo Onenaren saria jaso

Gaur Euskararen Etxeak 2025eko Europako Museo Onenaren Saria jaso du Estrasburgoko Europako Kontseiluko Parlamentu Biltzarreko (PACE) Kultura Batzordeak antolatutako ekitaldian.

Bertan izan dira Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Iurdana Acasuso Euskararen Etxeko zuzendaria, eta Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatu Leixuri Arrizabalaga eta saria jaso dute batzordeko buru den Konstantinos Efstathiou-en eskutik.

1977 ezkero, Europako Kontseiluaren Museo Saria museo bati urtero ematen zaio era aipagarrian laguntzeagatik Europako kultur ondarea ulertzen, giza eskubideen eta demokraziaren errespetua sustatzen, kultur zubiak sortzen, muga sozial eta politikoak gainditzen, egungo problema sozialei buruz bisitariek duten ezagutza eta ulermena areagotzen eta herritartasun demokratikoaren ideiak esploratzen.

Ekitaldi honen ostean, Bizkaiko Ahaldun Nagusia gonbidatua izan da Europako kontseiluko Kultura, Zientzia eta Hezkuntza Batzorde honetan parte hartzeko. Bertako kideen aurrean egindako agerraldian Bizkaiko agintari gorenak euskararen aldeko diskurtsoa egin zuen Pozik gaude Europako Museorik onenaren saria jasotzeko, baina argi utzi nahi dugu euskara ez da museoko pieza bat. Euskara hizkuntza bizia da hiztunen eta euskal gizartearen inplikazioari eta konpromisoari esker. Horregatik sari hau euskal gizartearentzat errekonozimendua da, guztiontzako, lanean jarraitzeko bultzada ematen gaituena.

Bertan ere, eskerrak emateaz gain, Acasusok zentroaren zeregina laburbildu du belaunaldien arteko jarduerak dituen zentro txiki baina dinamikoa gara, lotura sozialak eta komunitate sendoagoa sortzen dituena eta gaineratu du Euskararen Etxean gure hizkuntza milaka urtekoa eta aldi berean gaztea dela islatu nahi izan dugu, inguru anitz batean bizitzen eta bizitzea egokitu zaion garai bakoitzera egokitzen jakin duelako. Gizarte gisa, euskararen ispiluan islatuta ikusten dugu geure burua.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...