Berriak
2025(e)ko apirilaren 05(a) 12:15
Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseiluak prestakuntza-gune bat du gaurtik aurrera: ZIRGARIAK Eskola Feminista
Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Kontseilua osatzen duten elkarteetako (berrogeita hamar inguru dira) kideek parte hartu ahal izango dute eskolaren prestakuntzarako eta gizarte-eraldaketarako jardueran. ZIRGARIAK Eskola Feministaren xedea da sareak ehuntzeko eta erakunde horietan pentsamendu feminista indartzeko funtsezko tresna izatera iristea. Borrokaren eta erresistentziaren ikur diren Bilboko itsasadarreko zirgariak ditu inspirazio-iturri
Teresa Laespada.

Laespada: "Zuek Bizkaiaren etorkizuna eraikitzen ari zarete".
ZIRGARIAK Eskola Feministak gaur ekin dio ofizialki bere jardunari, Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseilua osatzen duten ia berrogeita hamar erakundeetako kideentzat prestakuntzarako eta gizarte-eraldaketarako gunea izateko.
Kontseilu hau erakunde horiek parte hartzeko eta erakunde publikoekin hitz egiteko organoa da, eta 4/2018 Foru Arauan xedatutakoaren arabera sortu zen. Arau horrek, besteak beste, genero-ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala kontuan hartzen dituzten politika publikoen alde egiten du. Zehazki, lurraldeko ia berrogeita hamar emakume-elkartez eta kolektibo feministez osatutako organo horren helburua da hausnarketa-, prestakuntza- eta ekintza-zentro bat eskaintzea, Bizkaian feminismoa indartzeko eta gizarte berdinzaleagoa eraikitzeko bidean aurrera egiteko.
Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatua Emakumeen Partaidetzarako Kontseiluaren eskola feminista hau martxan jartzeko ekitaldian izan da, eta ZIRGARIAK eskolaren izaera estrategikoa azpimarratu du: ZIRGARIAK Eskola Feminista ez da soilik prestakuntza-espazio bat, botere-espazio bat ere bada, non gizarte-eraldaketaren gakoa garela onartzen baitugu. Berdintasuna ez da amets bat; egunero dugun erronka bat da, eta, erronka horri aurre egiteko, funtsezkoa da Kontseiluan egiten duzuen lana. Zuek Bizkaiaren etorkizuna eraikitzen ari zarete; etorkizun bat zeinean emakumeek, politika publikoez baliatzeaz gain, politika horiek gidatu, diseinatu, ezarri eta bere egingo baitituzte
.
Halaber, Laespadak eskerrak eman dizkio Kontseiluari politika publiko eraldatzaileen eraikuntzan betetzen duen zereginagatik, bai eta erakundeen eta lurraldeko emakume antolatuen arteko zubi gisa diharduen espazio plurala, belaunaldiartekoa eta ordezkatzailea sortzeagatik ere.
Eskolaren izenak, ZIRGARIAK, Bilboko itsasadarrean beren indar fisikoarekin ontziak atoian eramaten zituzten emakumeak, hau da, zirgariak ditu erreferente. Emakume horiek historian zehar egindako lan ikusezina aldarrikatzeaz gainera, emakumeen borroka kolektiboaren eta eraldatzeko gaitasunaren ikur da. Izen hori Uribitarte pasealekuan emakume horiek irudikatzen dituen eskultura-multzoan oinarritzen da. Monumentu hori aldarrikapen feministen eta berdintasunaren aldeko borrokaren sinbolo bihurtu da, eta Laespada buru duen sailak bultzatu eta finantzatu zuen.
Teresa Laespadaren hitzak: Eskola hau izatea nahi dugun guztia islatzen dute zirgariek: indarra, lan kolektiboa, memoria feminista eta estereotipoen haustura. Espazio honen bidez, emakumeei pentsatzen, prestatzen, tresna berriak eraikitzen eta beren artean errekonozitzen lagundu nahi diegu
. Hala, ZIRGARIAK eskola ez da soilik prestakuntza-espazioa izango; gizarte-aldaketaren eragile eta Bizkaiko feminismoaren erreferente ere izango da.
ZIRGARIAK eskola prestakuntzarako eta hausnarketa dinamikorako gune gisa garatuko da, eta era askotako jardueraz betetako programazioa izango du: tailerrak, hitzaldiak eta eztabaida-espazioak, besteak beste. Guztiak diseinatuko dira parte-hartzea ahalbidetzeko, eta egungo beharretara eta erronketara egokituko dira; feminismoaren eta berdintasunaren funtsezko gaiak jorratuko dira, ikuspegi kritiko eta eraldatzaile batetik. Prestakuntzaren bidez, eskolaren asmoa da emakumeei tresnak ematea botere-egiturak zalantzan jartzeko, benetako berdintasuna sustatzeko eta gizartea eraldatzen laguntzeko.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...